Mugikorra txikituta amaitzen duzu beti uda. Ez, hondarra ez zaio zuri adina gustatzen, eta dar-dar egiten du ur ertzean selfie bat ateratzen duzun bakoitzean. Lehen sorospenei ihes egin nahi badiezu eta berria erosi nahi ez baduzu (oraindik berri-berria duzulako), kontuz ibili behar duzu zuk hobekien eta mugikorrek okerren pasatzen duzuen hilabeteetan ?. Lau gauzatxo izan behar dituzu kontuan Euskaltelen mugikorrak uda on bat igaro dezan. Kontuan hartu!

Hondarra

Hondar-partikula txikiak toki guztietara sartzen dira, baita zure telefonoaren ataketara eta kamerara ere. Gainera, adituak dira zure pantailan arrastoa uzten. Poltsa edo nezeser baten barruan sartu beti, toallaren gainean utzi beharrean.

Ura

Urarekin ere kontu handia izan behar duzu; itsasertzean paseatzera bazoaz edo han argazkia atera nahi baduzu, busti egin daiteke, edo zuzenean urpekari bihurtu.

Zure telefonoaren udako hirugarren elementu gogokoena: krema. Zu babestu egiten zaitu, baina mugikorrari min eman diezaiokezu kremarekin ukitzen baduzu. Betaurrekoak garbitzeko gamuza eskura izan beti, eta garbitu, urrats hauei jarraituz. Beste aukera bat da Galaxy Buds+-ak erabiltzea. Musika entzuteko ez ezik, deiei erantzuteko ere erabil ditzakezu, mugikorra ukitu beharrik gabe.

Alarga la vida de tu móvil este verano

Eguzkia

Eguzkiak zuzenean ematen badio mugikorrari, gehiegi berotzen da. Eta hori oso txarra da zure bateriarentzat. Itzalean eduki beti, eta hartu neurriak labea bezala berotu ez dadin: ez erabili baliabide asko behar duten aplikazioak, deskonektatu Bluetootha eta kokapena, eta itxi bigarren mailako aplikazioak. Jada oso bero badago, itzali, kendu zorroa eta saiatu lehenbailehen hoztu dadin.

Beroa ez da ona, eta eguzki-izpiek ez dute uzten pantaila ondo ikusten, ezta bisera jantzita ere. Aukera hauek dituzu: distiren eta islen aurkako pantaila-babesle bat jartzea, distira gehitzea edo gutxitzea (mugikor gehienetan automatikoki doitzen da), edo pantailaren koloreak alderantzikatzea (irisgarritasuneko doikuntzetan egin dezakezu).

Alarga la vida de tu móvil este verano

Arropa

Gezurra badirudi ere, udako arropa ez da zure mugikorraren laguna. Arropa lasaiagoa janzten duzu, poltsiko txikiak dituena, eta errazagoa da mugikorra erortzea. Eta, gainera, lana errazten diezu lapurrei. Ondo gorde beti mugikorra, eta eman begiratu bat Euskaltelen Mugikorren Zaintza aseguruei.

Eta udan mugikor berria eskuratzeko asmoa bazenuen, jakizu Euskaltelen ditugun LG modelo berriek (LG K41s eta LG K51s) bost urteko bermea dutela.

Kasu egiten badiguzu, zure mugikorrak eutsi egingo dio udako martxari, eta luzeago iraungo du.

Baduzu beste aholkurik? Esan zein den.