All posts by Nora - Euskaltel

Euskara ikasteko aplikazio onenak

Euskara modu atsegin, praktikoan eta doan praktikatu eta hobetu nahi duzu? Eman begiratu bat guk hautatutako aplikazio-sortari, guztiak ere egokiak haurrek zein helduek euskara menderatzeko eta euskaldun aditu bihurtzeko. Hizketa-ereduak Hizketa-ereduak aplikazioak euskara erreala erakusten du, hau da, zure eguneroko jardueretarako behar duzuna. Haren elkarrizketa-ereduak oso lagungarri izango zaizkizu; testuingurua kontuan hartzeaz gainera, aplikazioaren adibide … Continue reading Euskara ikasteko aplikazio onenak

Mugikorren teknologiaren belaunaldiak: 1G, 2G, 3G, 4G, 5G…

  Beste ezertara jo aurretik, ba al dakizu zer esan nahi duten 1G, 2G, 3G, 4G eta 5G siglek? Teknologia mugikorraren belaunaldiei dagozkie. Oraingoz, eta berrogei urte baino gehiagoko garapenaren ondoren, bosgarren belaunaldian goaz…, eta gehiago etorriko dira atzetik. Zertan bereizten diren eta zuk, erabiltzaile gisa, nola nabaritzen duzun azalduko dizugu hemen. Lehenbiziko belaunaldia (1G): … Continue reading Mugikorren teknologiaren belaunaldiak: 1G, 2G, 3G, 4G, 5G…

Internet nola partekatu zure mugikorra WiFi puntu bihurtuz

Ez gehiago borrokarik egin telebistako agintea eskuratzeko. Edononekin, zure ordenagailuan, mugikorrean nahiz tabletan ikus dezakezu Euskaltel Telebista. Eta nola egin behar dut nire tabletak SIMik ez badu? Oso erraza da: wifiaren sarbide-puntu bihur dezakezu zure mugikorra. Balia zaitez zure smartphonearen datuez mugikorra wifiaren sarbide-puntu bihurtzeko. Horri «Tethering» deritzo. Bestela esanda, nabiga ezazu zeure ordenagailuan wifia … Continue reading Internet nola partekatu zure mugikorra WiFi puntu bihurtuz

Donostiako ahizpa coolenei elkarrizketa: Sisters and the City

Nor gara? Idoia eta Susana Gómez gara, Santa Klara uhartea baino donostiarragoak diren bi ahizpa. Sisters and the City webgunea sortu dugu. Donostia/San Sebastián izeneko leku batean —gure webguneko protagonista nagusia— bizitzea merezi duten hainbat eta hainbat kontu partekatzen ditugu. Euskal Herriaren eta herri honek eskain dezakeen guztiaren #osofan gara. Euskaltel bloga. Dekorazioa, bidaiak, hotelak, … Continue reading Donostiako ahizpa coolenei elkarrizketa: Sisters and the City

Zure instrumentu gogokoenak jotzen ikasteko aplikazioak

Iraila hilabete egokia da erronka berriei aurre egiteko: pilatesen izena eman dezakezu, edo telebistan iragartzen duten Quimbaya? tresna polit horien bilduma egiten has zaitezke. Edo nahiago duzu zerbait artistikoa egin? Zer iruditzen zaizu instrumentu bat jotzen ikastea? Belarri pixka batekin eta egunero mugikorra aldamenean duzula pixkatxo bat joz gero, kanta bikainak interpretatzea lortuko duzu. Eltzagorra, … Continue reading Zure instrumentu gogokoenak jotzen ikasteko aplikazioak

Teknologiari buruzko Youtubeko kanalik onenak

Teknologiaren munduak mugarik ez du, eta, egunero segitzen ez baduzu, berehala gera zaitezke atzean. Egunero jartzen dituzte salgai smartphone, ordenagailu eta kontsola berriak; egunero kaleratzen dituzte aplikazio berriak… Gure ustez, beti egunean egoteko modurik onena da teknologiari katigatuta dauden adituengana jotzea, eta, Youtuberen jarraitzaile sutsuak garenez, mundu horretako nobedadeei dagokienez egunean-egunean egoteko gure bost kanal … Continue reading Teknologiari buruzko Youtubeko kanalik onenak

Dirua aurrezteko aplikaziorik onenak

Bukatzear da uda. Eta zenbaki gorritan duzu kontua. Argi ultramorearekin ere ezin da irakurri zure txartelaren banda magnetikoa. Hainbeste erabili duzu mugikorra ordainketak egiteko, desinstalatu egin zaizu aplikazioa! Ezin duzu sinetsi: “Jainko maitea, nola gertatu zait hau, baina”? ???? Inoiz baino gehiago,laguntza behar duzu orain. Eta azkar, dirua ez baita hazten zuhaitzetan. Nahikoa lan izango … Continue reading Dirua aurrezteko aplikaziorik onenak

Etxetik kanpora zoaz? Dena prestatzen lagunduko dizuten webguneak

Iritsi al zaizu etxetik joateko eguna? Etxebizitza bat partekatu nahi duzu beste ikasle batzuekin baina ez dakizu nondik hasi bila? Bada, lagungarri izango zaizkizun zenbait webgune aukeratu ditugu zuretzat, pisu zoragarri eta kalera ematen duen hori bilatzeko: hirigunean bertan, ur bero eta berogailu zentrala dituena, behar diren altzari guztiekin eta aire egokituarekin, berritu berria, bizilagunik … Continue reading Etxetik kanpora zoaz? Dena prestatzen lagunduko dizuten webguneak