Hilabete hau une bereziz betea dator. Udaberria hasiko da, ordua aldatuko da, eta egunak luzeagoak izango dira. Eta etxekoekin elkartuko zara, Aitaren Eguna ospatzeko, lagunekin, Emakumearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, eta, indarrik geratzen bazaizu, kuadrillarekin, San Patrizion zerbeza batzuk hartzeko. Ikusten duzunez, argazki asko aterako dituzu egunotan, eta Euskaltelen hainbat berrikuntza prestatu ditugu mugikorrik onena estreina dezazun. Eta zuri, zer gustatzen zaizu gehien udaberriaren hasieran?

Samsung Galaxy S20 eta S20+, eta Galaxy Buds+ opari

Martxoaren 16tik aurrera, gure webgunean eta dendetan eskura izango dituzu Samsungen produktu nagusiak: Galaxy S20 eta Galaxy S20+ 5G. Itxaron nahi ez baduzu, erreserba egin dezakezu, haiek gabe ez geratzeko. Gainera, Galaxy S20+ 5G-a martxoaren 8a baino lehen erreserbatzen baduzu, Galaxy Buds+berriak jasoko dituzu opari: bi bidetako bozgorailuak dituzten haririk gabeko Samsungen lehen aurikularrak; AKG soinua eskaintzen dute, eta 3 bozgorailuko egokitze-sistema, deiak garbi entzuteko, eta iraupen luzeko bateria.

Mugikorraren hilabetea Euskaltelen Samsung Galaxy S20+

Zuretzako nobedadeak

Joan den hilean OPPO mugikorrak sartu genituen gure eskaintzan, eta martxoan estreinaldiekin jarraituko dugu, telefono mugikorretan eskaintzarik onena izan dezazun. Erne ibili martxoan, hauek eskuratu ahal izango dituzu eta Euskaltelekin:

  • Samsung galaxy A71: 6,7 hazbeteko Infinity-O pantaila, 64 Mpx-eko atzeko lau kamera eta 32 Mpx-eko selfiea, 128 GB-ko biltegia eta 6 GB-ko RAMa.
  • Samsung Galaxy Note 10 Lite: 6,70 hazbeteko zinema-pantaila, S-pen idazteko eta marrazteko, 12 Mpx-eko hiru kamera, 128 GB zure argazkiak gordetzeko eta 4.500 mAh-ko bateria.
  • Xiaomi Mi Note 10: Ezaugarri hauek dituen lehen smartphonea: 108 Mpx, 5 kamera, 3Dko kurbako eta 6,47 hazbeteko AMOLED pantaila eta edukiera handiko superbateria, 5260 mAh-koa.

Aitak oparia merezi du

Ez badakizu zer oparitu aitari martxoaren 19an:

OPPO A5 2020: 6,5 hazbeteko pantaila, 12+8+2+2 Mpx-eko atzeko lau kamera eta 5.000 mAh-ko bateria, aitarekin orduak eta orduak hitz egin dezazun, mugikorra kargatu beharrik gabe.

Mugikorraren hilabetea Euskaltelen Aitaren Egunean

Gama altua, zure eskura

Mugikor onenak eskuratzea errazagoa izan dadin, epeka ordaindu dezakezu Euskaltelen, eta bi hauek prezio oso onean eraman:

  • Samsung Galaxy A30s: 6,4 hazbeteko pantaila, atzeko hiru kamera (25+8+5 Mpx) eta aurreko bat (16 Mpx-ekoa), 64 GB-ko biltegia eta 4.000 mAh-ko bateria handia.
  • Samsung Galaxy A51: Super AMOLED 6,5 hazbeteko pantaila, 48 Mpx-eko lau kamera, eta hatz-markak ezagutzeko sentsorea.

Aukerarik ez da falta. Zure txanda da orain. Zein gustatzen zaizu gehiena? Nahi baduzu, atsegin handiz lagunduko dizugu aukeratzen.