Udako oporretan autoa erabiltzeko asmoa duzu? Atzerriko herrialde batera joatekoa zara denboraldi batez? Autoz bidaiatzekoa baldin bazara laster, adi egon beharko duzu jakiteko zer baldintza eta baimen behar dituzun arazorik gabe gidatu ahal izateko. Oporretan atzerrian gidatzeko behar duzun informazio guztia emango dizugu, berdin zure autoa erabiltzekoa bazara zein bat alokatzeko asmoa baduzu.

Lehenengo pausoa, noski, da jakitea ea zure gidabaimenak balio duen herrialde horretan gidatzeko edo nazioarteko baimena behar duzun.Zein herrialdetara eta zenbat denborarako zoazen datu garrantzitsuak dira, horien arabera aldatu egin baitaitezke gidatzeko baldintzak.

Nola gidatu atzerrian egonaldi labur bat egiteko edo oporrak pasatzeko

Europar Batasuneko (EB) herrialde batekoa zarenez eta herrialde hori Europako Esparru Ekonomikoaren (EEU) barruan dagoenez, zure gidabaimena baliozkoa da indarrean dagoen bitartean. Aldi baterako joatekoa bazara, hau da, pasadizoan edo oporretan bakarrik, ez duzu inolako izapiderik egin behar.

Zure gidabaimena kanpoan zauden bitartean iraungitzen bada, gogoan izan iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago berritu dezakezula baimena; beraz, aurrez berritzea gomendatzen dizugu, arazorik izan ez dezazun.

EBtik eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpo erabiltzeko gidabaimena

Gure gidabaimenak, oro har, ez du balio EBtik edo Europako Esparru Ekonomikotik kanpo gidatzeko (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia). Badira salbuespen batzuk, hala ere. EBtik kanpoko herrialde batzuekin akordio edo hitzarmen bat dago, zeinaren arabera bata bestearen gidabaimenak onartzen baitira.

Herrialde horietan, beraz, ez duzu arazorik izango zure gidabaimenarekin gidatzeko aldi batez. Hauek dira herrialde horiek: Andorra, Aljeria, Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Hego Korea, Costa Rica, Ekuador, Japonia, Maroko, Nikaragua, Peru, Dominikar Errepublika, Panama, Paraguai, Uruguai, Brasil, El Salvador, Filipinak, Guatemala, Serbia, Suitza, Turkia, Tunisia, Ukraina eta Mazedonia.

Nazioarteko gidabaimena

Permiso internacional de conducir

Hitzarmen berezirik ez dagoen Europako Batasunetik edo Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko herrialdeetarako, berriz, nazioarteko gidabaimena eskatu behar da.Nabarmentzekoa da dokumentu horrek, beharrezkoa izan arren, ez duela baliorik berez; beraz, indarrean dagoen zure gidabaimenarekin batera aurkeztu behar duzu beti.

Nazioarteko baimena munduko ia herrialde guztietan onartzen da, aldi baterako da, etaurtebeteko balioa du. Beraz, beste herrialde batera bazoaz bizitzera, han galdetu beharko duzu zein den prozedura zure baimena trukatzeko edo inskribatzeko, herrialde berriaren arauei jarraikiz.

Zenbat balio du nazioarteko gidabaimenak?

Nazioarteko baimena lortzeko, hitzordua eskatu beharko duzu Trafiko Zuzendaritza Nagusian ; izapidearen kostua 10,51 € da.

EBtik kanpoko herrialde batean zaudela gidabaimena iraungitzen bazaizu, Espainiako kontsulaturik hurbilenera jo beharko duzu baimena berritzeko.

Beste herrialde batzuetan zirkulatzeko zergak edo baimenak

Austrian, Bulgarian, Txekiar Errepublikan, Hungarian, Montenegron, Errumanian, Eslovakian, Eslovenian eta Suitzan kobratu egiten dute beren errepideak erabiltzeagatik, baita gaua lurralde horietakoren batean ematen ez bada ere.

edo bineta izenez ezagutzen den zergagatik da hori. Bineta edo itsasgarria erosteko, herrialdeko edo haren ondoko herrialdeetako gasolindegietara edo zerbitzuguneetara jo behar duzu. Adibidez, Suitzan, 40 franko suitzar (33 euro inguru) ordaindu behar da urteko. Austrian, berriz, binetaren prezioa aldatu egiten da iraupenaren arabera: 10 egunerako, 8 €; bi hilabeterako, 23,40 €; eta urtebeterako, 77,8 €.

Cuánto vale el carné de conducir internacional

EBko herrialde batean egonaldi luzeak egiteko gidabaimena

Bidaia luzeagoa baldin bada eta luze samar egotekoa bazara EBko herrialde batean, beharbada izapideren bat egin beharko duzu edo zure gidabaimena inskribatu herrialde horretako dagokion erakundean.

Zure gidabaimenak, indarrean dagoen bitartean, EBko herrialdeetan erabiltzeko balio du. Biziko zaren herrialde horretako gidabaimenarekin truka dezakezu zurea, baina ez da nahitaezkoa, borondatezkoa baizik.

Trukatuz gero, biziko zaren herrialdeko gidabaimena emango dizute zure herrialdekoaren truke. Biziko zaren herrialdeko administrazio nazionalean galdetu beharko duzu izapidea nola egin jakiteko.

Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetara bizitzera joatea

EBtik kanpoko herrialde batean biziko bazara denboraldi luze batez, gomendatzen dizugu herrialde horretako kontsuletxean galdetzea zer izapide edo baimen behar diren han auto bat gidatzeko. Izan ere, herrialde bakoitza desberdina da, eta desberdinak orobat bakoitzaren betekizunak.

Berez, ez zenuke arazorik izan behar zure gidabaimena herrialde berrikoarekin trukatzeko, bi herrialdeen artean horretarako hitzarmen bat baldin badago. Bestela, beste gidabaimen bat lortu beharko duzu herrialde berrian. Hau da, gidabaimena atera beharko duzu berriz herrialde berrian.

Dagoeneko posible da atzerrian oporrak edo egonaldi luze bat egitea gidatzeko ezustekorik gabe. Hemen azaldutako izapideak kontuan hartu besterik ez duzu egin behar, eta, hala, ez duzu batere ezustekorik izango errepidean. Atsegin duzu gidatzea? Bada, gozatu orduan, bai hemen, bai udarako aukeratu duzun herrialdean.