Galdakao industriaren erreferentzia izan da XIX. mendearen hasieratik nola Bizkairako hala Euskadi osorako. Eta, orain, baita sare-komunikazioetarako ere, Euskaltelen zuntz eta giga mugagabeko mugikor-tarifen eskaintzarik onenari esker.

Kontsultatu Galdakaoko zuntz-estaldura

Zuntz optikorik osoena Galdakaorako

Merkatuko wifirik modernoena erantsi diegu 10Gb-erainoko gure konexioari eta 4K deskodetzaileari Euskaltelek bakarrik dakarkizun eskaintza ezin hobe bat proposatzeko. Xehetasunak nahi dituzu?

  • Zuntzik azkarrena: 10Gb-eko abiadura ez ezik, giga-kopuru simetrikoa eskaintzen dizugu. Zer esan nahi du horrek? Gure XGS-GPON teknologiari esker, abiadurarik handiena izango duzu bai igotzeko bai jaisteko.
  • Estaldurarik onena: Gure bideratzaileak eskaintzen dizun WiFi 6 teknologia merkatuko aukerarik berriena da estaldura eta abiadura handienaz gozatzeko. Beste konpainia batzuek 4 antena eskaintzen dizkizute; guk, berriz, 16, eta haririk gabeko protokolorik seguruenarekin, gainera, segurtasunez nabiga dezazun.
  • 4K deskodetzailea opari: Zuntza Euskaltelekin kontratatzean, Android-4K deskodetzaile bat ere instalatuko dizugu, gai dena edozein telebista Smart TV bihurtzeko eta, beraz, aukera emango dizuna Netflix and chill arratsaldeez gozatzeko.
  • 0 Lag.: Euskaltelen zuntz optikoa ezin hobea da batere atzerapenik gabe jokatzeko, zuzenean konektatua baitago gamingeko zerbitzariekin.

Hauek dira errazen ikusten diren aldeak, baina, guregana etortzen zarenean, ikusiko duzu ehunka gehiago daudela.

Zure zuntz-eskaintzarekin konbinatzeko mugikor-tarifak

Galdakaon bizi bazara, zure bideratzailearentzako giga simetrikoak mugikorrerako giga mugagabeekin konbina ditzakezu. Estaldura hirukoitza eta 5G teknologia dituzte mugikorrek, ez zaitezen konexiorik gabe gelditu unerik desegokienean.

Ikusi zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Galdakaoko

Eskatu aldaketa Galdakaon

Badakigu aldaketak zailak direla beti; horregatik, prozesua ahalik eta erosoena izan dadin saiatu gara: Euskaltelen bezeroa bazara, laster deituko dizugu aldaketarako hitzordua egiteko, betiere zuri ondoen datorkizunean. Bezero berria bazara, nahikoa duzu guri deitzea, eta lehenbailehen izango gara zurekin. Kasu batean zein bestean, beste aukera bat ere baduzu: sartu gure webgunean, eta hor bertan egin izapide guztiak.

Merezi duen Internetera konektatuta dago Galdakao azkenean

Euskaltelen zuntz optiko berrituari esker, Galdakao bete-betean sartu da XXI. mendean; 10Gb simetrikoko nabigazio-ahalmenari esker, beste zuntz edo ADSL batzuek baino askoz eskaintza hobea du.

Eta onena! Gure zuntza 8.000 etxe eta enpresatara baino gehiagotara iritsi da jada: modernizazio paregabea leku paregabe baterako.

Galdakao, industrian aitzindari, eta, orain, baita teknologian ere

Galdakao udalerri xaloa da, baina ez hargatik arrunta. Eliza eta jauregi ugariko ondarea du, eta ez da zalantzarik batere bertako biztanleek leku eder eta miresgarri bihurtu nahi izan zutela garai batean.

Suzko lurraldea ere bada: Hor dira San Joan jai ospetsuak, udako solstizioko su eta sorginkeria artean, eta, urte-hasieran, berriz, Mozolloker erretzeko ekitaldia, Euskadiko zuntz-sarerik azkarrena bezain biziak diren inauteri batzuetan!