Mugikorra erretiratzeko asmorik ez zenuen oraindik, baina, Euskaltelen mugikorretarako urriko supereskaintzak ikusten dituzunean, baliteke iritzia aldatzea. Bederatzi smartphoneren prezioa jaitsi dugu, eta aurki konturatuko zara nolako maukak ditugun gama altuan, eta zein mugikor merkeak astean 1 € bakarrik ordainduta.
Begira, begira... Baina, adi, ez baitzaizu erraza egingo bakar bati erreparatzea, begioker geratu gabe! ?
Gama altua, inoiz baino baxuago
Gama altuan, merkatuan dauden mugikor TOP horietan, superdeskontuak egin nahi izan ditugu. Prestazio onak dituztenez, garestiagoak izaten dira honelako mugikorrak, eta guren nahia da zuretzat eskuragarriago egitea: Samsung Galaxy S20+ 5G, Samsung Galaxy S20 y Samsung Galaxy Note 10 Lite.
Salduenak prezio hobean
Merkatuan gehien saltzen diren mugikorrak gama ertainekoak izaten dira. Eta, orain, are prezio hobean izango dituzu, hilean 16 € eta 8 € bitarteko eskaintza hauei esker: Samsung Galaxy A71, Xiaomi Mi 10 Lite, Oppo A72 y Samsung Galaxy A21s.
Mugikorrak, astean 1 € ordainduta
Hilabete bakoitzak duen aste-kopuruaren arabera, jakina ?. Bi mugikor oso ondo hornituak prezio ezin hobean jarri ditugu: 5 €/hil: ZTE Blade A7 y OPPO A5 2020.
Konturatuko zinenez, baduzu non aukeratua.