Eta nolako oparia! Galaxy Buds+ haririk gabeko entzungailuak, Samsung Galaxy A52 5G berria erosteagatik, 18 €/hil soilik ordainduta. Estreinatzeko prest duzu dena Euskaltelen! A serie berriak denoi eskaini nahi dizkie Galaxyren berrikuntzak, eta gu bat gatoz guztiz proposamenarekin.

A52 telefonoa, urarekiko erresistentzia eta luze irauten duen bateria

Samsungek denon eskura jarri du bere teknologiarik berriena. Horregatik, A52 modeloa urarekiko erresistentea da, bi egun irauten duen bateria dauka, eta oso azkar kargatzen da.

Erosotasun-ukituak: diseinu kurbatua eta pantaila hatz-marka bidez desblokeatzeko aukera.

Bi entzungailu ditu, filmak edo jokoak soinu zinematografikoz gozatzeko; gainera, 6,5"-eko Infinity pantailari esker, handiago ikusiko dituzu irudiak. Bestalde, badu abantaila erakargarri bat jokozaleentzat: erabiltzailearen erabilera-ohituretatik ikasten du, bateria, tenperatura eta memoria optimizatzeko.

Eta, memoria aipatu dugunez, adi: gehiago gordetzeko aukera izango duzu etengabe ezabatzen ibili gabe, 128 GB baititu biltegiratzeko (1 TB-raino zabaldu daiteke, microSD txartel baten bidez).

Zenbait zeregin batera erraz egin ahal izateko, A52ak octa-core prozesadore aurreratu bat du, eta 6 GB-ko RAM memoria.

Eta bukaerarako utzi dugu onena: kamera. Kamera nagusiak 64 MPX eta irudi-egonkortzailea ditu, argi gutxi egonda ere argazki argi-argiak ateratzeko. Bestalde, 12 MPX eta 123 graduko ikus-eremua duen lente angeluhandia ezin egokiagoa da argazki panoramikoetarako. 5MPX-ko lente makroak, berriz, xehetasun txikiei erreparatzen die, eta hondoa lauso uzteko aukera ematen du.

Azkenik, argazkiei sakontasuna ematen dien 5 MPX-ko lentea eta selfieak ateratzeko ezin egokiagoa den 32 MPX-koa ditu kamerak, erretratu argi-argiak eta bereizmen handikoak ateratzeko egun osoan.

Samsung Galaxy Buds+

Galaxy Buds+: zure A52rako osagarri perfektua, opari

Bai, bai, musu-truk eskuratuko dituzu haririk gabeko entzungailuak. Osagarri perfektua da:

  • Kableak ahazteko, nahikoa baituzu maskararekin
  • Mugikorrera konektatzeko
  • Deiei erraz-erraz erantzuteko, nahikoa baita entzungailua ukitzea
  • Garrasirik egin gabe hitz egiteko, hiru mikrofono baititu
  • Musika 11 orduz entzuteko bateria kargatu behar izan gabe
  • Mugikorrean kontsultatzeko entzungailuen bateria eta karga-estutxearena

Eskuratu lehenbailehen Samsung Galaxy A52 berria Euskaltelen, eta lortu oparitzar hau.