Euskaltelekin, hainbeste giga dituzu eta hainbeste aukera dituzu datuak aurrezteko, ia ez duzu jakin beharrik zenbat gelditzen zaizkizun. Euskaltel WiFi Kalean, WiFi-a Oporretan, eta, aurten, gainera, gure datu- eta dei-tarifa gehienetako datu- eta dei-kopurua handitu dugu.
Baina Instagramera eta YouTubera etengabe konektatzen denetakoa baldin bazara eta hilaren 22a iritsi zain baldin bazaude beti, badugu daturik gabe ez gelditzeko behar duzuna: Euskaltelen aplikazioa. Begiratu bakar batean jakingo duzu hilean zenbat datu kontsumitu dituzun eta zenbat gelditzen zaizkizu zure tarifan.
Aplikazioa deskargatu eta erregistratu ondoren, kontratatuak dituzun zerbitzu guztien laburpen batera sartuko zara; eta nahikoa duzu zerrendan gora edo behera egitea zure mugikorreko datuetara iristeko. Grafiko batean ikusiko duzu hilean zenbat giga kontsumitu dituzun, zenbat gelditzen zaizkizun et zer tarifa duzun.
Gainera, aplikazioari esker, eskura izango duzu beti Interneteko konexioa SEKULA EZ galtzeko behar duzun guztia. Demagun zenbaki gorritan gelditzen zarela eta byte-injekzio behar duzula berehala. Arazorik ez! Sakatu Mega Gehiago, eta WiFi-a Oporretaneko 5 GB-ko zure paketeak aktibatzeko aukera izango duzu, doan. Eta horiek ere gastatu badituzu, aldi baterako bonuak kontrata ditzakezu. Behar duzun guzti-guztia, online egoteko behar duzunean.
Euskaltelen aplikazioarekin egin dezakezun gauzetako bat baino ez da. Datuen kontsumoa kontrolatzeaz gain, beste gauza asko ere egin ditzakezu, hala nola zure fakturetara sartu, zure etxeko WiFi-aren pasahitza aldatu, matxura baten berri eman, finkoan eta mugikorrean jaso dituzun deien zerrenda ikusi, eta Txirrin Bikoitza zerbitzua aktibatu.
Zeren zain zaude? Probatu lehenbailehen! Android eta iOS sistemetarako daukazu, doan.