Euskaltelen bloga: Euskadiko eta Nafarroako jaiak eta bitxikeriak

Gozatu

Ontzian Bilboko itsasadarrean zehar: ibilbideak, ordutegiak, prezioak…

Bilbo beste modu batean ezagutu nahi duzu? Itsasadarrean zeharreko ibilaldi bat proposatzen dizugu: toki ospetsuenak ezagutuko dituzu eta, aldi berean, gure gastronomia bikainaz gozatzeko aukera izango duzu. Bilboko itsasadarra ontzian zeharkatzeko iradokizun batzuk dituzu hemen, ibilbide, ordutegi eta prezio eta guzti.

Gozatu

Gernikako 2024ko azken astelehena: azokaren ordutegia eta egitaraua

Urriaren 28an ospatuko da 2024ko Gernikako azken astelehena, eta Gernikako azokarik jendetsuenaren ordutegia eta jarduerak kontatu nahi dizkizugu, hutsik egin ez dezazun. Izan ere, urriko azken asteleheneko azoka festa handia da Gernikan, eta aukera egokia txakolina, taloa txorizoarekin edo Idiazabalgo gazta eder bat probatzeko, bertso-saio bat entzuteko, zesta-puntako partidak ikusteko, eta arratsaldea txosnetan pasatzeko…

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2024ko urriko telebista-estreinaldiak

Telebistaz betetako udazken ezin interesgarriagoa eskaintzen dizugu Euskaltelen telebistan. Gehiago jakin nahi? Hartu gogoan: Syfy-k Evil telesaila estreinatuko du, eta Cosmo-k, berriz, Mismatch telesailaren hirugarren denboraldia. La semana del espacio ikusi ahal izango dugu Discovery-n, eta tuperrak itzultzeko eskatuko digu Canal Cocina kateak. Eta, gainera, familian zinemaz gozatzeko, Los Croods botako dute Warner TV katean. Gainera, zenbait hitzordu izango ditugu zure plataforma gogokoenetan: El Hoyo 2 filmarekin Netflixen, Rivalesekin Prime Videon eta La Franquiciarekin Maxen. Eta ezin ahaztu urriko estreinaldi nagusia: Marea Laranja dokumentala.

Gozatu

Luis Ángel Maté: «Marea laranja munduko txirrindularitzazale-talderik onena da»

Luis Ángel Maté azken lau denboraldietan Euskaltel-Euskadi taldean aritutako txirrindularia elkarrizketatu dugu. Espainiako Itzulian eman dio amaiera bere ibilbide profesionalari. Euskaltel-Euskadin igarotako garaiari, kirol profesionala uzteari, etorkizuneko planei eta, jakina, Marea Laranjari buruz aritu gara solasean. Marea Laranja «munduko txirrindularitzazale-talderik onena» dela adierazi du.

Gozatu

Ura Bere Bidean 2024: ibilaldi bat euskal musikarik onenean barrena

Imajinatu zuzeneko kontzertu bat non 1970eko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal kantuak entzun ditzakezun, artista handiek interpretatuak eta bertsio sinfonikoan. Halakoa da Ura Bere Bidean, eta Bizkaia Arena - BEC!en egingo da laugarren urtez, urriaren 25ean eta 26an. Ekitaldiari buruzko informazio guztia emango dizugu: noiz egingo den, nola eskuratu sarrerak eta zer artistak hartuko duten parte.

Gozatu

Euskadiko jaiegun guztiak: 2024ko lan-egutegia

Abenduan ez dugu zubirik izango, baina Santiago eguna jai egingo dugu. Honela geratu dira 2024ko Euskadiko jaiegunak. Planifikatu zure oporrak lan-egutegi honekin, eta jakin ezazu noiz den jai 2024an Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban.

Gozatu

2024ko jaiegun guztiak Nafarroan: lan-egutegia

Foru-komunitateko patroia, abenduaren 3a, asteartea da. Zubia egiteko ezin hobea. Ikusi hemen zeintzuk izango diren Nafarroako jaiegun guztiak 2024an, oporretan pentsatzen hasteko. Nafarroako 2024ko lan-egutegi oso honetan kontatuko dizugu noiz izango diren zubiak eta herri bakoitzeko jaiak.

Gozatu

Gau Beltza: euskal Halloween jaiaren jatorria eta historia

Urriaren 31, asteartea, gau beldurgarria izango da... Eta Euskadin aspaldidanik beldurtzen genuen jendea, kalabazei begiak eta ahoak zulatuz eta barnean sua piztuz. Ezagut itzazu hobeto euskal Halloween jaiaren jatorria, historia eta harekin lotutako ohiturak: hauxe da gure Gau Beltza. Eta Gau Beltza gure lurraldeko hainbat hiritan non eta nola ospatzen den ere azalduko dizugu.

Gozatu

Marea Laranja dokumentala: Euskaltel-Euskadiren eta haren zaleen istorioa

Prest daukagu Marea Laranja dokumentala, Euskaltel-Euskadi taldearen eta haren zaleen istorioaren kontakizun zirraragarria, protagonistek berek kontatua. Euskaltelek ekoitzi du, eta dagoeneko badu estreinaldi-data: urriaren 6an izango da (igandea), 19:40an, ETB2n. Eta, horretaz gain, PRIMERAN euskarazko streaming plataforman ere ikusi ahal izango da.

Gozatu

Kilometroak 2024: Gipuzkoako ikastolen jaien egitaraua

Gipuzkoako ikastolen festa handia, Kilometroak 2024, urriaren 6an, igandean, ospatuko da Azpeitian. Ikasberri Ikastolak antolatuko du euskarari eta euskal kulturari eskainitako jai hau, eta Euskaltel ere bertan izango da, urtero legez. Aurten, haurrentzako jarduerak antolatuko ditu. Ikusi hemen Kilometroak 2024ko egitarau osoa: kontzertuak, tailerrak, jarduerak, gastronomia eta beste hainbat proposamen, eguna giro onenean igaro dezazun.

Gozatu

Corellako 2024ko jaiak: egitaraua, datak, ordutegia, kontzertuak…

Irailaren 23an, txupinazoarekin batera hasiko dira 2024ko Corellako jaiak, San Migelen omenezko ospakizunen egun nagusietako batean. Ondoren, beste zortzi egunez iraungo du jaiak, irailaren 30era arte, zeina jaiegun handia baita Corellan. 2024ko Corellako jaietako programa osoa azalduko dizugu, goza dezazun: orkestrak, txarangak, erraldoiak eta buruhandiak, suak, BabyBoom eguna, Ardoaren Azoka eta askoz gehiago.

Gozatu

Zamariaingo begiratokia: ibilbidea eta nola iritsi

Ibilbide erraz bat proposatzen dizugu, familia osoarentzat egokia, Nafarroako txoko natural magiko batera eramaten gaituena. Amildegi gainean esekitako harkaitz bat da, begiratoki bihurtua. Bista ikusgarriez gozatuko duzu handik. Hona hemen Zamariaingo begiratokiari eta hara iristeko moduari buruzko informazio guztia.

Gozatu

2024ko sanmateoak Logroñon: egitaraua eta jarduerak

Ardoa protagonista nagusi delarik, sanmateoak ospatzen ditu Logroñok 2024ko irailaren 20tik 26ra. Mahats-biltzearen jaiak ere esaten zaie, eta egitarau luze-zabala prestatu dute aurten ere; ez dira falta karrozak, buru-handi eta erraldoiak, mahats-biltzaileak, kontzertuak eta, nola ez, mahats-zapaltzea. Kontsultatu hemen Logroñoko 2024ko sanmateoen programa.

Gozatu

Galdakaoko 2024ko jaiak: "Santakurtzen" egitaraua

Galdakaoko santakurtzak Euskadiko jai ezagunenetako batzuk dira. Irailaren 13tik 22ra, hamar egun familia osoarentzako jardueraz beteta; besteak beste, herritarrek aukeratutako kontzertuak, kirola, gastronomia eta tradizioa. Hemen duzu 2024ko Galdakaoko jaien egitarauari buruzko informazio guztia.