Sestao industria-herri bat da, bere burua etengabe berritzen duena. Orain, Euskadiko Interneteko sarerik puntakoenarekin, Euskalteli esker, berrikuntza dakar berriro ere.

Izan ere, Sestaokoa bazara eta preziorik oneneko zuntz- eta mugikor-eskaintza bat kontratatu nahi baduzu, zerbitzu ona eta bezeroarentzako arreta egokia bermatuko dizkizuna, hau interesatuko zaizu.

Kontsultatu Sestaoko zuntz-estaldura

Sestaoko zuntz-eskaintzarik onena

Sestaok dagoeneko badu Euskaltelen zuntz-sare berria, FTTH (etxerainoko zuntza) teknologia duena eta zuzenean zure etxeraino iristen dena. Abantaila asko eta askotarikoak ditu; ikusi nahi al dituzu?

  • Etorkizuneko abiadura: 10Gb simetrikoraino, beste zuntz-eskaintza batzuena halako lauko abiadura. Gaur egun, 1Gb-ko konexioa eskaintzen diegu partikularrei eta enpresei, baina gure sarea prestatuta dago etorkizunean askoz gehiago emateko.
  • Behar duzun segurtasuna: WPA3 protokoloari esker, zure sareak ate blindatu bat izango balu bezain seguru egongo zara.
  • Bideratzailetik edozein izkinatara: 16 antenako WiFi 6 teknologia unibertsalarekin, zure etxeko leku guztietan izango duzu sare-estaldura.
  • Esan agur atzerapenei: lag-free teknologiari esker, aldea nabarituko duzu, bai gau osoa jokatzen pasatzen baduzu, bai arratsalderako Netflix and chill plana egiten baduzu.

Horretaz ari garela, ezin dugu ahaztu Android 4K deskodetzaile paregabea, zure telebista Smart TV ikusgarri bihurtuko duena, eta edukirik onenak superbereizmen handian ikusteko aukera emango dizuna.

Datu mugagabeak Sestaon

Hau gustuko baduzu, ez dituzu galdu nahiko gure mugikorreko tarifak ere; giga mugagabeak eta 5G estaldura dute. Eta biak batera kontratatu nahi badituzu, Internet barne duen tarifa merkeagoa, berdeagoa eta abantaila gehiago izango dituzu.

Ikusi zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Sestaoko

Kontratatu erraz-erraz zuntzeko eta mugikorreko eskaintzarik onena

Gure superzuntzaz gozatu nahi baduzu, nahikoa duzu telefonoa eskuetan hartzea eta Euskaltelen zenbakia markatzea, eta zuk esaten diguzun unean eta tokian azalduko gara, 5 minutuan zure bideratzailea aldatzeko, ahalik eta eragozpen gutxien eraginda.

A, eta ahaztua geneukan: bezeroa bazara, geuk deituko dizugu, inolako kosturik gabe, gure zuntz-sare berria zure eskualdean erabilgarri dagoenean. Erosoa eta azkarra, gure zuntza bezala.

Zuntz optikoko konexioa Sestaon

Dagoeneko hiru bat mila etxe eta enpresatara iritsi gara, FTTH teknologia duen sare superbizkorrarekin —gainerakoak baino askoz hobea—, Euskadiren modernizazio teknologikorako konpromisoa betez. Beraz, lanean jarraituko dugu Sestaoko herritar guztiek wifirik puntakoena eskura izan dezaten, eta esperientziarik onena eskaintzen duen zuntza ere bai, nahiz lanerako, nahiz aisialdirako.

Sestao, beti aitzindari nabigazio-kontuetan

Besteak beste, Sestao portu-herri bat da, eta bertan eraiki dira Euskadiko ontzirik handienetako batzuk. Nerbioi ibaian duen kokapen pribilegiatuak eta hango ingeniarien trebeziak eraginda, Industria Iraultzan kontzeju hau ehunka biztanle izatetik dozenaka mila izatera igaro zen, eta oparoaldia etorri zen.

Herri berdea ere bada: itsasadarraren ertzean, kaleak parkez eta lorategiz eta zuhaitzez eta lorez beteta daude, eta arkitektura-pieza interesgarrienen artean ere ageri da berdetasuna, Santa Maria eliza inguruan, esaterako.

Eta herri konektatua da gainera. Iraganera konektatua, Burgos, Santander eta Galiziarekiko loturengatik; hain zuzen, handik jaso zituen Santiago Apostoluaren jaiak, herria musikaz eta olagarroz betetzen duten jaiak. Baina, batez ere, etorkizunera konektatua, Euskadiko zuntz-sare modernoenarekin nabigatuz.

Irudia: Itzulia.