All posts by Ana - Euskaltel

Kaixo, Catalunya!

Ba al dakizu nora iritsi den dagoeneko Euskaltel lurralde laranja? Catalunyara! Lehenik, Asturias eta Galizia izan ziren; gero, Nafarroa etorri zen, eta laster León, Kantabria eta Errioxan izango gara. Baina “benvinguda” eman digute jada Catalunyan! Akordio bat sinatu berri dugu RACCekin, Kataluniako 600.000 etxetara baino gehiagotara eramateko dagoeneko 6 milioi asturiar, galiziar, nafar eta EAEko … Continue reading Kaixo, Catalunya!

Internet bidezko emankizunak, adimen artifiziala erabiliz

Dionisio Nespral txapelketa da  Gijóneko Tenis Elkartearen kirol-ekintza nagusia. Erakustaldi-txapelketa bat da, eta nazioarteko tenis-jokalari ezagunek parte hartzen dute. Urtero egiten da elkartea sortu zenetik, duela 55 urte. Asturiasko tenis-jokalariak ezagutaraztea eta kirol hori sustatzea du helburu. Asturiasen oso txapelketa garrantzitsua den arren, ez da ATP zirkuituko txapelketa handietako bat, eta, beraz, ez dute telebistaz … Continue reading Internet bidezko emankizunak, adimen artifiziala erabiliz

Zibersegurtasuna, eraldaketa digitalaren ardatz

Iraultza teknologiko berri baten erdi-erdian gaude. Gero eta enpresa eta erakunde gehiagok jartzen dituzte abian eraldaketa digitaleko prozesuak, eta horiek guztiak ez lirateke posible izango ingurune teknologikoki segururik gabe. Zibersegurtasunak aukera ematen du, besteak beste: IoT inguruneak martxan jartzeko, prozesu industrialak automatizatzeko, pertsonen segurtasuna bermatzeko inguru automatizatu horietan, enpresen komunikazio-sistemak blindatzeko haien lehiakortasuna bermatzeko, eta … Continue reading Zibersegurtasuna, eraldaketa digitalaren ardatz

Ternua taldea eta haren digitalizazio-prozesua

Ternua, Astore, Lorpen… Ezagun egiten zaizkizu, ezta? Horiek dira outdoor kirol-arropako markarik onenetakoak; Europako hegoaldeko garrantzitsuenetako batzuk. Hirurak Ternua Group taldekoak dira eta hemengoak dira, Arrasatekoak. Ezin duzu imajinatu ere egin zenbat hazi den taldea 1994an sortu zenetik: 25 urte baino gutxiagoan, lortu du kalitate goreneko kirol-arropa egiten duten munduko fabrikatzaile handien mailan jartzea, eta … Continue reading Ternua taldea eta haren digitalizazio-prozesua

Gure dendak aldatzen ari gara, esperientzia paregabea bizi dezazun

Azkenaldian gure dendaren batetik pasatu bazara, sumatuko zenuen zerbait aldatu dela. Izan ere, zenbait aldaketa egin ditugu: diseinu erakargarriagoa erabili dugu, erakusleiho irekiagoak, gauza guztiak eskurago jarri ditugu… Sartzeko eta gozatzeko gogoa ematen du, ezta? Bada, hasi gutizia berri horietara ohitzen. Izan ere, hobekuntza ugari nabarituko dituzu hemendik aurrera Euskaltelen dendetan. Gure lokalek saltoki huts … Continue reading Gure dendak aldatzen ari gara, esperientzia paregabea bizi dezazun

Soluzio orokorra, kablerik gabea eta segurua Last Tour-erako

Ba al dakizu zerk lotzen dituen BBK Live eta Shakiraren eta Metallicaren kontzertuak? Bada Last Tourek antolatu dituela guztiak. Bilboko enpresa berritzaile hori denbora gutxian bihurtu da nazioarteko erreferentzia musika-emanaldien eta kultura-ekitaldi handien antolakuntzari dagokionez. Last Tourek musika-izar handienetako batzuk igo ditu oagertokira, hala nola Bob Dylan, AC/DC edo Bruce Springsteen. Last Tourek Euskaltel aukeratu … Continue reading Soluzio orokorra, kablerik gabea eta segurua Last Tour-erako

Teknologia, negozio-ereduek behar duten aldaketaren bultzatzaile

Bazenekien Txinan badela fabrikatzaile bat garbigailuak eta hozkailuak eskaera bidez egiten dituena? Zientzia-fikzioa dirudi, ezta? Bada, ez da. Geroz eta gertuago dugu joera hori. Eta aurrerapen teknologikoei zor diegu. Industria-iraultza berri bat ari gara bizitzen. Lehen urrutiko kontzeptuak iruditzen zitzaizkigun teknologiak, esate baterako robotika aurreratua, adimen artifiziala, sentsorika eta Internet of Things, oinarrizko lan-tresna dira … Continue reading Teknologia, negozio-ereduek behar duten aldaketaren bultzatzaile

Business and breakfast: gauzen Interneteko (IoT) soluzioak

Ez dago eguna gosari eder batekin hastea baino gauza hoberik. Hala uste al duzu zuk ere? Eta gosari horretan zure eguneroko bizitza eta zure enpresarena errazteko gure proposamen teknologikoen berri emango bagenizu? Bada, horixe eskaintzen dizugu gure Business and Breakfast jardunaldietan. Saio bat baino gehiago egin ditugu martxoaz gero, eta apirilaren 26koa gure gai gustukoenetako … Continue reading Business and breakfast: gauzen Interneteko (IoT) soluzioak

Euskaltelek erronka teknologiko bat jo die start-upei ANCES Open Innovation-en

Badakizu Euskaltelen DNAren parte dela berrikuntza. Eta gogoko ditugula erronkak! Beraz, pentsa dezakezu zenbaterainoko gogoa dugun 2018 ANCES Open Innovation irabazi duen start-upa zein den jakiteko. Ezaguna egiten zaizu? Berrikuntza-programa bat da, zeinean 13 enpresak –haien artean Euskaltel– erronka bat planteatzen baitiegu start-up teknologikoei. Haiek, berriz, erronka horiei erantzuteko garatu dituzten soluzio teknologikoak aurkezten dituzte, … Continue reading Euskaltelek erronka teknologiko bat jo die start-upei ANCES Open Innovation-en

Bezeroaren esperientzia, negozio-eredu berrien ardatz

Imajinatzen dituzu ehunka bat enpresa handi, ETE eta start-up euskal enpresen eta negozio-ereduen etorkizunari buruz hitz egiten? Gure enpresa-guruak elkarrekin lankidetzan eta iritziak trukatzen, etorkizuneko industria prestatzeko? Bada, horixe gertatu zen Prest18-n joan den apirilaren 12an, Gasteizko Artium Museoan. Pentsatuko duzunez, guztiek ere gauza askori buruz jardun zuten, baina negozio-ereduetara iraultza ekartzen ari den gauza … Continue reading Bezeroaren esperientzia, negozio-eredu berrien ardatz