Soraluze, Debabarrena eskualdean, jada baliatzen ari da Euskaltelen etxerainoko zuntzaren (FTT) abantailak.
Interneteko aukerarik onena da herriko biztanleentzat: estaldura eta segurtasun handiagoa, atzerapenik gabea eta 4K deskodetzailearekin, edukiak kalitate-mailarik gorenarekin ikusteko.
Kontsultatu Soraluzeko zuntz-estaldura
Zer abantaila eskaintzen ditu Euskaltelen zuntz optikoak Soraluzen?
Jakin nahi duzu nolakoa den zuntz ultralasterreko gure sarea? Jarraitu irakurtzen Euskaltelen Zuntza MAXi buruz gehiago jakiteko.
- 10Gb simetrikoko abiadura lortzeko gai da Interneten: ADSLa baino lau aldiz handiagoa, eta, gainera, simetrikoa, hots, abiadura bera eskaintzen du datuak igotzeko eta jaisteko. Gure bezeroek dagoeneko1Gb-eko abiadura baliatzen dute, eta sarea prest dago 10Gb-eraino iristeko.
- WiFi estaldura handiagoa: bideratzailetik urrun egon arren, batere arazorik gabe nabigatu ahal izango duzu, WiFi 6 unibertsalari esker. WPA3 protokoloa arduratzen da segurtasun onenaz.
- 4K telebista: Android deskodetzaileari esker, zure telebista Smart TV bihurtuko duzu, eta plataforma gogokoenen edukiak ikusi ahal izango dituzu, hala nola Netflix edo Disney+ plataformetakoak, kalitate-mailarik onenean denak. Replaytekara sartzeko aukera ere emango dizu, bai eta aplikazioak deskargatzekoa ere.
- Atzerapenik gabe. Zein da atzerapen gogaikarrientzako soluzioa? Zuzeneko lotura gamingeko zerbitzari nagusiekin eta Twitch eta beste zenbait plataformarekin. Beraz, horixe behar duzu arazorik gabe gozatzeko zure streamer eta onlineko joko gogokoenez.
Gehitu mugikor-tarifak Zuntza MAXeko zure eskaintzari Soraluzen
Zure zuntz-sarerako osagarririk onena dugu: gure mugikor-tarifak, giga mugagabeekin.
Hala, faktura berean bilduko dituzu finkoko eta mugikorreko kontsumoak, eta nahi adina giga izango dituzu mugikorrean hitz egiteko, txateatzeko edo nahi duzunerako.
Eta, gainera, 5G estaldurarik onenarekin, azkarrago nabiga dezazun teknologia hori jada zabaldu dugun lekuetan, betiere zure mugikorra bateragarria baldin bada teknologia horrekin, noski.
Kontsultatu Soraluzeko zuntzeko + mugikorreko eskaintzak
Kontratatu gure zuntza eta mugikorra edo aldatu gurera Soraluzen
Gure bezeroa baldin bazara, gu jarriko gara zurekin harremanetan, Zuntza MAXera aldatu zaitezen zure inguruan prest egon bezain laster. Hitzordua jarriko dugu, eta instalatzailea zure etxera joango da, bideratzaile berria instalatzeko.
Oraindik Euskaltelen bezero ez bazara, begiratu gure webgunean edo deitu guri, zuntz optiko berriari buruzko xehetasunen berri izateko.
Euskaltelen zuntz optikoaren estaldura Soraluzen
Soraluzeko 2.200 etxebizitza eta negoziok baino gehiagok badute jada Euskaltelen Zuntza MAX.
Eta lanean jarraitzen dugu herrian estaldurarik handiena eskaintzen duen operadorea izateko eta gure Interneteko konexio ultralasterra Euskadiko txoko guztietako jende gehiagorengana eramateko.
Soraluze, Deba ibaiaren ondoko herri industriala
Soraluze tradizio industrial luzeko herri txiki bat da; armagintzan diharduten industriak Deba ibaiaren bi aldeetan daude herrian.
Herriko ondare artistikotik, nabarmentzekoa da parrokia-eliza, zeinak erretaula neoklasiko ikusgarria eta euskal arte herrikoiaren ohiko ataria baititu.
Ezin ahaztu, halaber, Jauregi Etxea, XVIII. mendean eraikia eta gaur egun Abadetxe gisa erabilia; Arregigaraikua, Erdi Aroko elementu arkitektonikoak dituen antzinako dorretxea; eta Zupide Errenazimentuko etxe-jauregia.
Mendi eta trikuharri artean
Lurralde menditsua da Soraluze, eta mendi-hegal malkartsuetako baserriek osatzen dute herriaren irudi ezagunena.
Naturaz gozatzeko toki ezin hobea da, eta mendi-ibiliak egiteko aukera ugari ditu, hala nola Trikuharrien Bidea, zeina Karakate-Irukurutzeta mendilerrora igotzen baita. Euskadiko begiratoki onenetako bat da, eta mito, konjuru eta erromeria ugariren kokalekua; gainera, trikuharri eta tumulu ugari daude, guztiak ere hileta-errituekin eta artzainen antzinako kulturarekin lotutako monumentuak.
Industriak markatzen ditu Soraluzeko iragana eta oraina. Etorkizunari begira, Euskaltelen zuntzak bultzada handia emango dio herriaren modernizazioari eta eraldaketa teknologikoari.
Argazkia: Soraluzeko udaletxea.