Euskadiko industriagune garrantzitsuenetako baten gisan hazi zen Barakaldo XX. mendean, Bizkaiko Labe Garaien inguruan aberastasuna bilduz, baina gauzak aldatu egin dira, eta, turismorako eta zerbitzuetarako potentzia gisa agertu denean, abiadura handiko Internet behar zuen.Euskaltelen zuntz-eskaintza onenari esker, posible da orain.

Kontsultatu Barakaldoko zuntz-estaldura

Zuntz optikoko eskaintza osoena Barakaldon

Euskaltelen zuntz modernoena kontratatzean, zuntz azkarrena, wifi seguruena eta Android 4K deskodetzailea eskuratuko dituzu (azken horren bidez, Smart TV bihurtuko duzu zure telebista, erabat doan). Pixka bat gehiago azalduko dizugu:

  • 10Gb-erainoko zuntz simetrikoa: Euskaltelen XGS-GPON teknologiari esker, beste zuntz batzuek eskaintzen dizutena baino lau aldiz abiadura handiagoa lor dezakezu. Horrek esan nahi du fitxategiak azkarrago igo eta jaitsi ahal izango dituzula eta askoz azkarrago nabigatu ahal izango duzula.
  • Lau aldiz wifi-estaldura handiagoa: beste zuntz batzuek wifi 5 teknologiaren 4 antena besterik ez dute eskaintzen; Euskaltelek, berriz, 16 antenako Wifi 6 teknologia erabiltzen du, etxean bideratzailetik urrunen dauden tokietan ere bideratzailearen ondo-ondoan egongo bazina bezala nabigatzeko.
  • Zuntzik seguruena: Euskaltelen wifi-sareak haririk gabeko protokolorik seguruena du, erasorik bortitzenari ere aurre egiteko.
  • Jokoak, lagik gabe: Jokoetan aritzen bazara, ohituta egongo zara eragozpen horretara. Orain arte. Euskaltelek gaming-zerbitzari onenetara konektatu du sarea, 84ms-ko ping hori iraganeko kontua dela ziurtatzeko.
  • Sofa eta manta 4K-rekin: gure zuntz-eskaintza kontratatzean doan jartzen dugun Android 4K deskodetzailearekin, edozein telebista azken belaunaldiko Smart TV bihur dezakezu, streaming plataforma onenetarako sarbidea izateko.

Probatu zuntz optikozko sare berri hau, eta baliatu eskaintzen dizugun guztia. Eta zure mugikor-eskaintza oso ona delako pausoa emateko beldur bazara… Jarraitu irakurtzen.

Osatu zure menua giga mugagabeekin

Euskaltelek aukera ematen dizu zure zuntz-eskaintzari mugikorreko tarifa ezin hobe bat gehitzeko, giga mugagabeak eta 5G estaldura hirukoitza dituena. Horri esker, zauden tokian zaudela ere, zure bideoak arazorik gabe igo ahal izango dituzu Tik Tok-era.

Ikusi zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Barakaldoko

Eskatu aldaketa lehenbailehen

Eskaintza hau ez da desagertuko, baina, hobera egitekotan, lehenbailehen, ezta? Euskaltelen bezero izan edo ez, bidea oso erraza da: Deitu iezaguzu, edo sartu gure webgunean; konturatzerako, zuntz onenarekin nabigatzen arituko zara. Hala ere, dagoeneko bezeroa bazara, oso litekeena da guk laster deitzea, zuri ondo datorkizunean aldaketa egiteko.

Barakaldo Internet onenera konektatuta dago

Barakaldok etorkizuneko zuntz optikoa du orain. Ia 15.000 enpresak eta etxek dute dagoeneko zuntz-sare modernoena, 10Gb simetrikokoa. Aurrekaririk gabeko aurrerapena da; Isaac Asimovek berak ere ez zukeen irudikatuko halakorik!

Barakaldo, altzairua lantzetik etorkizunari heltzera

Barakaldo beti izan da aurrerapenen hiria. XV. mendearen hasieratik eskualdeko lehen burdinolak hartu zituen, eta, bigarren industria-iraultzarekin, Iberiar penintsulako siderurgia nagusietako bat bihurtu zen, 1970eko hamarkadara arte.

Industriaren gainbehera etorri zenean, hiriak errealitate berrira egokitzen jakin zuen: siderurgia-jarduerak gehien zigortu zituen eremuak garbitu, eta parke eta lorategi ederrak sortu zituzten, gerora museoetarako eta azoka-esparruetarako erabiltzeko. Barakaldok etorkizunerantz egin duen eraldaketa izugarria izan da, eta, orain, Euskadiko zuntz azkarrenarekin, beste urrats bat egingo du norabide horretan.

Irudia: Barakaldoko Udala