Hasieran, ez ginen askorik fidatzen, eta hiruzpalau gauza baino ez genituen erosten Internet bidez: hegazkin-txartelak, liburu aurkiezinen bat edo arropa. Orain, ordea, ohiko bihurtu dira onlineko erosketak, baita komuneko papera erosteko ere, azken egunotan birus bat bezala zabaldu den kontu bat aipatzearren. Hori kontuan izanik, Internet bidez arriskurik gabe eta lasaitasun osoz erosteko gomendio erabilgarri batzuk prestatu ditugu. Kontuan hartzea komeni da. Informazio gehiago nahi baduzu, esteka honetan duzu guzti-guztia: gida osoa.

Online erosteko gomendio batzuk

  • Instalatu antibirus bat, eta esan analizatzeko zure gailua. Hemen dauzkazu doako antibirus batzuk
  • Eguneratua izan beti ordenagailuko softwarea eta mugikorreko sistema eragilea.
  • Ez ezer erosi segurua ez den wifi-sare publiko batetik
  • Web-orri ofizialak eta https URLdunak bakarrik erabili erosketak egiteko (ohiko http-ren bertsio segurua da https). Erraz identifikatuko duzu: nabigatzailean, giltzarrapo txiki bat ageriko zaizu helbidearen aurretik.
  • Egiaztatu ea onlineko denda fidagarri bat den: ikusi zer dioten hari buruz Googlen, sare sozialetan eta foroetan; begiratu ea agertzen diren webgunean enpresaren datu errealak eta testu legalak; ez fidatu webgunearen diseinua kalitate onekoa ez bada (Paint-ekin eginak dirudite batzuek) edo erredakzio-akatsen bat baldin badu; kontuz ordainketa-mota ugari eskaini, bai, baina gero kreditu-txartelez bakarrik ordaintzen uzten badute.
  • Bilatu konfiantzazko zigilua; enpresek ez dute nahitaez eduki behar zigilu hori, baina segurtasun- eta kalitate-maila handiagoaren seinale da hori.
  • Webgune ofizialetatik bakarrik deskargatu aplikazioak mugikorrera, eta ondo irakurri zure gailura sartzeko zer baimen eskatzen dizkizun.
  • Baliagarria da, halaber, enpresaren bidalketa-politikari eta erositako produktuak itzultzeko politikari buruzko informazioa eskuratzea badaezpada, produktua arazorik gabe jasoko duzula ziurtatzeko.

Onlineko erosketak arriskurik gabe egiteko gomendio batzuk

Ordaintzeko moduak

Iritsi zara erosketa-prozesuaren azken pausora; eta garrantzitsuenera, noski: ordaintzeko unea. Denda bakoitzaren arabera, ordainketa-aukera hauek izango dituzu eskura:

  • Txartela:

    • aurrez ordaintzeko txartela, onlineko erosketetarako bakarrik erabiltzekoa. Zure bankuan eska dezakezu, eta erosketa jakin baterako behar duzun dirua sartu txartelean.
    • kreditu-txartela: hobe da kreditu-txartel bat erabiltzea zordunketa-txartel bat erabiltzea baino, lehenengoekin azkarrago hautematen baitira iruzurrak.
  • PayPal: onlineko ordainketa-plataforma bat da, zure banku-datuak saltzaileekin partekatzen ez dituena. Behin bakarrik sartu behar duzu zure banku-kontuari buruzko informazioa: PayPaleko kontua sortzean. Zerbait ordaindu nahi duzunean, nahikoa duzu zure helbide elektronikoaz eta pasahitzaz gogoratzea.
  • Google Pay eta Apple Pay: aurrekoaren oso antzekoak dira. Ordenagailutik edo mugikorretik, Googleren denda eta aplikazio batzuetan eta Appleren beste batzuetan eros dezakezu.
  • Banku-transferentzia: webgune batzuek ordainketak banku-transferentzia baten bidez egiteko aukera ematen dute. Saltzaileaz fidatzen baldin bazara bakarrik erabili aukera hori.
  • Jasotzean ordaintzeko aukera: dirutan ordaintzen duzu paketea jasotzean. Jasotakoa egoera onean dagoela egiaztatu beti. Ez ahaztu.

Baduzu beste gomendiorik onlineko erosketak arriskurik gabe egiteko?

Gogoan izan: zentzuz eta arduraz erabili telekomunikazio-zerbitzuak egunotan, COVID-19 birusak eragindako alarmak iraun bitartean. Hona hemen Euskaltel Taldeak prestatutako gomendio batzuk. Movistar, Orange, Vodafone eta Masmovil taldearekin batera prestatutako gomendioak dira.