Badator Unibertsitatera itzultzeko garaia, eta, laster, seme-alabak etxetik kanpora joango dira ikastera. Badakigu horrek gastu mordoa dakarrela, eta, gainera, uda ondoren. Lasai, zure seme-alabentzako soluziorik onena dugu eta. Ikasleentzako gure soluzioa primeran etorriko zaizu Internet eta telebista jartzeko seme-alaben pisuan, eta, gainera, haien jairen bat edo beste ordaintzeko.

Zure seme-alabek ikasketetarako eta, jakina, bizitza sozialerako Interneteko sarbiderik onena izan dezaten ziurtatuko dugu. Badakigu zeinen garrantzitsua den haientzat konektatuta egotea eta ostegal bat eta ostiral bat bereiztea (eta partekatzea, noski, inbidiak jota uzteko denak!).

Ez kezkatu, ikasleentzako gure produktuarekin konexio hori eta gauza gehiago bermatuak izango dituzu.

Haien pisuan 200 edo 500 mega jartzea aukeratu dezakezu, ikas dezaten eta zuekin Skype bidez hitz egin dezaten, horretatik ez baitira libratuko urrun egonagatik. Eta dena ez denez gogor ikastea izango, 500 megako Internet eta gure Guztia telebista jartzeko aukera eskaintzen dizugu. Hala, ez dira azkenak izango jakiten zer azpijokotan dabilen La casa de papeleko irakaslea denboraldi berrian. Aukera izango dute Netflixeko telesail guztiak, estreinaldien filmak eta beste hainbat ikusteko, eta guztia 4K deskodetzaile berriarekin.

Eta onena da ikasturtea bukatzean deitu diezagukezula eta zerbitzuan baja eman pisuan, oporretatik itzultzen diren arte. Hala, ez duzu udan ere zerbitzua mantendu beharrik.

Eta hurrengo ikasturtean hiriz edo ikasketez aldatzea erabakitzen badu, ez dio axolarik, ez baituzu iraupen-konpromisorik. Ikusten duzu, erraztasun guztiak ematen dizkizugu eskolarako itzulera eramangarriagoa izan dadin.

Zuk aukeratzen duzu zer abiadura eta zer prezio interesatzen zaizkizun. Eta erosoagoa iruditzen bazaizu, fakturan sar dezakezu gastuak sinplifikatzeko.

Animo eskolarako itzulerarekin!