WhatsAppek garbi ikusi zuen zein zen jokaldia. Jendeak ordenagailuaren aurrean denbora asko ematen badu, erabil dezala mezularitza-aplikazioa nabigatzailean. Eta horrela jaio zen WhatsApp Web. Orain, pentsatu: eta ordenagailutik, besteak beste, SMSak ere bidali ahal izango bazenitu, deiei erantzun, mugikorra erabat kontrolatu? AirDroid da erantzuna, eta nola funtzionatzen duen azalduko dizugu Euskaltelen.
Dena batera, errazago
Pantaila bati baino gehiagori begira ibili beharrean, erabili bakarra, eta eman atseden zure mugikorrari:
- Bateria aurreztuko duzu
- Teklatu handian idatziko duzu
- Arreta galtzea saihestuko duzu
Zer egin dezakezu ordenagailutik AirDroidekin?
- Kable bidez konektatu gabe fitxategiak bidal ditzakezu —musika, bideoak edo argazkiak— zure mugikorretik PCra
- Zure mugikor-pantaila ordenagailuan ikus dezakezu: oso erabilgarria da bileretan pantaila partekatzeko edo bideo-deiak egiteko
- Urrundik kontrola dezakezu zure mugikorra: jokoetan aritu, aplikazio bat ireki, telefonoaren egoera zein den jakin...
- Zure telefonoko kamera aktiba dezakezu: mugikorraren inguruan zer gertatzen den ikusi ahal izango duzu, denbora errealean
- SMSak, mezu elektronikoak nahiz whatsappeko mezuak jaso eta bidal ditzakezu; hala, lanean ari zaren bitartean, ez duzu mezu garrantzitsurik galduko
- Ordenagailutik deitu dezakezu: inportatu zure mugikor-zenbakiak PCra, egin klik deitzeko, eta hitz egin telefonoaren bluetooth entzungailuen bidez
- Mugikorreko fitxategien segurtasun-kopiak egin ditzakezu zuzenean ordenagailuan
Nola instalatu behar da?
Deskargatu AirDroid aplikazioa zure mugikorrean (Android eta iOS) eta sortu kontu bat. Beste alde batetik, deskargatu AirDroid ordenagailuan (Windows edo Mac OS X). Web bertsioa ere erabil dezakezu, zure PCan ezer instalatu nahi ez baduzu.
Erraz-erraza da mugikorra eta ordenagailua konektatuta edukitzea.
Esaguzu: zer iruditu zaizu aplikazio hau?