Jakin nahi duzu estreinaldiko zer telesail eta film ikus ditzakezun ekainean Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan? Hasteko, SkyShowtimen hiru estreinaldi: Matices, Elsa Pataky eta Maxi Iglesias protagonista dituen telesail berria; Anora, film onenaren azken Oscar sariaren (eta beste bost Oscar sariren) irabazlea; eta Sonic 3: La película, familiako zinema-plan baterako aukera ezin hobea.

Bestalde, gomendio pare bat ditugu intriga-dosi on baten bila dabiltzanentzat: The Fear index (Star Channel) eta Erica (Warner TV).

Guztia TB aukera baduzu, Odiseara Ingeniería del mañana dokumental-telesaila iritsiko da. Eta txikientzat, Kids choice awards 2025, Nickelodeonen, zeina, gainera, ekaineko kanal gonbidatua baita.

Streaming plataformetan ere, berrikuntza interesgarri ugari. Netflixera Olympo telesaila iritsi da, eta Maxera Mickey 17 filma. Eta The Bearen laugarren eta azken denboraldia Disney+ kanalean estreinatuko da. Kontuan izan Disney+ zuzenean kontrata dezakezula Euskaltelekin.

Orain, ekaineko estreinaldi horiei buruzko informazio xeheagoa.

Matices, SkyShowtimen

Sei lagun elkartu dira urrutiko upategi batean, psikiatra ezagun baten tratamendua jasotzeko. Ezohiko dastatze zeremoniatsu baten ostean, ustekabeko gertaera batengatik ikerketa bat ireki beharra dago, eta ikerketak pazienteen traumak azaleratuko ditu. Horrela hasten da Matices, Elsa Pataky, Maxi Iglesias, Luis Tosar, Hovik Keucherian, Enrique Arce, Eusebio Poncela, Juana Acosta, Raúl Prieto, Fariba Sheikhan eta Miriam Giovanelli protagonista dituen SkyShowtime telesail berria.

  • Estreinaldia: ekainaren 5etik ikusgai, SkyShowtimen

  • Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

Sonic 3: La película, SkyShowtimen

Shadow ez da ohiko gaizkile bat. Haren botereek ez dute zerikusirik Sonic, Knuckles eta Tails heroiek orain arte ezagutu dutenarekin. Baina haien esku dago Shadow geldiarazi eta planeta babestea. SkyShowtimen familia osoarentzako zinema aurkituko duzue, Sonic 3: La películarekin. Jim Carrey, Ben Schwarz, Keanu Reeves eta Idris Elba dira protagonistak.

  • Estreinaldia: ekainaren 11tik ikusgai, SkyShowtimen

  • Eskaripean: Videocluben, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

Anora, SkyShowtimen

Bost Oscar Sari (film onenarena, zuzendari onenarena, emakumezko aktore onenarena, jatorrizko gidoi onenarena eta muntaia onenarena) irabazi zituen Anorak 2025ean. Brooklyngo prostituta gazte baten istorioa kontatzen du filmak, zeina Errusiako oligarka baten semearekin ezkontzen baita. Gaztearen familiak albistea ez du gustuko, eta maitagarrien ipuina zapuzteko prest daude.

  • Estreinaldia: ekainaren 19tik ikusgai, SkyShowtimen.

  • Eskaripean: Videocluben, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

The Fear Index, Star Channelen

estrenos television junio 2025 euskaltel the fear index star channel

Ekainean iritsiko da Star Channelera The Fear Index, Robert Harrisen eleberrian oinarritutako eta goi-finantzen munduan girotutako thriller aztoragarria. Wall Streeteko handiki bihurtu den zientzialari bat munduko finantza-merkatuak suntsitzeko konplot baten helburu bihurtu da. Josh Hartnett da protagonista.

  • Estreinaldia: ekainaren 17an, asteartea, Star Channelen (dialeko 12an).

  • Emanaldia: 17:30etik aurrera.

  • Eskaripean: Replaytekan.

Erica, Warner TV-n

estrenos television junio 2025 euskaltel erica warner tv

Ekainaren 9an, astelehena, Warner TV-k Erica estreinatuko du, Camilla Läckberg Suediako idazle ezagunaren liburuetan oinarritutako telesaila. Idazlea telesailaren ekoizle exekutibo aritu da. Istorioak Port-Clément-era garamatza. Arrantzale-herri txiki horretan, Erica Faure nobela beltzen idazle ospetsuak Alexandra txikitako lagunaren heriotza ikertuko du.

  • Estreinaldia: ekainaren 9an, astelehena, 22:00etan, Warner TVn (dialeko 12an).

  • Emanaldia: astelehenero, 22:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan.

Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:

Ingeniería del mañana, Odisean

estrenos television junio 2025 euskaltel ingenieria manana odisea

Odiseak Ingeniería del mañana dokumentala estreinatuko du. Gure bizitza hobetuko duten asmakizun iraultzaileen hurrengo belaunaldia diseinatzen, eraikitzen eta probatzen ari diren ameslari eta ekintzaile teknologikoen buruetan barneratzen da. Kameren atzetik, makina horiek bizira nola ekartzen dituzten ikusiko dugu.

  • Estreinaldia: ekainaren 11n, asteartea, 23:00etan, Odisean, dialeko 74an

  • Emanaldia: asteazkenero, 23:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan.

Kids choice awards 2025, Nickelodeonen

estrenos television junio 2025 euskaltel kids choice awards nickelodeon

Hitzordua txikienak protagonista diren festa handiarekin : zinema, telebista, pop-kultura, musika, animazioa eta Interneteko izarrik gustukoenak aukeratuko dituzte. Nickelodeon kanal gonbidatua da ekainean (dialeko 9an ikus dezakezu), eta Nickelodeon Kids’ Choice Awards 2025 sariak emango ditu esklusiban.

  • Estreinaldia: ekainaren 25ean, asteartea, 17:30ean, Nickelodeonen (dialeko 91)

  • Errepikapena: ekainaren 26an (osteguna), 10:00etan, eta ekainaren 28an (larunbata), 12:00etan.

  • Eskaripean: Replaytekan.

Netflix, Disney+ eta Maxeko nabarmenenak

Olympo, Netflixen

Tentsiorik, sekreturik eta leialtasunik ez da falta Olymporen atal guztietan. Netflixen telesail berri honetan, ezer ez da dirudiena, eta traizioa talde-kirola da.

  • Estreinaldia: ekainaren 20an, ostirala, Netflixen.

The Bear - T4, Disney+-en

The Bearek, goi-mailako sukaldaritzaren munduan girotutako telesail sarituak, laugarren eta azken denboraldia estreinatuko du Disney+ -en. Erronkaz betetako hamar atal berri izango dira, eta taldeak egokitu eta moldatu beharko du zailtasunak gainditzeko. Izan ere, bikaintasuna ez da hobetzea bakarrik; zeri eustea merezi duen erabakitzea ere bada.

Gogoratu zuzenean kontratatu dezakezula Disney+ Euskaltelekin.

  • Estreinaldia: ekainaren 26an, osteguna, Disney+-en.

Mickey 17, Maxen

estrenos television junio 2025 euskaltel mickey17 max

Zure lanagatik hiltzeko prest egongo zinateke? Mickey Barnes (Robert Pattinsonek interpretatzen du) dilema horri aurre egin beharko dion klon bat da. Mickey 17, Parásitosen zuzendariaren film berria. Maxen ikus dezakezu.

  • Estreinaldia: jada ikusgai, Max plataforman.

DAZNeko nabarmenena:

FIFA kluben munduko txapelketa, DAZNen

estrenos television junio 2025 euskaltel mundial clubes fifa dazn

29 egun eta 63 partida garaipena nork lortuko duen erabakitzeko. Munduko talderik onenak lehiatuko dira FIFA kluben munduko txapelketan, 2025eko ekainaren 14tik uztailaren 13ra. Ikusi DAZNen.

  • 2025eko ekainaren 14tik uztailaren 13ra.

2025eko ekaineko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.