All posts by Ana - Euskaltel

Zarautzi buruzko jakingarriak

Badakizu Gipuzkoako zein herritan dagoen “Hondartzen Erregina”, bi kilometro eta erdiko hondartza? Ez? Eta esaten badizugu fundamentu handiko tokia dela, eta han bizi dela Karlos Arguiñano ezaguna, zeina  Euskaltelek fitxatu baitu berriki  KIN eta KON kanpainarako? Bai, noski: Zarautzi buruz ari gara. Toki zoragarria da: hondartza, dunak, jende ona, festak… denetik du. Kilometroak ikastolen aldeko … Continue reading Zarautzi buruzko jakingarriak

Digitalizazioaren ahalmen eraldatzailea, 2019ko DigitalES Summit-en ardatza

Digitalizazioa, garapen ekonomikoa eta produkzioaren eraldaketa bultzatzeko palanka gisa. Hori izan da ardatz nagusia digitalizazioari, politikari eta ekonomiari buruzko bigarren goi-bileran. DigitalESsektoreko patronalak antolatuta, Espainiako zein nazioarteko ehun hizlarik baino gehiagok parte hartu dute. Bi urte baino ez dira sortu zela, baina Digital Summit dagoeneko da2019eraldaketa digitalaren inguruko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat; enpresa eta administrazio publikoko ordezkari, … Continue reading Digitalizazioaren ahalmen eraldatzailea, 2019ko DigitalES Summit-en ardatza

Nola berreskuratu smartphonetik nahi gabe ezabatutako argazkiak

Gogoratzen argazkiak txukuntzen hasi zinen egun hura? Shawn Mendes Bilbon izan zenean harekin ateratako selfiea ezabatu zenuen! A ze amorrazioa, ezta? Mila aldiz esan zenuen zure mugikorra erabat bete arte ez zenuela berriro argazki-garbiketarik egingo… Lasai, hainbat metodo baitaude ezabatutako fitxategiak berreskuratzeko. Eta gogoratu horrelako egoerak saihesteko modurik onena zein den… Hodeiko biltegiratze-sistemak. Android Begiratu … Continue reading Nola berreskuratu smartphonetik nahi gabe ezabatutako argazkiak

Sortu zure stickerrak eta partekatu WhatsApp bidez

Nola ez gaitu, bada, harrapatuko  WhatsAppak, ia guztia egiten uzten digu eta? Taldeko bideo-deiak, ahots bidezko oharrak, gifak… eta stickerrak! Bai, badakigu Telegrami baino gehiago kostatu zaiola, baina, oraindik ere, WhatsApp da gure aplikazio gogokoenetako bat… Eta kikara-pegatinak, animaliatxoak, aurpegiak, pertsonak… horiez guztiez gain, sticker ugari deskarga dezakezu doan, eta zeureak sortu zure lagunen eta … Continue reading Sortu zure stickerrak eta partekatu WhatsApp bidez

Zure smartphonearen kamerak eduki behar duen guztia

Onar ezazu: Gero eta zorrotzagoa da Instagram. Dagoeneko ez du balio selfie inprobisatu bat egin, outfit desfasatua eta alde guztietan itzalak dituela, eta hura igotzeak. Ospeak eta likeek agintzen dute, eta argazki guztietan den-dena eman behar duzu. Eta argazkiak ateratzeko sekulako trebezia duzula argi dagoenez, bada garaia zure smartphonearen kameraren prestazio teknikoei erreparatzeko… Izan ere, … Continue reading Zure smartphonearen kamerak eduki behar duen guztia

Iruñeari buruzko jakingarriak

Iritsi da uztaila, eta, harekin batera, nola ez, sanferminak.  Jai gorenak dira, mundu osoan ezagunak, eta Iruñea urtero festaren mapan jartzen dutenak. Ondorioz, munduko bazter guztietako bisitariak etortzen dira egun horietan Iruñera. Ideia bat egin dezazun: iaz, milioi bat eta erdi lagun elkartu ziren, eta 74 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen horrek hirian. Baina … Continue reading Iruñeari buruzko jakingarriak

Karlos Arguiñanok eskaintza paregabe bat aurkezten digu fundamentu handikoa

Udan…, nahi duzu probatu fundamentu handiko gutizia goxo-goxo bat? Bada, presta zaitez: sukaldari paregabe eta komunikatzaile are hobe bat gonbidatu dugu gure lantaldera, behar adina perrexil jar diezaion Euskaltelek, R-k eta Telecablek batera prestatu duten lehenengo gutizia goxoari. Badakizu dagoeneko nori buruz ari garen? Bada Karlos Arguiñanori  buruz, gure sukaldari ezagunetako bati buruz, alegia. Euskaltel Taldeak batera egiten … Continue reading Karlos Arguiñanok eskaintza paregabe bat aurkezten digu fundamentu handikoa

Skateko riderrik onenak, BBK Live eta Euskal Encounter

Iritsi da azkenean, uztaila! Badakizu zergatik gustatzen zaigun? Dena duelako: oporrak, eguraldi ona, hondartza, kirolak, terrazak, festak, musika…  Bada, horrez guztiaz gainera, agenda berezi-berezi bat prestatu dizugu, hilabetea topera goza dezazun eta urte luzez gogoan izan dezazun. Bai, badakigu uda dela eta jai eta plan pila bat dituzula aukeran, baina hiru hauek ezin ditzakezu alboratu. … Continue reading Skateko riderrik onenak, BBK Live eta Euskal Encounter

Iritsi dira Spotifyren istorioak Euskaltelen zure mugikorrera

Spotify da musikaren  streamingeko app liderra, eta onena da doakoa izaten segitzen duela! Horrekin, playlistak egin ditzakezu, podcast-ak deskargatu, musika-bideoak ikusi, kontzertuak bilatu… eta karaoke gisa ere erabil dezakezu.  Izugarria da, eta asko gustatzen zaigu, baietz! Bada, adi egon, funtzio berri bat probatzen hasi baita, Instagramen eta Snapchaten storien antzekoa: Storyline izena du, eta, hari … Continue reading Iritsi dira Spotifyren istorioak Euskaltelen zure mugikorrera