Badakizu urriaren 4a zergatik den oso egun berezia maskotak ditugunontzat?Animalien Nazioarteko Egunadelako! Ospatzeko eguna da, eta une ezin hobea zure maskotaz ahalik eta gehiena gozatzeko erabilgarriak diren aplikazio batzuk ezagutzeko.

Dog Vivant.

Ez daDog Vivantez hitz egiten dizugun lehen aldia. Izan ere, izugarri gustatzen zaigu! Bilbotar talde batek erabaki zuen bat egitea etapet friendlylokalei buruzko informazio praktikoa emateko komunitate bat sortzea. EmaitzaDog Vivantizan zen, eta dagoeneko bere aplikazioa du. Haren bidez, zure txakurra onartu bakarrik ez, baizik eta begi onez hartuko duten tokien zerrenda aurkituko duzu (museoak, tabernak, hotelak, jatetxeak eta saltokiak).iOsen nahizAndroiden deskargatu dezakezu doan. Eta Euskaditik kanpo ihesalditxo bat egitekotan bazaude eta txakurra zurekin eraman nahi baduzu,Mascotas Bienvenidasaplikazioa gomendatzen dizugu. Hori ere doan deskarga dezakezuAndroiden etaiOSen.

Pet Master Pro.

Zure maskotaren osasuna oso garrantzitsua da, eta aplikazio hau ondo etorriko zaizu egunean egoteko txertaketa-egutegiarekin eta hartu behar dituen botikekin; baita alergiekin erne egoteko ere! Doan deskarga dezakezu edozeinAndroidgailutan.

Dog Training.

Laguntza txiki bat behar duzu txakurra hezteko? Aplikazio honek aholku baliagarriak ematen dizkizu oinarrizko ohiturak erakusteko; adibidez, nola ibili ondo uhalaz, nola utzi hozka egiteari, nola egon eserita... Gainera, zure maskotarentzat aukerakoak diren errezeta erraz batzuk ematen dizkizu. Hori bai,ingeles-ikastaroetanikasitakoa baliatu beharko duzu, ingelesez bakarrik baitago erabilgarri, eta soilikAndroidgailuetarako.

Tractive GPS Dog and Cat Finder.

Zure maskotak nahigaberen bat eman badizu behin baino gehiagotan ihes egin duelako, beharbada ordua da hura lokalizatzen lagunduko dizun gailu on bat bilatzeko. Aplikazio honen bidez, animaliak (lau animalia, gehienez) une oro non dauden jakin dezakezu denbora errealean. Hori bai, GPS aztarnari bat jarri beharko duzu (50 euro inguru balio du). Aplikazioa doakoa da, etaiOSerako etaAndroiderako dago eskuragarri.

Una publicaci├│n compartida de karlos (@ka8dos)el

Animales sin Hogar.

Aplikazio hau oinarrizkoa da, bai txakur edo katu bat adoptatzekotan bazabiltza, bai zeure maskota galdu baduzu. ASHk ehunka erabiltzaileko komunitate bat dauka, eta haiek zure iragarkia zabaltzen lagunduko dizute. Gainera, aplikazio honen bidez, animaliei tratu txarrak ematen zaizkien egoerak salatu ditzakezu, argazki bat eta kokapen geografikoa erantsi, eta salaketa hori Facebook eta Twitter bidez partekatu.Androiderako etaiOSerako erabilgarri dago, doan.

Miwuki Pet Shelter.

Tresna hau ere era guztietako animalien adopzioan oinarritua dago: hudoak, txerriak, untxiak, katuak, zaldiak, astoak, txakurrak... Aplikazioak zuzenean harremanetan jartzen zaitu animaliak babesteko elkartearekin, adopzio-prozesua mugikorretik egin dezazun.Androiderako doan deskargatu dezakezu.

Rastreator.

Prezio-konparatzaile ezagunak maskotentzako aseguru-preziorik onenak bilatzeko atal bat du.Rastreatorek aseguru-etxe nagusiekin lan egiten du, eta polizei, estaldurei eta albaitaritza-laguntzako etxeei buruzko informazio xehea ematen du.Androiden etaiOSen doan deskarga dezakezu.

Espero dugu aplikazio hauek lagungarriak izango direla zure maskotaz are gehiago gozatzeko. Eta oraindik ez baduzu maskotarik, baina izateko aukera aztertzen ari bazara, animalia-aterpetxe batera joan eta bat adoptatzera animatzen zaitugu.Milakailetsudaude zure zain, maitasun pila bat eta konpainia eskaintzeko amorratzen!