Instagram-victim bat zara? Zure followerren presioa sentitzen duzu, eta uste duzu smartphoneak dagoeneko ez dizula jarraitzen? Ez kezkatu: osagarri ugari daude uda honetan Instagram, Snapchat eta Pinterest argazkiz betetzen jarraitzeko, eta, Euskaltelen zure mugikorreko kamerarekin berarekin, gainera. Beraz, mugikorra aldatzea pentsatzen hasi aurretik, horretarako beti baitago denbora, eman begiratu bat kameraren prestazioak hobetzeko merkatuan dauden osagarriei. Hainbat lente proposatuko dizkizugu, objektiboari akopla dakizkiokeenak, zure smartphoneko kamerari etekinik handiena atera diezaiozun. A, eta ero-eroan kit horiek erosten hasi aurretik, ziurtatu zure mugikorreko kamera egoera onean dagoela, bestela argazkiak lehengo kalitate berarekin aterako dira, baina handiagoak.
TaoTronics kita (3 lente batera!)
Kit honek hiru lente eskaintzen dizkizu pakete berean: arrain-begi bat 180°ko anplitudeko argazkiak atera ditzazun, 0,4 handipeneko angelu handiko bat eta hamar handipeneko makro bat. Hiru lenteak kristalezkoak dira, eta telefono-modelo guztietara egokitzen den klip batekin doitzen dira.
iPhonerako Olloclip
Merkatuan dagoen kalitate handienetako marketako bat da; hain zuzen, mugikor bidezko argazkilari profesionalentzat pentsatuta dago. Lente-katalogo zabala du, iPhone modeloetara egokitzeko bereziki diseinatua, baina badu beste modelo batzuetan erabil daitekeen marka anitzeko kit bat ere. Lenteen artean x21erainoko makroak daude, arrain-begiak, telefoto profesionalak… Prestazio sinestezinak dituzte, eta prezioa ere sinestezina da...
Gizcam lenteen kita
Kit honetako lenteak beirazkoak dira, itsualdiak eta islak murrizteko. Hiru lente datoz kitean: x0,63ko angelu handiko lente bat, 198°ko arrain-begi bat eta x15ko makro bat. 13 mm-ko diametroko objektiboa (edo txikiagoa) duten smartphone-modelo guztietan jar daiteke.
Apexel (8 elementuko kita!)
Aurreko guztia motz geratzen bazaizu eta kit handiagoko bat behar baduzu, honek bost lente ditu, era guztietako eszenak ikuspegi guztietatik fotografiatu ditzazun, tripode bat, bluetooth urruneko aginte bat, zorro bat eta garbiketa-gamuza bat. Has gaitezen lenteetatik: x0,63ko angelu handiko bat du familia osoa sartzen den selfie koralak egiteko. Gainera, teleobjektibo bat ere badu, objektuak edo pertsonak distantzia jakin batera fotografiatzeko; x15eko makro bat, xehetasunezko lehen planoak egiteko; 198°ko arrain-begi bat, anbizio handiko zure argazki panoramikoetarako eta kaleidoskopio baten efektua simulatzen duen objektibo bat. Eta foodie porrokatu bat baldin bazara eta dastatzen dituzun plater guztien argazkiak sare sozialetara igotzen badituzu, kit honetako tripodearekin eta bluetooth kliskagailuarekin egin dezakezu: hala, ez duzu zure pultsu txarra kontuan izan beharko eta kameraren PRO moduari etekina aterako diozu, batez ere argi gutxiko barnealdeetan. Eta guztia amaitutakoan, gamuzarekin pasatu, eta zorrora.
Badakizu: beste osagarriren bat ezagutzen baduzu argazkien kalitatea hobetzeko edo mugikorraren prestazioak handitzeko, emaguzu horren berri iruzkin batean.