All posts by Nora - Euskaltel

Autonomoentzako 7 ikastaro, udan egunean jartzeko

Uda une egokia da kontu berriak ikasteko, proiektu berriak bilatzeko edo dagoeneko martxan dituzunak nola hobetu aztertzeko. Hori baduzu helburu, laguntzeko prest gaituzu. Onlineko ikastaro batzuk aukeratu ditugu, zure negoziorako kontu jakingarri ugari ikasteko aukera emango dizutenak, eta doan, gainera. Eseri gerizpean, eta konektatu Euskaltel WiFi-ra edo aprobetxatu WiFi-a Oporretan egunean jartzeko. 1. Merkataritza elektronikoko oinarriak. … Continue reading Autonomoentzako 7 ikastaro, udan egunean jartzeko

Big Datatik marketin digitalera: etorkizunik handieneko lanbideak

Selektibitateko azterketa egin dute berriki milaka gaztek, beren unibertsitate-ikasketak eta, askotan, etorkizuneko lana jomugan dituztela. Ikasketak eta lanbidea aukeratzea gure bizitzako erabaki garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, ahalik eta erabakirik egokiena hartzen laguntzeko, etorkizunik oparoena duten ikasketa eta lanbideei buruzko txosten eta azterketa ugari argitaratzen dira urtero. Eta guk ere ezagutu dugunez une zail eta zalantzaz … Continue reading Big Datatik marketin digitalera: etorkizunik handieneko lanbideak

Lanbide teknikoak ez dira gizonenak, ezta emakumeenak ere, teknologia gustatzen zaigunonak baizik

Oso enpresa gutxik dute gizon- eta emakume-kopuru bera langileen artean. Eta oso gutxi dira, halaber, STEAM eremuetan (Science, Technology, Engineering, Art, Maths) emakume ugari dituztenak. Euskaltelen emakume asko ditugu arlo teknikoetan lanean, eta saiatzen gara bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzen emakumeen belaunaldi berrietan. Gure ustez, garrantzitsua da aurre egitea ikasleek —batik bat, emakumeek— ikasketa teknikoei ihes egiteko … Continue reading Lanbide teknikoak ez dira gizonenak, ezta emakumeenak ere, teknologia gustatzen zaigunonak baizik

“Software librea seguruagoa da pribatiboa baino”

Badakizu munduko zerbitzari gehienek software librea erabiltzen dutela? Eta hiru mugikorretatik bik Android erabiltzen dutela, Open Source sistema bat, alegia? Software libreak enpresei eskaintzen dizkien abantailez hitz egin dugu Iker Sagasti Irontec-eko zuzendari nagusiarekin. Software librearen eremuko Bizkaiko enpresa liderra da Irontec. EUSKALTELEN BLOGA: Software librearen erreferentzia zarete Estatuan. Zer abantaila ditu software horrek sistema … Continue reading “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino”

DeciData, gure zerbitzuak optimizatzen laguntzen digun Bilboko start-upa

Ez gara “bertan goxo” geratzen diren horietakoak. Hobetzen jarraitu nahi dugu, egunero-egunero, zerbitzurik onena eskaintzeko zuri. Eta hori lortzeko, aliantzak bilatzen ditugu etengabe Euskadiko enpresarik berritzaileenekin eta dinamikoenekin. Bind 4.0 programari esker, DeciData datu-analitikako aditu-talde baten start-uparekin batera lan egiten dugu, zeinak laguntzen baitigu gure zerbitzuak erabiltzeko esperientzia hobetzen. 2015ean jarri zen martxan DeciData. Hilabete … Continue reading DeciData, gure zerbitzuak optimizatzen laguntzen digun Bilboko start-upa

Prestatu agenda maiatzeko ekitaldirik onenetarako

Gogoko dituzu moda, ekintzailetza, informatika edo berrikuntza? Primeran! Ekitaldi interesgarriz beteta datorkigu maiatza Euskadira. Guk parte hartuko dugun batzuk proposatzen dizkizugu. Gonbidatuta zaude, noski! Apuntatu zure agendan: maiatzaren 11. Moda eta ekintzailetza interesatzen zaizkien guztientzako egun handia. Bilbokoa baldin bazara, edo handik gertu bizi bazara, jakin ezazu  Bilbao International Art & Fashion III. Foroa egingo … Continue reading Prestatu agenda maiatzeko ekitaldirik onenetarako

Badator Bilbora Zientzia Azoka, zientziaren festa

Kultura zientifikoaren festa handia da. Urtero egiten da Bilboko Plaza Barrian, eta Euskadiko ehunka ikasle biltzen dira, ikasturte osoan landutako proiektu zientifikoak eta teknikoak aurkeztera. Larunbat honetan egingo dugu Zientzia Azoka, eta, esan beharrik ez dago, gonbidatuta zaude! Zer dela eta ez diozu utzi behar Zientzia Azoka berri honetara etortzeari? Arrazoi asko daude, eta esan … Continue reading Badator Bilbora Zientzia Azoka, zientziaren festa

Batura, Euskadiko aplikaziorik onenak

Askotan, berrikuntzaz ari garela, Kaliforniako enpresa handiren bat datorkigu burura. Baina baditugu adibide askoz hurbilagokoak. Bilbon, adibidez, hor dugu mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Batura enpresa, zeinarekin maiz aritzen garen elkarlanean. Hamar urtetik gora daramatza aplikazioak sortzen, eta garai gozoa ari da bizitzen: egoitzaz aldatuko da, eta langile-kopurua handituko. Nork esan du Euskadin ez del berrikuntza … Continue reading Batura, Euskadiko aplikaziorik onenak

Asier Gezuraga: “Jendeari lagungarri zaizkion balioak sortu behar ditugu”

Berrikuntza interesatzen al zaizu? Azken teknologiak erabiltzea baino zerbait gehiago dela uste duzu? Arlo guztietan abantaila bila jarduten zara, lehiakorragoa izateko? Baietz erantzun baduzu, nahitaez etorri behar duzu, ostiralean eta larunbatean, 2017ko Innova Bilbao enpresaburu-forora, zeinaren laguntzaile baita Euskaltel ere. Berrikuntzako aditurik onenak bilduko ditu foroak, Guggenheim Museoan. Zatoz! Eman izena hemen. “Arriskatzen direnek bakarrik … Continue reading Asier Gezuraga: “Jendeari lagungarri zaizkion balioak sortu behar ditugu”

Hemen dugu jada etorkizuneko hiria

 Telefono adimenduna, telebista adimenduna eta erloju adimenduna badituzu dagoeneko. Orduan, zure hiria ere adimenduna izan daiteke, ezta? Zu bizi zaren eta zure denboraren parterik handiena igarotzen duzun hiriaz ari gara. Hiri adimendunak (smart cities) eraikitzen eta hobetzen dihardugu zenbait ikertzailek, organismo publikok, unibertsitatek eta enpresak. Izan ere, zerbitzu hobeak ematen dizkiete herritarrei hiri horiek, teknologiari … Continue reading Hemen dugu jada etorkizuneko hiria