Gustatuko litzaizuke WiFi-a doan edukitzea zure oporretan?  Datuetan 30 giga gehiago edukitzea zuk hautatzen duzun urteko hilabetean erabili ahal izateko, eta gailu batean baino gehiagotan erabili ahal izatea? Eta jakitea ez dela sustapen bat baizik eta zerbitzu bat, Euskaltelek doan emango dizuna?

Bai, guztiari: izan ere, uda honetatik aurrera, berdin dio WiFi-a taberna batean bakarrik duen herri galdu batera edo WiFi-rik ez duen hondartza bakarti batera joaten bazara; banda zabal, mugikor eta OSOAren bezero izate hutsagatik, doan eta urtebetez, 15 GB-ko bi bonu izango dituzu, zuk hautatutako bi hamabostalditan erabil ditzazun.

WiFi-a Oporretan zerbitzuarekin, datorren urteko oporren plangintza egiten has zaitezke; izan ere, 2018ko urtarrilaren 1etik automatikoki eta erabat doan eguneratzen da WiFi-a Oporretan zerbitzua. Presta zaitez Euskaltelekin Guay-Fi Oporrez gozatzeko.

Nola aktibatu dezaket WiFi-a Oporretan?

Oso erraz aktiba dezakezu: gure webguneko Bezeroaren Gunetik edo Euskaltelen aplikazioaren bidez. Erraza, ezta?

Une horretatik aurrera, 15GB-ko bi bonu edukiko dituzu, bakoitza ondoz ondoko 15 egunekoa, honela banatzeko, nahi baduzu: udako eta Aste Santuko oporren artean, edo, bestela, nahi duzunean. Zure oparia da, zure oporrak dira, eta nahi duzun bezala erabiliko duzu. Bakar-bakarrik kontuan hartu behar duzu ezingo dituzula erabili atzerrira bidaiatzen duzunean.

Nola partekatu dezaket WiFi-a Oporretan nire familiakoekin edo lagunekin?

Zure smartphonean WiFi-a Oporretan aukerako 15 GB-ko bi bonuez gozatzeaz gain, zenbait modu izango duzu horiek partekatzeko:

-Zure smartphone-a erabil dezakezu modem eramangarri gisa, eta hartara konekta daitezke zure familiakoen edo lagunen mugikorrak, tabletak eta PCak.

- Edo Euskaltelen 4G-ko MiFi gailu batekin balia dezakezu. Gailu hori erabat autonomoa da, eta WiFi sare bat sortzen du; aldi berean 10 gailu konekta daitezke gailu horretara.

- Bestela, Euskaltelen 4G-ko Pintxoa erabil dezakezu, eta zure ordenagailu eramangarrira konektatu.

WiFi-a Oporretan zerbitzua OSOAren bezero GUZTIENTZAT da, baita berrientzat ere; beraz, oraindik bezero ez bazara agian interesatuko zaizu gure webgunera sartzea, eta OSOAren abantaila guztiak baliatzen hastea.

Eta zer gertatzen da familiako kide guztiok konektatzen bagara eta baten batek Juego de Tronos telesaila osorik ikusten badu igerilekuan eta giga guztiak agortzen baditu? Bada, ez da ezer gertatzen. Beste hiru bonu kontratatzeko aukera edukiko duzu, prezio berdingabean, datuak erretzen segi dezazuen:

- 3 egun, 5 €-an, 5 GB-ekin

- 15 egun, 15 €-an, 15 GB-ekin

- 30 egun, 25 €-an, 50 GB-ekin

Eta hauxe bakarrik esatea falta zaigu: gozatu konexioaz eta, batez ere, zure oporrez!