Aurtengo udan, ideia bikaina da Euskaltelen Oppo mugikor bat estreinatzea. Ez bakarrik udan asko erabiliko dugulako, baita oparia dakarrelako ere.

Zehazki, Oppo A74 5G-arekin, Oppo Enco Buds entzungailuakoparituko dizkizugu; Oppo A94 5G-arekin, Oppo Enco Airentzungailuak; eta Oppo Find X3 Lite-rekin, Oppo Band Style kirol-eskumuturreko bat.

Mugikorraren osagarriak udarako dira

Oparitzar hauen xehetasun guztiak azaldu aurretik, kontatuko dizugu zergatik diren inoiz baino beharrezkoagoak udan.

Haririk gabeko entzungailu on batzuk erabilita, oporretan dauden familiako kide zorionekoak gogaitu gabe egin ahal izango duzu etxetik lan, musika entzun ahal izango duzu hondartzan kablea hondarrarekin zikindu gabe edo busti gabe, edo eskuak libre izango dituzu dei bati erantzuten diozun bitartean izozki bat jateko. Horrelakoak egiten baititugu udan 😉.

Eta izozkiez ari garela, kontuz gehiegi erlaxatu gabe oporretan: sasoian egotea komeni da. Korrika egitera zoazenean mugikorraren besokoak eramatea gustuko ez baduzu, aukeratu kirol-eskumuturreko bat: Oppo Find X3 Lite bat erosten baduzu, Band Style eskumuturreko bat emango dizugu opari.

Aprobetxatu Euskaltelen mugikor berri bat erosteko, eta eskuratu opari hauek.

Oppo A74 5G-a Oppo Enco Buds entzungailuekin

Lau kamera dituen mugikorra (48 Mpx), udako argazkiak egiteko AA ere baduena; 128 GB argazkiak gordetzeko; eta 5.000 mAh-ko bateria, hondartzan, terrazan edo eguzki-sarrera ikusten emango duzun denbora guztia iraun dezan.

Eta Oppo Enco Buds entzungailuak opari: trinkoagoak, ohiko makilarik gabeak, eta kutxatila zapalagokoak. Enco Buds entzungailuak aldi berean konektatzen dira bi belarrietara, eta, hala, belarri batetik bestera transmititzen duten ereduen atzerapena saihesten da. Dei-zarataren ezeztapen adimenduna dute, automatikoki konektatzen dira zure mugikorrera karga-kutxatila irekitze hutsarekin, urarekiko erresistenteak dira (karga-kutxatila ez), ukitu hutsarekin kontrolatzen dira, eta, gelditu gabe, 6 orduz irauten dute.

Sustapen hau 2021eko uztailaren 1etik abuztuaren 30era bitartean egongo da indarrean. Erregistratu zure erosketa www.oppopromociones.com/coloryoursummer webgunean, eta, sustapen-aldia amaitutakoan, izena emateko formularioan adierazitako helbidera bidaliko dizkizu entzungailuak Oppok, inolako kosturik gabe eta gehienez ere hiru hilabeteko epean.

Oppo A94 5G + Oppo Enco Air entzungailuekin

Lau kamera mugikor bakarrean, aldi berean atzeko kamerarekin eta aurrekoarekin grabatzeko aukera, bost minutuko karga azkarra, Instagramen ia ordubetez ibiltzeko aukera ematen duena, eta 128 GB, oporretako argazkiak eta bideoak gordetzeko.

Eta Oppo Enco Air entzungailuak, makila-formakoak, opari. Hogeita lau ordu izango dituzu zure gogoko musika eta bideoak entzuteko, eta, 10 minutuko karga azkar bat eginda, 8 orduko audioa izango duzu. Gainera, karkasa erdigardena dute, eta ukipen-kontrol adimendunak; urarekiko erresistenteak dira, bizkor parekatzen dira eta deietako zarata ezabatzen dute.

Sustapen hau 2021eko uztailaren 1etik abuztuaren 30era bitartean egongo da indarrean. Erregistratu zure erosketa www.oppopromociones.com/coloryoursummer webgunean, eta, sustapen-aldia amaitutakoan, izena emateko formularioan adierazitako helbidera bidaliko dizkizu entzungailuak Oppok, inolako kosturik gabe eta gehienez ere hiru hilabeteko epean.

Oppo Find X3 Lite-a, Oppo Band Style eskumuturrekoarekin

Udako gauetan bideoak grabatzeko mugikor ezin hobea da; ikuspegi duala du, eta, horri esker, aldi berean aktiba daitezke atzeko eta aurreko kamerak. Lau kamera ditu, 6,4″-ko pantaila, 128 GB-ko memoria, eta karga azkarra: 5 minuturekin, 4 ordurako bateria izango duzu.

Eta Oppo Band Style kirol-eskumuturrekoa opari, udan zeure Olinpiadak egin ditzazun. Sasoian egoteko moduan zaude: 12 entrenamendu-modu ditu, urarekiko erresistentzia 50 m-raino, eta bihotz-maiztasunaren kontrola denbora errealean. Sartutako deien eta mezuen jakinarazpenak bidaltzen ditu. Eta, gainera, egun batean baino gehiagotan erabil dezakezu behin bakarrik kargatuta.

Sustapen hau 2021eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egongo da indarrean. Terminalarekin batera bidaliko dizugu etxera Oppo Band Style eskumuturrekoa. Muga: 350 ale.

Aurtengo udan, zure Oppo berriak oparia dakar Euskaltelen. Zatoz Euskaltelen dendara, eta probatu zurea.