Euskaltelen bloga: Euskadiko eta Nafarroako jaiak eta bitxikeriak

Gozatu

Bilboko 2025eko Aste Santua: prozesioak, ordutegiak, pausoak…

500 urtetik gorako historia du Bilboko Aste Santuak, eta Euskadiko ikusgarrienetako bat da. Soila dela esan daiteke, baina Bilboko pasioak hamabost prozesio barne hartzen ditu (barne dela gurutze-bidea), eta 3.000 kofradek baino gehiagok parte hartzen dute haietan urtero. Halakoxea da 2025eko Bilboko Aste Santua, eta aurten apirilaren 11tik (ostirala) 20ra arte (igandea) izango da.

Gozatu

2025eko Itzulia: Marea Laranja bat etapetan eta ibilbidean

Euskal txirrindularitzaren historiaren orrialde berri bat idatziko dugu aurten, eta txoko bakoitza laranja kolorez beteko, gure taldekoak animatzeko. Egin bat Marea Laranjarekin, eta zatoz Euskaltel-Euskadi taldearekin 2025eko Itzulira, apirilaren 7tik 12ra. 2025eko Basque Country Itzuliaren etapa eta ibilbide guztiak eta Euskaltel-Euskadiren kamiseta nolakoa den kontatuko dizugu.

Gozatu

2025eko Aste Santua Balmasedan: prozesioak, gurutze-bide biziduna...

Balmasedako 2025eko Aste Santuak apirilaren 17a eta 18a ditu egun handiak, orduan egiten baita Balmasedan Jesu Kristoren pasioaren errepresentazio biziduna. Prozesioez gain, Azken Afariaren, Pilatoren aurreko epaiketaren eta gurutze-bidearen errepresentazioak dira unerik gogoangarrienak. Hemen duzu Balmasedako 2025eko Aste Santuko egitarauari buruzko informazio guztia, Euskadiko esanguratsuenetako eta ikusgarrienetako bat, zalantzarik gabe.

Ikasi

Euskadiko 2024-2025eko errenta-aitorpena

Abian da errenta-aitorpenaren aurtengo kanpaina Euskadin: 2024 -2025 Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian bizi diren pertsonek Internet bidez, telefonoz edo aurrez aurre egin ahal izango dute errenta-aitorpena. Data eta epeak, modalitateak eta kenkari nagusiak azalduko dizkizugu.

Gozatu

Mirandaolako burdinola: bisita, tarifak…

Gipuzkoako ondareko toki txundigarrienetako bat ezagutu nahi duzu? Han, XVI. mendeko burdinola zahar bat ikusi ahal izango duzu, martxan, eta erakusketetan, tailerretan edo familia osoarentzako jolasetan ere parte hartu ahal izango duzu. Mirandaolako burdinolaz ari gara.

Gozatu

Gipuzkoako 2025eko jaien egutegia

Urtarriletik abendura bitartean, Gipuzkoak jai-egitarau oparoa du. “Non dago festa gaur Gipuzkoan?” eta “Non dago festa asteburu honetan Gipuzkoan?” galderen erantzuna beti eskura izateko, hemen duzu Gipuzkoako 2025eko jaien egutegia.

Gozatu

Arratsalde-pasa Bilbon: tabernak eta diskotekak arratsalde-pasa baterako

Arratsalde-pasan ibiltzen zara Bilbon? Askok nahiago dute egunean zehar jai egin, eta aisialdiko lokalak horretaz konturatu dira. Bilbon arratsalde-pasa egiteko tabernen bila bazabiltza, irakurtzen jarraitu, zure gustuekin bat egiten duen ingurua zein den ikasteko. Bilbon arratsalde-pasa egiteko diskoteken berri ere emango dizugu, asteburuko arratsaldeetan antolatzen dituzten jai tematikoetan dantza egitera atera zaitezen. Hemen aurkituko duzu Bilbon arratsalde-pasa egiteko behar duzun guztia.

Gozatu

Bizkaiko 2025eko jaiak: jai guztien egutegia

Bizkaiko jaietako agenda jardueraz josia dago urte osoan zehar. Herri eta hirietako zaindariaren jaiak, inauteriak, Gabonak eta Euskal Jaia ospatuko dira, besteak beste. 2025eko Bizkaiko jai nagusiak bildu ditugu zuretzat.

Gozatu

Baltzolako kobak: zer ikusi, nola iritsi eta kondairak

Paraje zoragarri asko ditugu Euskadin, ezagutu beharrekoak. Horietako bat dira Baltzolako Kobak, horma malkartsu eta labirinto-itxurako galeriek osatutako haitzuloa. Isiltasuna da han nagusi. Baltzolako koba ezagunetan zer ikusi eta hara nola iritsi azalduko dizugu, eta inguru hartako kondairak ere kontatuko dizkizugu.

Gozatu

2025eko Donostiako inauteriak: egitaraua, desfilea, konpartsak...

Aurten ere, Momo jainkosaren etorrerarekin hasiko dira Donostiako inauteriak, hiriko giltzak ematen zaizkionean, eta otsailaren 27tik (osteguna) martxoaren 4ra arte (asteartea) ospatuko dira. Hemen duzu 2025eko Donostiako inauterietako egitaraua, jakin dezazun noiz egingo den desfilea, noiz aterako diren txarangak eta konpartsak, eta gainerako informazio guztia.

Gozatu

2025eko Bilboko inauteriak: programa, ordutegiak, desfilearen ibilbidea...

Farolnen eta Zaranbolasen epaiketarekin hasiko dira 2025eko Bilboko inauteriak, eta sei egunez iraungo du festak. Erraldoiak eta buruhandiak, ohiko kalejira, mozorro-lehiaketak... eta sardinaren ehorzketa! Noiz ospatuko dira Bilbon 2025eko inauteriak? Otsailaren 27tik martxoaren 4ra. Hemen ikus dezakezu programa osoa, ordutegiak, desfilearen ibilbidea eta zain dituzun jarduerak.