Urte berria… blog berria!

Edo ia-ia. Izan ere, gure espiritua, lehen bezala, funtzionala, praktikoa, dinamikoa, irudimentsua… da J. Diseinua, nabigazioa, mugikorretako sarbidea... guzti-guztia hobetu diogu, zuk ikus dezazun 2018korako finkatutako asmo teknologikoak betetzen hasi garela dagoeneko.

Look berria eta sarbidea edozein gailutatik

Ikusiko duzun lehenengo gauza da gure blogarenestetika freskatu eta eguneratu dugula. Harekin gehiago identifika zaitezen nahi baitugu. Horregatik, diseinu eguneratuago bat hautatu dugu, garbia eta irakurterrazagoa; gehien interesatzen zaizun edukia erraz aurkitzen lagunduko dizun diseinu bat. Baina hori egiteko beste arrazoi bat da lagundu egiten digula zuei gauza benetan erakargarriak proposatzen.

Gainera, zure eguneroko bizitzan pentsatuz prestatu dugu guztia, % 100ean mugikorretarako diseinatuta baitago. Berdin dio etxeko sofan eserita PCan edo MACean nabigatzen ari zaren, edo tabletan aritzea errazagoa iruditzen zaizun, edo smartphonean bakarrik ibiltzen zaren: edozein gailutatik ari zarela ere, zurekin egongo gara, gure eduki guztiak ikus ditzazun.

Bilatu errazago gehien interesatzen zaizkizun edukiak

Eta guztia zuretzat dinamikoagoa, intuitiboagoa eta errazagoa izan dadin nahi dugulako, soiltasuna muturreraino eraman dugu. Adi:

1. Bilatzailea. Bilatzailea esku-eskura duzu, zuretzat interesgarriak diren gaiak gako hitzak idatzita eta (....) sakatuta soilik aurki ditzazun.

2. Gomendioak. Nabigatzen ari zaren bitartean, gure gomendioak izango dituzu lagun, eta scroll pixka bat eginda gure TOP saila aurkituko duzu. Sail horretan gai ezagunenak eta aipatuenak dituzu, bai eta azken nobedadeak ere.

3. Kategoria berriak. Eta gauzak are gehiago errazteko, gure gai guztiak kategorien arabera banatu ditugu, zuzenean harira joan eta gehien interesatzen zaizuna bakarrik irakur dezazun.

Sartu, eta, ia oharkabean, proposatzen dizkizugun gai guztiak ezagutzen, ikasten eta gozatzen hasiko zara. Eta, gainera, gure Esperientzia eta Zozketa guztietan parte hartuko duzu, gune bakar batean eta klik bakar bat eginda. Erraz eta eroso.

Baina badakigu zure etorkizunak, zure lanak edo zure enpresaren bilakaerak ere kezkatzen zaituztela. Hori dela eta, gai horiei merezi duten garrantzia eman diegu. Sar zaitez Enpresei buruzko gunean, eta hortxe ikusiko dituzu zure jarduera profesionalean edo zure ekintzailetza-jardunean bidaide izateko eskaintzen dizkizugun nobedade teknologiko eta zerbitzuak. Zeure hitzak erabilita, modu atseginean.

Eta ezer gal ez dezazun nahi dugunez, presta zaitez behar duzun informazio guztia jasotzeko gure Newsletter-aren bidez. Oraindik ez duzu izena eman? Bada lehenbailehen egin ezazu; izan ere, izena ematen duzun unetik bertatik gure nobedade guztien hileko laburpena jasoko duzu: gure artikulurik onenak, zuretzako moduko zozketak…

Share zure bizitza (Partekatu sareetan)

Partekatzea gustatzen zaizu, eta izugarri gustatzen zaigu zuk ere partekatzea. Hori dela eta, bloga eta sare sozialak elkartu ditugu, bi norabideetan: gure botoi sozial berriekin gure blogean gustatu zaizun guztia zure lagunekin partekatu ahal izango duzu. Horrela, gure komunitate txikia haz dadin lagunduko duzu J. Eta beste aldera, gure sare sozialetako eduki batzuk blogean sartuko ditugu. Egiten dugun guztiaren segimendua erraz egin dezazun.

Horixe da guztia… edo ia guztia. Izan ere, benetako aldaketak egunero-egunero nabarituko dituzu, espero ez zenituen gauza berri eta interesgarriak aurkitzen dituzunean. Hasi nahi duzu?

Bada, partekatu post hau zure sareetan!