Amaren eguna #NiEtxeanGelditukoNaiz egun hauetan ospatzeak ez diezazula tristurarik eman; egun ederra izan dezakezu etxean ere. Zure burua mimatzeko ideia asko bururatzen zaizkigu guri. Kontatuko diguzu nola ospatuko duzun zuk Amaren Eguna?

Plan mundial hau prestatu dugu zuretzat. Eman gutiziatxo bat zeure buruari!

  • Ohean gosaldu (eta gosaria ohera eramaten badizute, are hobeto)
  • Luzatu sofako irakurraldia nahi adina
  • Besteek egin dezatela sukaldean, eta zuk, eskatu zure plater gustukoena
  • Egin siesta eder bat
  • Eta, gero, kirol pixka bat, edo yoga
  • Hartu bainu lasaigarri bat eta egin edertasun-saio bat zure buruari Eta saio horren emaitza erakusteko, atera selfie bat balkoian
  • Egin zaitez agintearen jabe, eta jarri amei buruzko telesail hauek Netflixen (identifikatuta sentituko zara): ‘Workin' Moms’, ‘The Letdown’, ‘Las Chicas Gilmore’, ‘Chicas buenas’, ‘Madres forzosas’, ‘Jane The Virgin’ edo ‘Ali Wong: Hard Knock Wife
  • Egin bideo-dei bat lagunei, barre pixka bat egiteko
  • Egin kuku bat onlineko dendetan, eta erreserbatu gehien gustatzen zaizuna, ahal denean jasotzeko
  • Eta, azkenik, aldatu mugikorra eta eskuratu Samsung Galaxy A51 hau, prezio berezian

Amaren Eguna etxean ospatzeko planak Samsung Galaxy A51

Hori dena egitea lortzen baduzu, gure idoloa izango zara. Eta ez ahaztu gure sare sozialetan dena kontatzea. Amaren egun ederra izan dezazuela denok!