All posts by Euskaltel

Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

EBn egiten diren CO₂-emisioen % 75 energiaren ekoizpenak eta kontsumoak eragiten ditu. Neutraltasun klimatikoa lortzeko, energia-sistema jasangarriago baterako trantsizioa egin behar da, eta abangoardiako teknologiek badute zer eskaini alderdi horretan. Testuinguru horretan, Euskaltelek eta EcoMT etxeak —gure partnerra da, IoT-n, energian eta datuetan espezialista, 51 herrialde baino gehiagotan diharduena— soluzio bat diseinatu dute, zeinarekin energia aurrezten … Continue reading Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

Nola babestu datuak IoT soluzioetan

Gaur egun, paradigma berri batean sartu garadatuak jasotzeari, aztertzeari eta ustiatzeari dagokionez, datuak ezagutzaren gizartearen muin bilakatu baitira. Aldi berean, datuetan oinarritzen diren ahalmen handiko zenbait soluzio eta aplikazio zabaldu dira —besteak beste, IoT—, zeinak datuez elikatzen baitira garatzeko eta erabilgarriak izateko. Testuinguru horretan, funtsezkoa da arriskuak ezagutzea eta informazioaren erabilera arautzea, pribatutasuna eta oinarrizko … Continue reading Nola babestu datuak IoT soluzioetan

Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

Maiatzaren 12a ETE-en Europako Eguna da. Hain zuzen, enpresa txiki eta ertainak gure ekonomian garrantzitsuak direla aitortzeko modu bat da. Izan ere, ETE-ek Espainiako enpresa-sarearen % 99 inguru osatzen dute, eta langileen ia % 70 hartzen dute. Europa osoan antzekoa da egoera: Euroguneko Barne Produktu Gordinaren (BPG) erdia baino gehiago dagokie ETE-ei, eta guztira 100 milioi langile … Continue reading Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

Enpresaren datuak eta komunikazioak ondo babestuta eta zainduta daudela jakiteak lasaitasuna eta eraginkortasuna ematen du. Izan ere, enpresa guztiek, edozein sektore, tamaina eta tokitakoak direla ere, Interneteko trafikoa babestu beharra dute. Segurtasuna zaintzea bereziki garrantzitsua da telelana egiten duten edo zerbitzari bateko informazioa eskuratzen edo partekatzen duten langileak dituzuen enpresentzat. Helburua da erabat kudeatutako plataforma … Continue reading Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

Enpresek produktu eta zerbitzu digital berriak eskatu ahala, onlineko segurtasuna eta digitalizazioa ere erakundeen hazkunde-planen parte bihurtu dira. Inoiz baino beharrezkoagoa da; izan ere, teknologia digitalen erabilera gero eta handiagoarekin batera, ziberdelituak ugaritzen ari dira, eta informazioa gordetzeko zerbitzariak erabiltzen dituen edozein erakundek zibererasoak jasateko arriskua du. Arazo horretaz jabeturik, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak … Continue reading Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

Ez da erraza langileen eskaeren eta zuen enpresaren produkzio-beharren arteko oreka lortzea. Enpresa baten hastapenetan, nahikoa izan daiteke kalkulu-orri bat, baina, aurrera begira, nahitaezkoak dira soluzio digitalak, enpresa eraginkorra eta optimoa izango bada. Eta hor sartzen dira jokoan adimen artifizialeko soluzioak. Datuak eta analisi matematikoko metodo aurreratuak erabiliz, adimen artifizialak erantzukizun berriak eta autonomia hartu … Continue reading Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

Hitzaldi-programa zabala, showroom teknologikoa, networkingeko eremua, elkarrizketa eta parte-hartzea sustatzeko gune irekiak eta erakustaldi eta erakusketa teknologikoak. Jarduera horiek guztiek bat egin dute #OTDCHALLENGEn, Nafarroako erakusleiho teknologiko eta digital handian, zeinaren hirugarren edizioa amaitu berri baita. Euskaltelek aktiboki hartu du parte apirilaren 6an eta 7an Navarra Arenan egin den Nafarroako ETE-etako eta industria-enpresa handietako profesionalentzako … Continue reading Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

Zer pentsatzen duzu contact center entzuten duzunean?

Contac Center bat deiak kudeatzen dituzten eragileen ilara batzuen irudia baino gehiago izan daiteke. Bezeroarentzako arretaren eremuan, bezeroek kanal askotako esperientzia nahi dute, gaur inoiz baino gehiago; nahi dutenean eta nahi duten bezala jarri nahi dute harremanetan enpresekin, sare sozialen bidez, testu-mezuen bidez, txatbot-etan edo ahots bidez. Eremu horretako berrikuntza azkar bizkortu da pandemian, aurrez … Continue reading Zer pentsatzen duzu contact center entzuten duzunean?

Euskaltelek eta S2 Grupok bat egin dute zure enpresako zibersergurtasuna zaintzeko

Zibersegurtasuna lehentasunezko kontua da gaur egun. Hori dela eta, Euskaltelek S2 Grupo enpresa espezializatuarekin bat egitea erabaki du aliantza estrategiko baten bidez; hala, zibersegurtasun-zerbitzu gehiago eskaintzeko aukera izango dugu. S2 Grupo Europa mailako erreferentea da bere sektorean, eta hiru lerro handitan ardazten du bere ibilbide zabala: Ikuskaritza- eta aholkularitza-proiektuak, bezeroen zibersegurtasuna ebaluatu eta haien negozioak … Continue reading Euskaltelek eta S2 Grupok bat egin dute zure enpresako zibersergurtasuna zaintzeko

Zein dira #zibersegurtasun industrialaren gakoak?

Bizi dugun ziurgabetasuneko eta eraldatze digitaleko testuinguru honetan, industria-ingurunean segurtasuna zaintzeak duen garrantziari buruz gogoeta egin dezazuen nahi dugu. Hori zen gure helburu nagusietako bat Zibersegurtasun industriala: mitoa ala errealitatea? topaketa antolatu genuenean. Jardunaldi betea izan genuen erakunde publiko eta pribatuen arazoak eta martxan jarritako soluzioak entzuten, eta, topaketa bukatzeko, ‘Ekoizpen-lerroetan nola bizitzen den segurtasunaren … Continue reading Zein dira #zibersegurtasun industrialaren gakoak?