Bazenekien erregaiaren prezioak litroko 15 zentimo baino gehiagoko aldea izan dezakeela gasolindegi batetik bestera? Kalkulatu zer alde egongo litzatekeen egin behar duzun hurrengo bidaian; adibidez, Malagara joan nahi baduzu, demagun ia 1.000 kilometrora dagoela eta bi tanga eta erdi behar dituzula paradisura iristeko. Bada, 18,75 euroko aldea egon daiteke! Eta beste horrenbeste bueltan.

Pentsatu zenbat gauza egin daitezkeen dirutxo horrekin, erregaitan gastatu ordez! Hondartzan Baliko ohe bat alokatu, txibierro batzuk hartu garagardo batekin, beti gustatu izan zaizun flamenko-itxurako koltxoneta hori...

Antolatu pixka bat zure auto-bidaia, eta aurreztu dirua benetan merezi duten gauzetan gastatzeko. Horretarako, hemen proposatzen dizkizugun aplikazioak behar dituzu, paradisura bidean gasolindegi merkeenak non dauden jakiteko:

  • GasofApp. Doako aplikazio honek penintsulako gasolindegien, bidean edo inguruan dituzunen, erregai-prezioak ematen dizkizu. Erregai-tangaren edukiera idazte hutsarekin jakingo duzu zenbat balio duen tanga betetzeak. Gainera, nahi duzun gasolindegira iristeko bidea erakusten dizu zure mapa-aplikazioan, eta gertuko gasolindegi gogokoenen zerrenda sortzeko aukera ematen dizu, erregaia behar duzun bakoitzean prezioak alderatzeko. Androiderako eta iOserako bertsioak ditu.

  • GasAll. GasAll aplikazioarekin, begirada bakarrean ikusiko dituzu bidean dauden gasolindegi guztiak, zuk nahi duzuna aukeratzeko behar beste aurrerapenez. Hala, ez duzu kalkulatu beharrik izango zenbat kilometro egiteko erregaia geratzen zaizun. Erregai-motaren araberako lehentasunak ere jaso ditzakezu, tanga-edukieraren eta kontsumoaren araberako prezioa kalkula dezakezu, bai eta gasolindegiak enpresa-izenaren arabera antolatu ere. Gainera, sustapenak eskaintzen ditu zenbait zerbitzugunetan. Doan deskargatu dezakezu Android eta iPhone mugikorretan.

  • CombusFREE. Aplikazio honek, nahi duzun inguruan nahi duzun gasolindegia aurkitzen laguntzeaz gain, informazio gehigarria emango dizu, hala nola irekitzeko eta ixteko ordutegiak. Oso interfaze intuitiboa du, eta, botoi bat sakatze hutsarekin, gasolindegiraino nabigatzeko aukera ematen dizu. Hau ere doakoa da, eta Androiderako eta iOSerako dago erabilgarri.

  • Gasolina y Diesel España. Prezioaren araberako antolaketaren bila bazabiltza, aplikazio honek prezio merkeenak aukeratzen ditu lehenespenez, edozein erregaitarako: 95 gasolina, 95 gasolina (babestu gabea), 98 gasolina , diesela, diesel hobetua, B gasolioa, C gasolioa, biodiesela, bioetanola, GLP eta GNC. Zauden tokitik 100 kilometroko erradioan bilatzen ditu. Doakoa da, baina Androiderako bakarrik balio du.

Aldiz, oporrak Euskadin pasatzea erabakitzen baduzu, gogoan izan badaudela garraio publikoa mendean hartzeko aplikazioak ere, uda erraz, merke eta seguru gozatzeko. Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, ondo ibili eta disfrutatu ahal duzun guztia!