All posts by Nora - Euskaltel

Metal Gear Solid V eta “joko” handia ematen duten beste nobedade batzuk

Guztien ahotan dabil “Metal Gear” sagako azken jokoa “Metal Gear Solid V: The Phantom Pain” jokoak oso kritika onak izan ditu, akaberen maila onagatik eta maisuki zaindu dituelako xehetasun guztiak. Hala, 93 puntu eman dizkio Metacritic webgune ospetsuak; puntuazio benetan ezohikoa. Metal Gear frankiziaren nobedadea plataforma anitzeko joko bat da (PC, PS3, PS4, X360 eta XONE), gai beliko/militarrekoa. … Continue reading Metal Gear Solid V eta “joko” handia ematen duten beste nobedade batzuk

Etorkizun handiko bost sektore Euskadiko ekintzaileentzat

Aldatu egin da merkatua, zenbait arrazoi direla medio: krisia, teknologia berrien garapen geldiezina, identifikatu gabeko zenbait zio… Nolanahi dela ere, kontua da geroz eta euskal herritar gehiago ari dela ekintzaile bihurtzen. Hona zalantzati dabiltzan askok bere buruari egingo dioten galdera: Zer sektorek eskaintzen dituzte aukerarik onenak?   Gaur, Euskaltelen bloga orakulu bihurtu eta iragarpenen bat … Continue reading Etorkizun handiko bost sektore Euskadiko ekintzaileentzat

Euskaltel munduko jauzilaririk onenekin

27 metroko altuera. Munduko jauzilaririk onenetako 14. Gugenheim Museoa hondoko irudi gisa. Eta Salveko zubia tranpolin gisa Bilboko itsasadarraren gainean. Toki ezin hobea 2015eko Red Bull Cliff Diving-aren azken proba ikusteko, aurten ere Bilbo aukeratu baitute azken geldialdia egiteko. Euskaltelek babestu zuen ekitaldia, eta bigarren urtez jarraian harrera bikaina egin zion publikoak. 60.000 pertsonatik gora … Continue reading Euskaltel munduko jauzilaririk onenekin

Hizkuntzak ikasteko app-rik onenak

Denbora eta dirua. Seguru bata ala bestea faltatu izan zaizkizula noizbait hizkuntza bat ikasteko. Atzerriko egonaldiak edo akademietako ikasturteak metodo egokiak dira ingelesa, frantsesa edo alemana menderatzeko, baina, ordain dezakezu halakorik?, baduzu horretarako denborarik? Hor dago koska. Aukera on batzuk ezagutzen ditugu guk. Esfortzua eta iraunkortasuna eskatzen dute, baina merke eta nonahi ikas ditzakezu hizkuntzak. … Continue reading Hizkuntzak ikasteko app-rik onenak

Galdutako mugikorra aurkitzeko aplikaziorik onenak

Amesgaiztorik okerrena da askorentzat, Drama izugarria. Smartphonea gal dezaketela pentsatze hutsak bihotz-taupadak bizkortzen dizkie, eta nola gainera. Argazkiak, bideoak, kontaktuak… bizitza osoa gailu mugikor txiki batean gordea. Tira, lasai, ez duzu bihotza arriskuan jarri beharrik, aplikazio ugari baitaude gaur egun telefonoa aurkitzen lagunduko dizutenak galtzen baduzu edo lapurtzen badizute. Horietako batzuen berri emango dizugu Euskaltelen … Continue reading Galdutako mugikorra aurkitzeko aplikaziorik onenak

Aholkuak, eskolarako itzulera erosoa eta low costekoa izan dezazun

Iraileko aldapa urtarrilekoa baino are beldurgarriagoa da kasik. Bai neska-mutilentzat, udako denbora librea eta aisialdia atzean uzten dituztelako, eta bai, bereziki, datorren astean eskolara itzuliko diren ume horien guraso guztientzat. Liburuak, koadernoak, boligrafoak, estutxeak, uniformeak, motxilak… eskolara itzultzeko erosi beharreko eskola-materialak estualdia ekartzen dio askori. Eta kontu ekonomikoa gutxi ez eta, erosketak azken ordurako utzi … Continue reading Aholkuak, eskolarako itzulera erosoa eta low costekoa izan dezazun

Mugikorretarako 9 aplikazio zure denbora eta agenda optimizatzeko

Denok dakigu zeinen garrantzitsua den, bizitzako edozein alderditan, denbora ondo kudeatzea, baina are garrantzitsuagoa da hori gure negozioa antolatzeko. Hitzorduak bezeroekin, negoziazioak hornitzaileekin, bankuko hitzorduak, eskaera entregatzeko datak… Gauza asko dira, eta enpresak garesti ordain dezake gure hutsegite bat. Beraz, nahitaezkoa da denbora ondo kudeatzea. Zorionez, teknologiak asko laguntzen digu gure bizitzan, baita gure enpresa-proiektuetan … Continue reading Mugikorretarako 9 aplikazio zure denbora eta agenda optimizatzeko

Nola lortu udako selfie-rik onena?

Selfie-garaia da uda. Oporrak, denbora librea, toki berriak, eguraldi eta umore ona… Sare sozialak autoargazkiz gainezka egoten dira. Hainbeste “zarataren” artean zeure burua nabarmendu eta atentzioa emateko, astindu bat eman beharko diozu sormenari. Nola? Hona hemen ideia batzuk. Toki zoragarri bat, arrakasta ziurra Selfie batek ez du indarrik background egokirik gabe. Aurkitu zeure paradisua. Hondar … Continue reading Nola lortu udako selfie-rik onena?

Nola egin pantaila-argazkiak gailu desberdinetan

Smartphonearen pantailan ikusten duzunaren argazkia egiteko. Horretarako dira pantaila-argazkiak. Zertarako balio du horrek, ordea? Pantaila-argazkiak egiten ditugunean, pantailan ikusten duguna telefonoan gordeta geratzen da; ondoren, ordenagailu batera esporta dezakezu, edo WhatsAppez eta sare sozialen bidez parteka dezakezu. Pantaila-argazkiek guk nahi adina erabilera izan ditzakete. Demagun mendira zoazela, eta ibilbidea zure mugikorrean begiratzen duzula. Baliteke gorantz … Continue reading Nola egin pantaila-argazkiak gailu desberdinetan