Smartphoneak

5G teknologiadun mugikor merkerik onenak

Abantailaz beteta dator 5G teknologia, eta dagoeneko mugikor askok aprobetxatzen dituzte. Baina maiz errepikatzen den arazo txiki bat dute: oso garestiak dira. Ez denak, ordea; Euskaltelen baditugu 5G teknologiadun smartphone batzuk patrika-mota guztietarako egokiak. Hona hemen 5G teknologiadun telefono mugikor merke sorta bat, guk prestatua.

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2024ko apirileko telebista-estreinaldiak

Presta zaitez apirilean etxerako planik onena izateko, Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistarekin. Telesailen denboraldi berriak, dokumental handien estreinaldiak, zinema-zikloak eta eduki pila bat etxeko guztientzat, apirileko kanal gonbidatuarekin: Enfamilia. Hona hemen apirileko estreinaldietako batzuk.

Gozatu

2024ko Itzulia: Marea Laranja bat etapetan eta ibilbidean

Euskal txirrindularitzaren historiaren beste orrialde bat idaztera goaz. Dena emanda goaz 2024ko Itzulira, txoko guztiak laranja-kolorez betetzera, gutarrak azken hatsera arte animatzeko. Egin bat Marea Laranjarekin, eta zatoz Euskaltel-Euskadi taldearekin 2024ko Itzulira, apirilaren 1etik 6ra. Itzulia Basque Countryko etapa eta ibilbide guztiak kontatuko dizkizugu.

Gozatu

Korrika 2024: ibilbidea zuzenean

Jarraitu zuzenean 2024ko Korrikaren ibilbideari. Lagundu iezaiezu heldu eta haurrei ibilbidean, euskara eta gure hizkuntzan ematen diren eskolak babesteko.

Gozatu

Gizateriaren Ondarea Euskadin: zerrenda osoa

Ziur bakoitzak baduela Euskadin txoko kutunen bat, edo txokoren bat zoragarria iruditzen zaiona eta inoiz aldatu edo desagertu beharko ez lukeela pentsatzen duela. UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendak balio natural edo kultural paregabea duten leku horiek guztiak biltzen ditu, eta haiek babesteaz arduratzen da. Gizateriaren Ondarearen zerrendan Euskadiko zein bost txoko dauden kontatuko dizugu.

Gozatu

Bilboko 2024ko Aste Santua: prozesioak, ordutegiak, pausoak…

500 urtetik gorako historia du Bilboko Aste Santuak, eta Euskadiko ikusgarrienetako bat da. Soila dela esan daiteke, baina Bilboko pasioak hamabost prozesio barne hartzen ditu (barne dela gurutze-bidea), eta 3.000 kofradek baino gehiagok parte hartzen dute haietan urtero. Honelakoa da Bilboko 2024ko Aste Santua.

Gozatu

Museoak doan Bilbon: noiz da sarrera doakoa?

Bilbon museo-sorta ederra dugu, askotarikoa eta interesgarria. Eta, beti den arren haiek ezagutzeko une egokia, askoz hobeto doan egin badezakegu. Oraintxe azalduko dizugu zer egunetan diren doan Bilboko museoak eta nor sar daitekeen sarrera ordaindu gabe.

Gozatu

Euskadiko paradoreak: Hondarribikoa eta Argomaizkoa

Badakizu bi turismo-paradore ditugula Euskadin? Bata Hondarribian dago, Gipuzkoan, eta bestea, berriz, Arabako Argomaiz udalerrian. Biak ala biak plan ederra dira familia-giroan, bikotekidearekin edo lagunartean gozatzeko. Hementxe duzu ezinbesteko informazio guztia Hondarribiko eta Argomaizko paradoreei buruz.

Gozatu

Bilbao Basque Fest 2024: programa, kontzertuak, gourmeta...

Aurtengo Aste Santuan, gozatu euskal kulturaren festa handiaz Bilbao Basque Festen, martxoaren 27tik 31ra. Bost egunez, 200 jarduera egingo dira Bilboko hainbat txokotan: kontzertuak, dantza, bakarrizketak, antzerkia, magia, zinema, herri-kirolak... Eta ez ahaztu Basque Fest Gourmeten eskaintza gastronomikoa ere! Bilbao Basque Fest 2024 programaren berri emango dizugu, gaika eta egunez egun, Bizkaiko hiriburuan Aste Santuan izango den giroaz eta jarduerez goza dezazun.

Gozatu

Euskaltelen 2024ko Algara Gauak: bakarrizketen datak

Ez dago elkarrekin barre egitea baino modu hoberik norbaiti eskerrak emateko. Eta horixe egiten dugu urtero Euskaltelen Algara Gauekin: eskerrak eman gurekin duzun konfiantzagatik eta leialtasunagatik, uneko monologistarik onenekin barre-algarak eginez.