Errealitate birtuala, geolokalizazioa, erabiltzaileen gomendioak... Bidaiatzeko era aldarazi egin digute teknologia berriek; orain, askoz ere errazagoa eta dibertigarriagoa da bidaiatzea! Duela hilabete batzuk Triporg izan genuen hizpide. Euskadin sortua da bidaiak antolatzen laguntzen digun aplikazio hori. Gaur, berriz, gure herria are hobeto ezagutzen lagunduko dizuten beste aplikazio batzuei buruz jardungo gara.

Mendiak, zuk hautatzen duzu gailurra

Ezagutu Euskadi goi-goitik. Izan ere, mendira igotzea izugarri gustatzen zaigu euskal herritarroi. Mendiak aplikazioa erabiliz, Euskadiko eta inguruetako 1.500 gailurretik gora ezagutuko dituzu. Gipuzkoako enpresa batek, CodeSyntax-ek, sortua da aplikazioa. Geolokalizazioa erabiliz, zure inguruko gailurren berri jakin dezakezu, edo, beste erabiltzaile batzuen iritziak oinarri hartuta, nora joan nahi duzun erabaki. Gainera, mendien mapak eta estatistika pertsonalak ere baditu, zure ibilaldien historia egin dezazun.

Igo al zara Aizkorrira edo Gorbeiara? Mendiak-i esker, sare sozialetara bidal ditzakezu zure lorpenak, eta harro erakutsi zure mendizale sena. Oraingoz, Android gailuetarako bakarrik dago erabilgarri aplikazioa. Doan deskarga dezakezu Play Storen.

Dog Vivant: ez utzi bakarrik zure maskota

Dog Friendlyak gara Euskadiko herritarrok, eta horren adierazle dugu Dog Vivant aplikazioa. Animaliak gogoko dituen Bilboko lagun-talde batek sortu zuen aplikazio hori, zeinari esker informazio praktikoa eskuratuko duzun zure maskota hartuta EAEko hiriburuetara bisitari joateko. Aurkitu zure txakurra onartzen eta atsegin handiz hartzen duten museoak, tabernak, hotelak, jatetxeak eta dendak. iOserako eta Androiderako deskarga dezakezu Dog Vivant.

Dog Vivant

Bilbon biziBilbon Bizi, hiria pedalei eraginez ezagutzeko

Bizikletan ibiltzea gustatzen bazaizu, estimatuko duzu Bilboko udalaren Bici&Arte ekimena. Hamar bat kilometroko ibilbidea egin dezakezu hiriko bidegorrietatik hurbil dauden monumentuak ezagutzeko. Arte Ederren Museoan hasten da ibilbidea, eta Arriaga Antzokitik, Calatravaren Zubi Zuri pasabidetik eta Guggenheim Museotik igarotzen da, besteak beste. Gainera, Bilbon bizi aplikazioa erabiliz, zer geltoki duzun gertuen jakingo duzu, eta badagoen bizikletarik erabilgarri.

Beste funtzio interesgarriren bat? Zure smartphonearen geolokalizazioari esker, zure ibilbideak zenbat kilometro dituen esango dizu aplikazioak, eta zenbat CO2 ez duzun isuri bizikleta erabiltzeagatik.  Udalaren bizikleta-maileguaz baliatzeko, alta eman  behar duzu zerbitzuan.

Donostian, berriz, Dbizi duzue, erabat bizikleta elektrikoz osatutako lehenbiziko sarea, Gipuzkoako hiriburua pedalei eraginez ezagut dezazuen. Hirian zehar banatuta dauden totem interaktiboetako edozeinetan eskura dezakezu aldian behingo erabiltzailearen txartela, egun batekoa, hirukoa edo bostekoa. Gasteizek, azkenik, ez dauka bizikletak alokatzeko zerbitzurik, baina udalaren webguneak leku-pilo bati buruzko informazioa ematen du. Horietako edozeinetan aloka dezakezu bizikleta bat Hiriburu Berdearen bazter guztiak ezagutzeko.

Probatuko zenituzke, ezta? Gozatu Euskadira egiten duzun bisitaldiaz, eta gogoratu: bost eguneko konexioa eskaintzen dizugu, doan, Euskaltel WiFiren bidez.