Izerdia zuk isuri beharko duzu, baina zure smartphoneak lagunduko dizu. Gero eta aplikazio gehiago daude kirola egiteko. Korrika egiteko, bizikletan ibiltzeko, igeri egiteko, yoga egiteko eta etxetik minutu gutxi batzuetan sasoian jartzeko gure gogokoenak hautatu ditugu.

Strava, txirrindularitzaren maillot horia

captura campaña aplicación strava Ibilalditxo bat egin duzu bizikletaz eta jakin nahi duzu zenbat kilometro egin dituzun. Zure ohiko ibilbidea bada, jakin nahi duzu aurreko egunean baino azkarrago edo mantsoago joan zaren. Eta bizikletan ibiltzen diren lagunak baldin badituzu, jakin nahi duzu zein den onena. Strava aplikazioa (iOS eta Android; doakoa, baina ordainpeko funtzioak ditu) txirrindularitzaren Facebook gisako zerbait da. Erregistratu zure jarduera telefonoaren edo GPSaren bidez, eta partekatu zure jarraitzaileekin. Abiadura ikusi ahal izango duzu ibilbide osoan, eta bide beretik pasatu diren gainerako txirrindularienekin alderatu. Azkarrena zara? Zure lagunen jarraipena egin dezakezu, bai eta sare sozial horretan kontua duten txirrindulari profesional askorena ere. David López bizkaitarra aurkituko duzu, Michal Kwiatkowsk 2014ko munduko txapelduna, Alexander Kristoff sprinter ospetsua eta beste asko. Edo, bestela, zure lagunen jarraipena egin dezakezu, eta erronka jo igoera batean. Zeuk erabaki.

Captura pantalla aplicación runkeeper

Runkeeper, Nike +, Runtastic… Korrika egiteko unea da

Atletismo-sukarra dabil bazter guztietan. Herri Krosean ikusi genuen. Gero eta jende gehiagok egiten du korrika eta parte hartzen du probetan, hala errepidean nola mendian: bost kilometro, hamar, maratoiak eta bai proba ultraluzeak ere, hala nola Basque Ultra Trial Series, Euskaltelek babestua. Zuk ere korrika egiten baduzu, edo egin nahi baduzu, aplikazio asko dituzu zure kilometroak atseginagoak izan daitezen. Zure jarduera erregistratzen dute, eta zure lagunekin partekatzen; hala, haiek animatu egingo zaituzte edo erronka joko dizute. Hauek dira erabilienak: Runkeeper, Runtastic eta Nike +. Gure gogokoena  Nike + da, oso erabilera erraza duelako eta entrenamendu-planak doan prestatzen dizkizulako. Baina ahalik eta daturik gehienak bildu eta korrika egin ondoren datuak aztertu nahi dituzten horietakoa bazara, Runtastic edo Runkeeper nahiago izango duzu.

Captura pantalla aplicación Seven

Seven, ia astirik ez dutentzat

Zer lor daiteke zazpi minutuan? Seven aplikazioak egunero eta zazpi hilabetez zazpi minutuz ariketak egiteko errutina bat proposatzen dizu (iOS eta Android, doakoa). Aulki bat, horma bat eta telefono mugikor bat besterik ez duzu behar. Sevenek, egunez egun, ariketa-sorta bat diseinatzen dizu, abdominalak, jauziak, flexioak, sentadillak… Ariketaldi laburra da, baina intentsitate handikoa, eta aditu guztiak ez daude ados horretan. Ez ote da hori zazpi minuturi gehiegi eskatzea?

GoSwim, hobetu zure teknikaLogotipo applicación móvil Goswim

Egunaren parterik onena igerilekuan murgiltzen zarenean hasten dela pentsatzen duten horietakoa bazara, GoSwim-ek igeri-teknika hobetuko dizu (iOS eta Android; doakoa, baina ordainpeko funtzioak ditu). Milaka bideo ditu zure estiloa hobetzeko eta ikastaroak eta banakako ikasgaiak eskaintzen ditu igerian ikasteko eta arinago igeri egiteko.

Daily Yoga, jarrerarik onena

Captura pantalla aplicación móvil Daily YogaDaily Yogak zure posturak hobetuko ditu eta zure saioak diseinatuko (iOS eta Android; doakoa, baina ordainpeko funtzioak ditu). 200 jarreratik gora ditu katalogoan, hogei bat melodia eta askotariko saioak, beti gauza bera egiten ez aspertzeko. Zure entrenamenduen iraupena hautatu ahal izango duzu, lan-planak egin, bideoak ikusi posizioak ezin hobeto egiteko, zure jarduerak erregistratu eta disziplina horren jarraitzaileen komunitate erraldoiarekin harremanetan jarri ahal izango zara..

Gogoan izan blogean bilduak ditugula jada elurraz gozatzeko app gogokoenak. Probatu dituzu? Aipatu ez dugunen bat erabiltzen duzu? Hala bada, zergatik ez diguzu kontatzen iruzkinen atalean, sartzeko aukera izan dezagun?