Euskaltelen bloga: Euskadiko eta Nafarroako jaiak eta bitxikeriak

Gozatu

2024ko Bilboko San Tomas: azoka, txosnak, ordutegia...

Bilbotarrentzat egun berezia da abenduaren 21a, Bilboko San Tomas azokaren eguna. Izan ere, Areatzan sortzen den giroa benetako jaia izaten da lagunekin eta familiarekin elkartzeko eta Gabonak ospatzen hasteko. Xehetasunik gal ez dezazun, 2024ko Bilboko San Tomas azokaren ordutegia zein den eta postuak non jartzen diren kontatuko dizugu, gure baserritarren produkturik onenak erosteko aukera izan dezazun.

Gozatu

2024ko Durangoko Azoka: egitaraua, kontzertuak...

Abenduko zubirako guztiok itxaroten genuen plana, Durangoko Azokaren aurtengo edizioa, 2024ko abenduaren 5etik 8ra. Euskal kulturako hitzordu nagusietako bat da. Disko- eta liburu-azoka baino askoz gehiago, euskaldunen eta euskal kulturaren zaleen topagune bilakatzen baita Durango. Eta, xehetasunik gal ez dezazun, Durangoko Azokaren 2024ko programa osoaren berri emango dizugu, kontzertuak ere barne, eta esango dizugu non egiten den azoka eta nola iritsi.

Gozatu

Iruñeko 2024ko faroltxoak: aurten ez da egingo

Iruñeak faroltxoak askatuz ospatu ohi zuen San Saturnino zaindaria. Hori izaten zen jaiegun horretan ikusmin gehien sortzen zuten ekitaldietako bat, Gabonetako argiak piztearekin batera. 2024an ez dute, lehen bezala, faroltxorik askatuko Iruñean, baina, hala ere, ez da faltako jarduerarik San Saturnino egunean Iruñearen Eguna ospatzeko egitarauan.

Gozatu

2024ko sanandresak Eibarren; egitaraua, ordutegiak...

Azaroaren 30a San Andres eguna da. Azoka-eguna izaten da Euskadiko leku askotan; bereziki, Eibarren. Izan ere, baserriko produktuen eta aziendaren azoka egiteaz gain, herriko jaiak ere ospatzen dituzte Eibarren. 2024ko Eibarko sanandresei buruz jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu: egitaraua, ordutegiak, ekitaldiak...

Gozatu

2024ko sanandresak Azkoitian; egitaraua, ordutegiak...

Azkoitiko 2024ko sanandresak azaroaren 16tik abenduaren 1era ospatuko dira. Hiru asteburuko jaiak Azkoitian, ohiko danborradaz, nekazaritza-azokaz, kalejirez, talo- eta txistorra-postuez eta beste hainbat eta hainbat jardueraz gozatzeko. Ikusi hemen Azkoitiko 2024ko sanandresen egitaraua: jarduerak, ordutegiak...

Gozatu

Olentzeroren etxea 2024: bisita-orduak, sarrerak, prezioa…

Non bizi dira Olentzero eta Mari Domingi? Bada, Bilbotik oso hurbil, Mungian, Izenaduba Basoa izeneko baserrian, eta haurrek beren gutunak aurrez aurre entregatu diezazkieten prestatzen da. Olentzeroren etxea 2024ko azaroan eta abenduan bisitatu daiteke, asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporraldietan. Dagoeneko eros ditzakezu Olentzeroren etxea ikusteko 2024rako sarrerak eta bisitaldi gidatuaz gozatu azaroaren 16tik abenduaren 24ra. Jakin beharreko guztia azalduko dizugu: ordutegiak, prezioak, sarrerak erosteko modua eta beste gauza asko, inoiz ahaztuko ez duten txango magiko bat antola dezazun.

Segurtasuna

Erne, phishinga! Kontuz Euskaltelen mezu faltsu hau jasotzen baduzu

Mehatxu zibernetiko berriekin egiten dugu topo egunero. Kasu honetan, erabiltzaile batzuk gurekin harremanetan jarri dira esanez mezu batzuk jaso dituztela eta haietan datu pertsonalak eskatzen zaizkiela eta Euskaltelenaren oso antzekoa den —baina Euskaltelena ez den— domeinu batetik aplikazioak deskargatzeko esaten zaiela. Hona hemen gure izenean iruzur egiten saiatzen den phishing-saiakera honi buruzko informazio guztia.

Gozatu

Olentzero eta Mari Domingi: historia eta jatorria

Gabonetan, opariak ekartzen dizkie urtero Olentzerok Euskal Herriko umeei. Olentzero, ordea, ilusioa eta urduritasuna baino askoz gehiago da. Ikazkin onbera hori tradizioaren eta euskal kondairen ikurretako bat da, eta, horregatik, oso maitea dugu. Ezagut itzazu Olentzeroren eta haren lagun Mari Domingiren jatorria eta historia.

Gozatu

Non jan txuletoia Bilbon

Txuletoia gure gastronomiako platerik ezagunenetako bat da. Bi dira txuletoiaren arrakasta ulertzeko arrazoi nagusiak: kalitatezko lehengaia izatea eta mimoz prestatzea. Post honetan, azalduko dizugu non jan dezakezun txuletoia Bilbon.

Gozatu

Baionako 2024ko faroltxoak: non eta noiz ospatuko den

Eguberriak tradizioz beteta daude, eta Baionan bada bat guztien gainetik nabarmentzen dena: faroltxoak askatzea. Noiz eta non egiten da faroltxoak askatzeko ekitaldi ezaguna? Hamarkada batetik hona, Eguberri-jaien aurreko bi larunbatetan, paperezko faroltxoekin argitzen da urtero Iparraldeko hiria, baina aurten ez da egingo ospakizun hori. Segurtasun-arrazoiak direla medio, aurten ez da egingo Baionan faroltxoak askatzeko ekitaldia. Debeku honen xehetasun guztiak azalduko dizkizugu hemen.