Oraintsu ari zinen haurrarekin parkean jolasean, eta, orain, mugikorra eskatu dizu. Azkar pasatzen da denbora! Umeak hazi egin dira, ere beren telefonoa eduki nahi dute, zurea eskatzen ibili beharrik ez izateko. Baina, zein aukeratu?

Euskaltelen, egokienaren bila ibili gara, zure partez; eta, gainera, erloju adimendun bat gehitu diogu eskaintzari. Eta, dena, hilean 5 € baino gutxiago ordainduta. Eskuratu ZTE Blade A5 2020 + ZTE Watch Live paketea, eta ez duzu gehiago entzun beharko “utziko mugikorra?” esaldia.

Mugikorra bai, mugikorra ez...

Goizegi den eta zure semeak edo alabak mugikorra edukitzea egokia den galdetzen badiozu zure buruari, hartu kontuan hauek:

  • Lehenago edo geroago, bere mugikorra beharko du.
  • Gainera, harekin konektatuta egoten lagunduko dizu, eta, non dabilen jakinda, lasaiago egongo zara.
  • Eta gauza berriak ikasten eta ezagutzen lagunduko dio.
  • Telefonoaren ezarpenetan guraso-kontrola konfiguratuta, aplikazioak deskargatzea edo eduki jakin batzuetara sartzea galaraz diezaiokezu.

Hori bai: komeni da gainean egotea eta babes-zorro egoki bat jartzea ?.

Euskaltel ZTE Blade A5 2020 eta ZTE Watch Live,

ZTE Blade A5 2020: lehen smartphoneak behar duen guztia

6,08 hazbeteko pantaila behar bezain handia da begiak ez nekatzeko eta aplikazioak edo marrazkiak ondo ikusteko.

3.200 mAh-ko bateria du, etengabe kargatzen ibili behar ez izateko, eta 32 GB-ko biltegiratze-memoria (16 GB erabilgarri erabiltzailearentzat), abestiak eta argazkiak gordetzeko.

13+2 MPXeko kamera nagusi bat du, kalitate oneko argazkiak ateratzeko, eta 8 MPX-eko aurreko kamera bat.

Gainera, aurpegia ezagutzeko sistemaren bidez desblokeatzen da, eta, beraz, are seguruagoa da.

ZTE Watch Live: modako osagarria kirola egiteko

Euskaltelen pakete honekin, haurrarentzako lehen telefonoaz gain, erloju adimendun bat eskuratuko duzu, beraiek bezain gogorra!

Urarekiko eta hautsarekiko erresistentea da, eta bateriak 21 egun iraun dezake.

Kirol-modu ugari ditu —hasi badmintonetik eta futbolera—, kirola egiten duten bitartean ondo pasatzeko. Eta emaitzak neurtzeko sentsoreak ere baditu.

Erlojuaren bidez, mugikorreko musika eta kamera kontrola ditzakete, mezuen jakinarazpenak jaso, eta smartwatchari konektatua dagoen telefonoa aurkitu, aldagelan ahaztuta utzi baldin badute ere.

Aprobetxatu eskaintza berezi hau: Euskaltel ZTE Blade A5 2020 eta ZTE Watch Live, biak batean. Lehen telefonoaz eta lehen erloju adimendunaz arduraz goza dezaten.