Errege Magoei orpoak zapalduz, beherapenak beren txandaren zain zeuden. Bai, deskontuak iritsi dira, eta, haiekin batera, heldu da urtarrileko aldapa leunduko dizun maukaren bat eskuratzeko unea. Baina, itsu-itsuan erosten hasi aurretik, komeni da OCUren aholku hauek irakurtzea, ziririk sartu ez diezazuten.
Kontuan izan beti:
- Salgaiek gutxienez hilabete egon behar dute aurrez ohiko eskaintzan.
- Beherapena argi erakutsi beharko da, jatorrizko prezioarekin batera.
- Produktuek merkealdiaren aurreko kalitate bera izan behar dute.
- Bermea eta saldu osteko zerbitzua ohi bezala mantendu beharko dira.
- Ordainketa- edo itzulketa-metodoaren baldintzak aldatzen badira, espresuki adierazi beharko da.
- Gorde erosketa-tiketa; aldatu, itzuli edo zerbait erreklamatzeko beharko duzu.
- Produktua egoera onean egon arren, establezimenduak ez du zertan aldatu edo dirua itzuli. Gehienetan, beste produktu bat edo txartel bat ematen dute trukean.
- Onlineko salmentan, 14 egun natural dituzu erositakoa itzultzeko, iritziz aldatu baduzu.
- Alderatu beti prezioak denden artean, eskaintzarik onena nork duen ikusteko.
- Ez egin erosketa konpultsiborik; pentsatu benetan zer behar duzun dendetara joan aurretik.
Guk ere lagundu nahi dizugu urtarrileko aldapa leuntzen; horregatik, Samsung Galaxy A40 eta S10 gailuen prezioak jaitsi ditugu.
2020aren zain al zeunden mugikorra aldatzeko? Seguru aurtengo Gabonetan lan handia eginarazi diozula eta aldatu egin nahi duzula, paketeko beste bat hartuz baina patrika asko hustu gabe. Bada, hemen dugu behar duzun hori:
- Samsung Galaxy A40a, hilean 8 € ordainduta (lehen, 9 €): Samsungek 5,9 hazbeteko pantaila baten aldeko apustua egin du, eta hiru kamera eskaintzen dizkizu: 25, 16 eta 5 MPX-ekoak.
- Samsung Galaxy S10a, hilean 26 € ordainduta (lehen, 34 €): diseinu berezia, 6,1"-ko Infinity-O pantaila AMOLEDekin, urarekiko eta hautsarekiko erresistentzia eta 5 lenteko kamera adimenduna.
Estreinatu mugikorra urtarrilean Euskaltelekin!