Zure aitona-amonei oparitzeko mugikorrik onenak
Ana - Euskaltel
- Ezagutu
- 2017-10-26
2 min
Nor egon daiteke mugikorrik GABE gaur egun? Ia inor ere ez: gazteenek esku-eskura dute beti, autonomia pixka bat lortu bezain laster, eta baita adinekoek ere, mesede handia egiten baitie beti konektatuta egoteak.
Baia, jakina, denok ez dugu behar terminal-mota bera: nerabeek, esate baterako, gama altuko ia edozein smartphoneren funtzio guzti-guztiak dakizkite erabiltzen, intuizio hutsez. Baina adinekoek tupust egin dute bat-batean teknologia berriokin, eta nahiago dute erraz erabiltzeko telefono bat, aukera emango diena deiak egiteko, mezuak bidaltzeko edo aplikazio batzuk erabiltzeko.
Telefono mugikor berri bat oparitu nahi badiezu zure aitona-amonei, eman begiratu bat terminal hauei, Euskaltelen arau baitugu adien guztietako bezeroen beharretara egokitzea!

Alcaltel 2051 X
Merkatuko telefonorik erabilerrazenetako bat da. Mugikor soil bezala erabiltzeko dago pentsatua; horretaz gain, beste funtzio gutxi batzuk ere baditu, hala nola, egutegia, irratia, MP3a eta argazki-kamera soil bat. Ez ukipen-pantailarik, ez Interneteko konexiorik. Beraz, egoki-egokia da telefonoan ohiko botoiak nahiago dituztenentzat eta maskor baten antzera irekitzen diren telefonoak atsegin dituztenentzat. Eskuratu bat gure webgunean.
Alcatel 20.08
Txikia, erabilerraza eta funtzionala. Ikusmena ahuldua baldin baduzu, egoki-egokia duzu mugikor hau, tekla handiak baititu zenbakiak arazorik gabe sakatzeko. Menuaz ere ez duzu kezkatu beharrik, bakar-bakarrik eramango baitzaitu berak zuk nahi duzun lekura. Eta bateriak… 350 ordu irauten du telefonoa erabiltzen ez baduzu! Aukera ezin hobea, beraz, 49 euro bakarrik ordainduta eros dezakezuna gure dendetan.
Bq Aquaris U
Beste urrats bat egiten dugu aurrera telefono honekin: smartphone benetako bat da, gama ertainekoen ezaugarriak dituena. Teknologia mugikorra erabiltzen ohituta daudenentzako da Aquaris U telefonoa. Esate baterako, memoria handi samarra du, arazorik gabe deskargatzeko aplikazioak; pantaila handi bat, argazki onak egiten dituen kamera bat (ez bakarrik, formak eta koloreak erakusten dituena), eta selfieak egiteko aurreko kamera bat ere bai!

LG K10 2017
Zure aitona-amonak primeran moldatzen dira teknologiarekin baina ikusmen-arazoak dituzte? LG K10 2017 telefonoa da aukerarik egokiena haientzat, pantaila handi-handia baitu. 5,3”-ko pantailari eta lupa moduari esker, poz-pozik erabiliko dute telefonoa.
Ikusten duzunez, zuretzako eta zure familiako kide guztientzako mugikorrik egokienak dauzkagu. Egiaztatzeko, sartu gure katalogoan, eta aukeratu gehien gustatzen zaizuna!
ZURE IRITZIAK BALIO DU