Ez daukazu bizia arriskatu beharrik (bada selfiea ateratzen hil denik), baina dibertigarria eta desberdin izateko baliagarria izan daiteke ezohiko toki batetik argazkia ateratzea. Zuhaitz batera edo harkaitz batera igota, atera zukua zure sormenari!
Esploratu itsas hondoaAprobetxatu ur azpian argazkiak ateratzeko aukerak, eta erakutsi urpeko sekretuak munduari. Uretako edozein izakik garrantzia emango dio zure autoargazkiari!
Zu zara protagonistaSelfie bat, definizioz, zeure buruaren argazki bat da. Atera zukua zeure buruari. Txanoak, betaurrekoak, bizar faltsuak, edozein osagarrik izan dezake arrakasta. Sortu estiloa, erakutsi bidea!
Oporrak erlaxatzeko diraEz ukatu: askotan, sare sozialetara selfie bat igotzeko helburua lagunei inbidia ematea da. Eta, horretarako, ez dago ezer hoberik besteak lanean ari direnean gu zer lasai gauden erakustea baino. Etzaulki batean etzanda, koltxoneta batean hondartza zoragarri batean... egonean egotea artea izan daiteke!
Ilunsenti baten magnetismoaEsaten dute bizitza honetan nahitaez egin beharreko gauzetako bat ilunsenti eder batez gozatzea dela. Udak ilunsenti ikusgarriak ematen dizkigu tarteka. Parteka ezazu selfie on batekin, eta zaude ziur zure ikusleak pozik utziko dituzula. Nork ez du gozatzen ilunsenti eder bat ikusita?
Gorostian gorosti, Donostian donostiErakutsi guztiei zure oporlekuko kulturaz "blai" zaudela. Ingalaterrako Errege Guardiako kide batekin egindako selfie bat (baina zaindu distantzia, ez traba egin), edo zerbait exotikoagoa, hala nola masai-talde baten erdian agertzea... zaude ziur horrela zure argazkia gainerakoetatik bereiziko dela.
Grabitatearen legeari erronka jotzea arrakastatsua da betiZure osasuna arriskuan jarri gabe, baina jauzi bat egiten ari zarenean —uretara, adibidez— ateratako argazki bat selfierik gustagarrienetako bat da. Hori egiten baduzu, ziur dituzu likeak.
Kirolek ere badute arrakastaSurfa, eskalada, parakaidismoa... kirola egiten ari zaren bitartean egindako selfie on batek (hobe arrisku-kirola bada) zure jarraitzaileen abentura-gosea piztuko du. Kirolariak ondo ikusita daude, eta haien argazkiak ere bai.
Atera barruan daramazun "Frank de la jungla" horiPertsonak oso ikusita daude. Animaliak osagarri egoki-egokiak izan daitezke zure autoargazkirako. Frogatuta dago jendeari gustatzen zaizkiola. Jarri esploratzaile-jantzia, eta erakutsi guztiei Frank amateur hutsa dela zure ondoan. Baina erakutsi begirunea beti naturari!
Edertasunak ez du inoiz huts egiten.Sexya bazara, primeran. Zeure burua pixka bat erakutsi besterik ez duzu beharko. Ikusiko duzu nola iritsiko zaizun iruzkin-zaparrada. Horrelako zorterik ez baduzu, agertu argazkian neska edo mutil "katxarro" baten ondoan. Guztien enbidiagarria izango zara!
Batasunak indarra dakarOscarretako aktoreen selfieak aurrekaria ezarri zuen. Izan ere, talde on bat erakargarririk onena da sare sozialetan nabarmentzeko.