All posts by Nora - Euskaltel

Euskaltelen aplikazioa: bezeroarentzako arreta zure mugikortasunera egokitu da

Eguraldia edo posta kontsultatzea, hotelak erreserbatzea, sare sozialetara konektatzea, GPSarekin kokatzea. Ia dena egiten dugu gaur egun mugikorraren bidez. Familiakoen eta lagunen arteko komunikazioa ere mugikor bidezkoa da gaur egun, whatsapp-ari eta antzeko beste aplikazio batzuei esker. Beraz, zergatik ez izan bezeroarentzako arreta-zerbitzua ere mugikorrean? Euskaltelen aplikazioari esker, hori posible da dagoeneko. Zenbateko faktura ordainduko … Continue reading Euskaltelen aplikazioa: bezeroarentzako arreta zure mugikortasunera egokitu da

Nola ikuskatu adingabeen sareko jarduna

Belaunaldi berriak Internetera eta sare sozialetara lotuak bizi dira. Eta, beraz, gurasoen kezka handienetako bat seme-alaben segurtasuna da, orduak ematen baitituzte Internetera konektatuta, bai ordenagailuan, bai gailu mugikorretan. Gaztetxoen xalotasuna arriskutsua da batzuetan, ez baitira konturatzen nolako arriskuak dituzten aurrean. Hori kontuan izanik, seme-alabei ikusarazi behar diegu zer esan nahi duen Internetera konektatua egoteak, eta … Continue reading Nola ikuskatu adingabeen sareko jarduna

Korrika egiteko aplikazio onenak

Korrika egitera joateko pizgarri bat behar duzu? Hasi smartphonea erabiltzen. Zure gogoko musika entzun ez ezik, zure ibilbideak monitorizatu ahal izango dituzu, eta errendimendua hobetu. Mugikorreko zenbait aplikazio daude merkatuan horretarako. Onenetako batzuk dakarzkizugu. Astelehena, 7:00. Gaur ere, euria. Korrika egitera joatea tokatzen zaizu. Sasoian jartzeko egin duzun planak ez ditu kontuan hartzen ez eguraldi … Continue reading Korrika egiteko aplikazio onenak

Euskadiren lekua Europako doako WiFiaren mapan

Mugikorra, tableta, ordenagailu eramangarri fin-finak… Interneterako sarbidea ematen diguten gailuak gure mugikortasunera egokitu dira. Edonon eta edonoiz konektatzea da joera nagusia. Baina hiriak prestatuta daude horretarako? Zein dira XXI. mendeko gizartearen konektagarritasun-beharretara ongien egokituta dauden hiri eta herrialdeak? Non daude doako WiFi gune gehien? Ziberkafe batean sartzea mezu elektroniko presazko bat bidali behar dugulako. Edo … Continue reading Euskadiren lekua Europako doako WiFiaren mapan

Euskal Encounter-aren protagonistak

Euskal Encounterren, talenturik handieneko gazte europar batzuek hartu dute parte lau egunez. Haietako bi aurkeztuko dizkizuegu: Xiber Aguilera eta Héctor Martín. Xiber Aguilera Lehenengoa Hardware arloaren arduraduna da. 10 urtetan parte hartu du Euskadiko erreferentziako LAN partyan, eta 8 urtetan antolatzaile gisa. Zale porrokatua eta aktiboa da Xiber, eta sektoreko erreferentziako beste ekitaldi batzuen antolaketan … Continue reading Euskal Encounter-aren protagonistak

Interneteko konexio futurista Euskal Encounter-ean

Gepardoa animalien erreinuan, Usain Bolt gizakien artean, Ferrari bat… eta Euskal Encounter topaketa informatikoen artean! Estatu mailan erreferentziako party informatikoak teknologiaren milaka zale elkartuko ditu berriro ere. Lau egunez, Interneteko konexio-abiadurari esker, telekomunikazioen paradisu batean murgilduko dira parte-hartzaileak. Pentsa ezazu toki bat dagoela aukera ematen dizuna gehien gustatzen zaizkizun jokoak sarean jokatzeko, arte digitala sortzeko … Continue reading Interneteko konexio futurista Euskal Encounter-ean

Ongi etorri Euskaltelen blogera!

Prestaketa-lanak amaitu berritan, ongi etorri gure komunikazio-kanal berrira: Euskaltelen bloga. Zuentzat prestatu dugu egunkari birtual hau, guztiontzako elkargune bihurtu nahi duguna, Euskaltelen bezero guztiei dagozkigun gaiei buruzko informazioa trukatzeko. Helburu jakin batekin sortu dugu bloga: Interneti, teknologia mugikorrari eta, oro har, kultura digitalari buruzko punta-puntako informazioa erraz eta didaktikoki helaraztea zuei. Aukera hau baliatzen dugu, … Continue reading Ongi etorri Euskaltelen blogera!