All posts by Euskaltel

Datuak, enpresa digital adimendun ororen funtsezko aktiboa

Zenbat eta hobeto ezagutu gure bezeroa, orduan eta hobeto erantzungo diegu haren beharrei; zenbat eta gehiago automatizatu prozesu hori, eraginkorrago erabiliko ditugu gure baliabideak: zenbat eta digitalizatuagoa gure enpresa, orduan eta lehiakorragoak izango gara gizarte digitalizatu batean. Eta big datan eta adimen artifizial ean oinarritutako soluzioak zure enpresaren eraldaketa digitala errazteko tresna ezin egokiagoak dira. … Continue reading Datuak, enpresa digital adimendun ororen funtsezko aktiboa

Adimen artifizialari lotutako ikaste automatikoaren gakoak

Adimen artifizialari esker ditugun ezagutza eta aukera guztiak kontuan hartzea eta gure enpresarako egokiena den soluzioa automatikoki ateratzea da ikaste automatiko automatizatuaren funtsezko helburua. Ikaste automatiko automatizatua automated machine learning edo AutoML izenez ere ezagutzen da. Zuen enpresetan, gero eta datu gehiago erabiltzen dituzue, eta, horregatik, etengabe hazten ari da ikaste automatikoa eta antzeko soluzioen … Continue reading Adimen artifizialari lotutako ikaste automatikoaren gakoak

Teknologia eta berrikuntza negozioarekin uztartzea da arrakastaren gakoa

Garai berri batean gaude: eraldaketa digitalaren garaian, hain zuzen. Etengabe eta abiadura handian jartzen gara erronka berrien aurrean, non funtsezkoak baitira telekomunikazioak; izan ere, enpresei eta pertsonei zerbitzu teknologikoak eta komunikazio-zerbitzuak ematen dizkietenez, gizartearen eta ekonomiaren digitalizazioan ardatz dira. Disrupzio teknologikoak komunikazio-zerbitzuak etengabe eboluzionatzera behartzen ditu, eta etengabe berritu beharra dago estrategia berriak diseinatzeko, teknologia … Continue reading Teknologia eta berrikuntza negozioarekin uztartzea da arrakastaren gakoa

Euskaltelek AAz baliatu du merkatuan finkatzeko

Isidro Fernándezekin hitz egin dugu, Euskaltel Taldeko Enpresa Korporatiboko zuzendariarekin, adimen artifizialak eta big datak enpresei ekarri dizkien erronka berriei buruz. Euskaltelek abangoardiako soluziorik onenak eskaintzeko aprobetxatu nahi du erronka hori. Zer abantaila dakarkit AA eta big data erabiltzeak? Adimen artifiziala indarrez sartu da eta gero eta alor eta industria gehiagotan ezartzen ari da. Aspalditik … Continue reading Euskaltelek AAz baliatu du merkatuan finkatzeko

Ozonak eta Euskaltel Taldeak Hodeian lan egiteko aukera ematen duten lanpostuak prestatzen dituzte

Lan egiteko modu berriek soluzio teknologiko berriak eskatzen dituzte enpresetan; telelana errazteko gai diren soluzioak, baina ezustekorik gabeak, erabiltzaileek modu seguruan eta azkar eskuratu ditzaten informazioa eta aplikazioak. Enpresen aplikazio, datu eta baliabideak erraz eta modu seguruan atzitzeko aukera ematen duten urrutiko lanpostuak prestatzea da COVI-19ak eragindako krisiari aurre egiteko modurik eraginkorrena; soluzio horri esker, … Continue reading Ozonak eta Euskaltel Taldeak Hodeian lan egiteko aukera ematen duten lanpostuak prestatzen dituzte

Teams Trial, telelana taldean egiteko behar duzun tresna

COVID-19ak guztiz aldatu du gure bizimodua eta enpresen egunerokotasuna. ‘Normaltasun berriak’ bidaiatzeko murrizketak ezartzen dizkigu, eta bilerei, prestakuntzari eta bulegoko lanari buruzko arau berriak, zeinek langileen eguneroko ohiturak aldatu baitituzte. Telelana behar bat bihurtu da negozioaren jarraitutasuna bermatzeko; badakigu aurrerantzean ere horrela jarraitu beharko dugula, eta, beraz, ahalik eta gehiena aprobetxatu behar dugu haren potentziala. … Continue reading Teams Trial, telelana taldean egiteko behar duzun tresna

Zibersegurtasuna, faktore estrategikoa zure enpresaren digitalizazioan

Pandemia-garai hauek, zalantzarik gabe, aukera handia dira enpresa askok hasia zenuten eraldaketa digitalerako; orain, halabeharrez, modu intentsiboan probatu da eraldaketa hori. Azken hilabeteotan, ikusi dugu IP sareen bidezko trafikoa ia % 40 hazi dela, eta mugikorraren erabilera ia bikoiztu egin dela. Bat-batean, bulegoa etxera eramaten hasi gara gure jarduerarekin jarraitu ahal izateko, eta zenbait lankidetza-tresna ezagutu … Continue reading Zibersegurtasuna, faktore estrategikoa zure enpresaren digitalizazioan

COVID-19aren osteko irtenbide teknologikoak zure enpresarako

Errealitateak azkar aldatzera behartzen gaitu. Azken urteetan, nabarmena zen hori teknologiarekin; orain, pandemiarekin, indartsu zapaldu behar izan dugu azeleragailua enpresok, ahalik eta normaltasun handienarekin lanean eta gure bezeroei zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko. Euskaltelen, telelanaren aldeko apustu sendoa egin dugu, elkarlanerako baliabideak eta irtenbideak indartuta. Denon ahaleginari esker, telelana errealitate bihurtu dugu, eta, hala, enpresa askok aukera … Continue reading COVID-19aren osteko irtenbide teknologikoak zure enpresarako

Nola egokitu zure enpresa koronabirusaren ondoko normaltasun berrira

Koronabirusak gurekin jarraitzen du, eta aurrera begira ere gurekin jarraituko du tarte batez. Beraz, ikasi egin beharko dugu gaixotasunaren agerraldi berriekin eta unean uneko konfinamenduekin bizitzen. Eta horretarako prest egon behar duzue enpresok. Teknologia aliatu egokia da egoera berrira egokitzeko, baina teknologia izatea ez da aski; teknologiak negozioan ongi txertatuta, egokituta eta lerrokatuta egon behar … Continue reading Nola egokitu zure enpresa koronabirusaren ondoko normaltasun berrira

Zure bulegorako behar dituzun soluzio guztiak jartzen dizkizu eskura Euskaltelek

Malgutasuna, erosotasuna, arintasuna, mugikortasuna… zer behar du zure enpresak modurik eraginkorrenean funtziona dezan egunero? Enpresok zuen beharretara, inguruabarretara eta zuen ekipoetara egokitutako konektagarritasun-soluzioak behar dituzue, eta, jakina, kostu handirik gabe. Bi enpresa berdinik ez dagoenez, bakoitzak bere erritmoa baitu, soluzio malguak behar dituzue, pertsonalizatzeko modukoak eta zuen beharren arabera kontratatu ditzakezuenak. Zure enpresa gertutik ezagutzea … Continue reading Zure bulegorako behar dituzun soluzio guztiak jartzen dizkizu eskura Euskaltelek