Aiaraldeak Euskaltelen zuntz optiko ultralasterra du jada, eta Laudioko herritarrek beste zuntz batzuk baino lau aldiz bizkorragoa den Interneteko sarea dute.

Kontsultatu Laudioko zuntz-estaldura

Nolakoa den zuntz-eskaintza Laudion

Esaten badizugu beste zuntz batzuen abiadura biderkatzen dugula eta, gainera, gure konexioa simetrikoa dela, zer irudituko zaizu? Bada, Zuntza MAXek askoz abantaila gehiago ditu.

  • 10Gb simetrikoraino irits daiteke. Dagoeneko 1Gb-eko konexioa dute gure bezeroek.

  • Abiadura handiagoa eta wifi-estaldura hobea izango dituzu. Izan ere, gure bideratzailea, WiFi 6 unibertsalarekin, merkatuko puntakoena da, eta lau aldiz estaldura hobea eskaintzen du, segurtasuna alde batera utzi gabe, WPA3 protokoloari esker.

  • Lag-free. Zer esan nahi du horrek? Atzerapen gogaikarriei agur esatea. Izan ere, zuzenean konektatzen da gamingeko zerbitzari onenetara eta plataformetara (besteak beste, Twitch).

  • Telesail eta film gogokoenez 4K kalitatean goza dezazun, Android duen telebista-deskodetzailea gehitu dugu. Hala, zure telebista Smart TV bihur dezakezu, eta Netflix edo Amazon Prime Videoko telesailik onenekin egunean jarri. Horrez gain, aplikazioak deskargatu ditzakezu, eta Replaytekara sartu.

Zuntzeko eta mugikorreko Euskaltelen eskaintzak

Zuntz optikozko gure sarearen abantailak kontatu dizkizugu, baina giga-kopuru mugagabea duen gure mugikor-tarifa ere ez da makala. Inoiz daturik gabe gera ez zaitezen eta nabigatu, edukiak partekatu edo bideorik onenak erreproduzitu ahal izan ditzazun. Nahi adina dei egin ditzakezu estatuko finko eta mugikorretara.

Eta 5G estaldura izango duzu teknologia hori hedatu dugun tokietan. Aski duzu telefonoa teknologia horrekin bateragarria izatea.

Zuntzaren eta mugikorraren kontsumoa faktura berean izango dituzu. Erosoagoa izango zaizu, eta hilero pixka bat aurreztuko duzu.

Ikusi Laudioko zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Nola kontratatu Euskaltelen zuntza eta mugikorra Laudion

Oraindik bezero ez bazara, begiratu gure webgunean edo deitu guri, Euskaltelen zuntzari buruzko xehetasunen berri izateko.

Lehendik bezeroa bazara, guk jakinaraziko dizugu sare berria zure eremuan erabilgarri dagoenean; zure etxera joan eta bideratzaile berria jarriko dizugu, azkar eta doan.

Euskaltelen zuntz-sarea Laudion

Laudion bizi zara? Dagoeneko herriko 2.000 etxebizitza eta enpresak baino gehiagok dute zuzenean etxeraino iristen den gure zuntz-sarea (FTTH), eta zuk ere izan dezakezu.

Izan ere, merkatuko zuntz azkarrena Euskadiko txoko guztietara eramaten jarraitzen du Euskaltelek.

Laudio, industria eta natura Aiaraldean

Laudio Aiaraldean dago, erreka eta mendi artean. Industria-, merkataritza- eta kultura-jarduera indartsua du; izan ere, biztanle gehien dituzten Arabako herrietan bigarrena da.

Nerbioi ibaiak zeharkatzen du, eta ondare arkitektoniko interesgarria du. Horren erakusgarri dira Ugarte jauretxea —XIV. mendekoa— eta Katuxa jauregia. Kanpoaldean beste altxor handi bat dago: Ermuko Andre Mariaren santutegia, XV. mendean eraikitako estilo gotikoko eraikina.

Laudioko mendi-ibilbideak

Natura maite dutenentzat, paradisua da Laudio. Mendi-ibilbide ugari izateaz gain, Lamuzako parkea ere han dago, aspaldi Urkixoko markesaren lorategiak zeuden tokia.

Ikuspegi ludikoenetik, Odolkien Eguna nabarmentzen da; abuztuko azken larunbatean egiten dute.

Laudio nekazaritza-iragan batetik orainaldi industrial batera igaro da, eta, orain, berritzaile izateko bidean da, Euskaltelen zuntz ultralasterreko sarearen bidez.

Irudia: Laudioko Udala.