Mugikor-eskaintzarik onena eskaini nahi dizugu Euskaltelen, guztien artean zuretzat egokiena dena aukeratu dezazun. Orain, aukera bat gehiago eskaintzen dizugu, OPPO marka sartu baitugu gure katalogoan. Eta aukera bikoitza bakarra baina hobea denez, bi modelo dakarzkizugu: OPPO A9 2020 eta OPPO A5 2020. Marka honen ezaugarri erakargarrienak 5000 mAh-ko bateria eta modeloen lau kamerak dira. Eta ezaugarri guztietan onena: prezioa. Ezagutu egin behar dituzu, benetan.

OPPO A9 2020

Gama ertaineko mugikor bat luxuzko prestazioekin: lau leiar atzean, 48 MPX, 8 MPX, 2 MPX eta 2 MPX-koak; 16 MPX-ko selfie-kamera; 6,5 hazbeteko pantaila HD+ bereizmenarekin; eta 5000 mAh-ko bateria, nahi adina hitz egin dezazun egun osoan, behin eta berriz kargatzen ibili gabe. Euskaltelen gure dendan daukazu, eta zurea izan daiteke 10 €/hil ordainduta 24 hilabetez.

OPPO A5 2020

A9 modeloaren oso antzekoa; 5.000 mAh-ko bateria eta lau kamera ditu atzean; aukera paregabea duzu prestaziorik oneneko eta modu onean ordaintzeko mugikor bat nahi baduzu: 7 €/hil. Gainera, 64 GB-ko memoria-txartel bat duzu opari.

OPPO txinatar fabrikatzailearen modeloak ere sartu ditugu Euskaltelen smartphoneen zerrendan. Eta ez da, ez, zerrenda txikia! Oppo markako bi modeloak Honor, Xiaomi, Samsung, LG eta iPhone modeloei gehitu zaizkie, eta gure dendetan eta gure webgunean eskuratu ditzakezu. Zatoz, eman begiratu bat, eta behar duzun guztian lagunduko dizugu.

Irrikaz gaude gure azken berrikuntzei buruzko zure iritzia jakiteko. Idatzi, eta esaguzu.