Burdinak baldintzatu du Zumarragaren historia. Gaur egun, espiritu industrialak bizirik segitzen du Gipuzkoako herri horretan, eta, Euskaltelen zuntz optikozko sare ultralasterrari esker, zeina merkatuko modernoena baita, berritzeko eta eraldatzeko gaitasuna gehitu behar zaizkio horri.

Zumarragarren esku dago dagoeneko beren etxeetarako Internet kontratatu eta gure Zuntza MAXen abantailez baliatzea. Gehiago jakin nahi?

Kontsultatu Zumarragako zuntz-estaldura

Zuntz optikoko eskaintzarik onena Zumarragan

Abiadura handiagoa, segurtasuna, atzerapenik ez, eta eduki gogokoenak 4K kalitatean ikusteko aukera. Itxura ona du, ezta? Xehetasun gehiago emango dizkizugu orain.

WiFi 6 unibertsala: Alde batetik, abiadura handiagoa, une bakoitzean kalitate oneneko banda aukeratzen baitu modu adimentsuan, eta, bestetik, 4 aldiz estaldura handiagoa, konexio onenaz gozatzen jarrai dezazun, nahiz eta bideratzailetik apur bat urrundu.

10Gb-erainoko abiadura simetrikoa Gure zuntzak igotzeko eta jaisteko abiadura bera du, eta 10Gb emateko prestatuta dago. Dagoeneko 1Gb-eko konexioa dute gure bezero partikularrek.

Lag-free: ez atzerapenik, ez lagik. Gamingeko zerbitzari eta plataforma onenetara konektatu gara, hala atzerapena gutxitzeko eta batere arazorik gabe gozatzeko zure streamer eta onlineko joko gogokoenez.

4K deskodetzailea barne Bihurtu zure telebista Smart TV, Android TV duen deskodetzaileari esker. Netflix, Prime Video eta antzeko plataformetako telesail eta film gogokoenak 4K kalitatean ikusteko eta zure telebistan aplikaziorik onenak deskargatzeko.

Zuntza eta mugikorra, paketerik osoena

Zuntza bakarrik ez, mugikorrerako datu mugagabeen tarifarik onena ere eskaintzen dizugu, 5G estaldura duena. Hala, zure terminala 5G-arekin bateragarria bada, teknologia horren abantaila eta prestazio guztiak izango dituzu estaldura dagoen lekuetan.

Eta faktura bakarrean izango dituzu zuntzeko eta mugikorreko kontsumoa. Erosoago izango zaizu, eta hilero pixka bat aurreztuko duzu.

Ikusi Zumarragarako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Zuntza eta mugikorra kontratatu nahi ditut Zumarragan

Oraindik bezeroa ez bazara, begiratu gure webgunean edo deitu iezaguzu. Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan eta berehala argituko dizugu.

Dagoeneko bezeroa bazara, guk geuk deituko dizugu Zuntza MAX zure inguruan erabilgarri dagoenean. Ondoen datorkizunean zure etxera joango gara, eta bideratzaile berria instalatuko dizugu, inolako kosturik gabe. Lehenbailehen has zaitezen Zuntza MAXen abantailez baliatzen.

Euskaltelen zuntz optikozko sareak dagoeneko konektatzen du Zumarraga

Zumarragako 5.000 etxebizitza eta negozio inguru daude dagoeneko gure sare superlasterrera konektatuta. Sare hori zuzenean iristen da etxeraino, eta ADSLak eta beste sare batzuek baino abiadura askoz handiagoa eskaintzen du.

Baina ez hori bakarrik. Lanean jarraitzen dugu Zumarragako txoko guztietan ahalik eta Internet onena izan dezaten.

Zumarraga, mendi arteko burdinazko eremua

Gipuzkoako Urola Garaia eskualdean dago Zumarraga, Aizkorriko Parke Naturalaren magalean, eta parke horretan dago Euskadiko gailurrik altuena, Aitxuri, kondairak dioenez Mari jainkosaren etxea.

Burdinarekin lotutako industria-tradizio luzea duen eremua da, eta, beraz, ez da harritzekoa herria antzinako errotaz eta burdinolaz betea egotea.

Herriaren erdian, XIX. mendeko eraikin neoklasiko bat nabarmentzen da, gaur egun udaletxea dena, eta plaza arkupeduna, Legazpiren brontzezko eskultura erdian duela —Filipinak konkistatu zituen herriko semea—. Handik gertu dago haren jaiotetxea ere, monumentu historiko-artistiko izendatutako gotorleku feudala.

Halaber, nabarmentzeko modukoak dira Itarte, Uzkanga eta Busca Isusi etxeak. Baserri tradizionalekin eta arkitektura zibil bikainarekin batera, euskal artista abangoardisten hainbat eskultura ere badaude Zumarragan, hala nola Oteiza eta Larrearenak.

Paisaia, industria eta eraldaketa teknologikoa Zumarragan

Bestalde, Zumarraga mendiko paisaia ederrez inguratuta dago. Hainbat ibilbide egin ditzakezu, eta hango altxor ezkutuak ezagutu; adibidez, Antiguako ermita. Arantzazuko eta Loiolako santutegiekin batera, 3 tenpluen ibilbidea osatzen du, Loiolako San Inazioren bideari jarraituz.

Burdinazko iraganaren aztarnek eta orainaldi industrialak identifikatzen dute Zumarraga, eta, orain, jauzi handi bat egin du modernizazio teknologikoan, Euskaltel Euskadin hedatzen ari den sare ultralasterrari esker.

Irudia: Zumarragako Udala.