Iritsi dira maskarak, mozorroak, ogi-torradak eta… festa!

Mugi zaitez, gainean ditugu eta: Inauteriak otsaileko bigarren asteburuan ospatuko dira herri gehienetan, eta oso denbora gutxi geratzen zaizu lagunekin mozorrorik onena eta planik onena prestatzeko. Eta laguntza pixka bat behar baldin baduzu, ez arduratu: doako zenbait App proposatuko dizugu makillatzeko eta mozorrotzeko ideiak aurki ditzazun. Gainera, oraindik planik ez baduzu, Inauterietako egitarau garrantzitsuenak emango dizkizugu, gehien gustatzen zaizuna hauta dezazun, eta primeran pasa dezazun. Ez duzu aitzakiarik ez mozorrotzeko!

Mis disfraces

Nahi adina aukera ematen ditu: ileordeak, aurpegirako margoak, mota askotako mozorroak... denetik duzu, ideiak hartzeko edo zuzenean bertan erosteko. Inauteriak, Halloween, Gabonak, haurrentzako mozorroak… Agur-festetarako gune hot bat ere badute… Android sistemarako bertsioa dauka.

Foto Fun Uniform

Mozorrotzea gustatzen ez bazaizu eta Inauteri-festa birtual bat antolatu nahi baduzu, hauxe da zure aplikazioa. Ahaztu gladiadore-mozorroa, Pennywiseerako aurpegiko makillajea, edo Iteko pailazoa. Foto Fun Uniform aplikazioarekin, argazki-muntaia demasak eta superdibertigarriak sortu ahal izango dituzu, mugikorrean zure lagunen argazkiak trukatuta. Androiderako edo iOSerako deskargatu dezakezu.

Morph DigitalDudz

Aplikazio hau oso originala da, eta denek inbidiaz begiratuko dizute. Bularrean marrazki bat inprimatuta duen kamiseta bat eta zure telefonoa behar dituzu, besterik ez. Aplikazioak kiribilean erreproduzitzen ditu animazioak, adibidez, begiak mugitzen edo argitzen; beraz, zure kamisetatik erreproduzitu nahi duzuna moztu, eta… bizirik dagoen kamiseta bat edukiko duzu! Aplikazio bikaina da Halloweenerako, baina Inauterietan ere lagunduko dizu… Android eta iOS sistemetarako dago erabilgarri.

YouCam Makeup-Magic Selfie Cam

Aplikazio hau iOS sistemarako bakarrik dago, eta makillajearekin eta edertasun-produktuekin ehunka konbinazio-aukera ematen ditu, look perfektua bila dezazun... eta pintura bakar bat ere ukitu gabe! Aurpegiak detektatzeko sistema adimendun bat du, zure selfieak super proak izan daitezen. Eta zure estiloa aurkitzen duzunean..., partekatu eta lortu arrakasta!

Badituzu mozorroa eta makillajea.

Orain Inauteriak non eta nola ospatu nahi dituzun erabaki behar duzu. Eman begiratu bat gure hiriburuetako eta Tolosako Inauterietako egitarauei, eta presta zaitez primeran pasatzeko.

  • Bilbo. Aurten Mikel Martínez aktorea izango da Farolin, eta La Baso rap-kantaria, berriz, Zaranbolas. Haien aurkako epaiketa Plaza Berrian izango da, hilaren 9an, 19.30ean. Baina Bilboko Aratusteen egitaraua are zabalagoa da; ondo begiratu eta antolatu zure festa!
  • Donostia. Donostian, Inauterietako pertsona ezagunena MOMO Jainkosa da, eta aurten Amaia Díez konpartsa-kidea izango da. Aurtengo kartelaren gaia barrea da; beraz, badakizu… gozatu! Hemen duzu Donostiako Inauterietako xehetasun guztiak jasotzen dituen egitaraua.
  • Gasteiz. Gasteizen otsailaren 6an, asteartearekin, hasiko dira Inauteriak ospatzen; aurten parte hartuko duten 25 konpartsak aurkeztuko dituzte egun horretan. Ondoren, hilaren 8an izango da hurrengo festa, eta... hilaren 13ra arte, gelditu gabe. Hemen duzue jardueraz beterik dagoen egitaraua.
  • Tolosa. Euskadin Inauteriak ezin dira ospatu Tolosako Inauteririk gabe. Euskadiko ezagunenak dira. Ostegun Gizenarekin hasten dira; ondoren Ostiral Mehea dator; eta segi eta segi Sardinaren agurrera arte. Hemen duzue egitarau osoa.

Bada, guztia duzu dagoeneko. Festara joatea eta ondo pasatzea besterik ez duzu falta. Eta, gero, sare sozialetan guri kontatzea! Zure zain gaituz