Egunero entzuten dituzu honelako hitzak: laguntzaile birtuala, bozgorailu adimenduna, Alexa, Siri, skill direlakoak, errutinak... Baina baliteke nahaste handi samarra izatea buruan, gauza bakoitza zehazki zer den. Ordena pixka bat jarriko dugu ahots-laguntzaileen unibertsoan, zuku guztia atera diezaiezun. Eta egun hauetan bakarren bat probatu ahal izateko, etxean hainbeste denbora ematen baituzu, Lenovo tableta bat oparituko dizugu, Alexa integratua duena, Euskaltelen Guztia TBra aldatzen zarenean.

Lenovo tableta bat oparituko dizugu, Alexa integratua duena

Laguntzaile birtuala

Behin baino gehiagotan entzungo zenion lagunen bati esaten: “Alexa, ¿qué tiempo hace hoy?”. Eta konturatuko zinen ez zela neska-lagunarekin ari, baizik eta laguntzaile birtual batekin. Ahots-laguntzaileak dira, zure bizitza errazago egiteko pentsatuak; zalantzei erantzuten diete, musika jartzen dute zure ordez, egunean konpromisorik duzun gogorarazten dizute, trafikoa nola dagoen esaten dizute, edo etxeko argiak itzaltzen dizkizute hori eskatze hutsarekin.

Alexa Amazonen laguntzaile birtuala da; Googlek Google Assistant du, eta Applek Siri.

Bozgorailu adimenduna

Halako laguntzaileak erabiltzeko, nahikoa duzu gailu bateragarri bat izatea. Trendyena bozgorailu adimendun baten bidez hitz egitea da (zilindro-formako bozgorailu horiek): Amazonen Amazon Echo; Googleren Google Home eta Appleren HomePod.

Baina baita zure tabletatik, telebistatik, smartwatchetik edo Alexa integratuta daukan beste edozein gailutatik ere. Eta bai, zure mugikorra zerrenda horretan dago. Nahiz eta zure telefonoak bere ahots-laguntzailea instalatuta ekarri —iOS-en Siri eta Androiden Google Assistant, Samsung mugikorretan Bixby eta Huawei mugikorretan Celia—, hura alda dezakezu eta Alexa jarri. Zure mugikorrean Alexaren aplikazioa instalatu besterik ez duzu egin behar, App Storetik edo Google Playtik deskargatuta.

Skillak eta errutinak

Hurrengo mailara igaro aurretik, egin barre batzuk Alexari galdera dibertigarriak eginez. Bikaina Siri ezagutzen ote duen galdetuta ematen duen erantzuna! Zer galdetu nahiko zenioke zuk?

Jolasean pixka bat ibili ondoren, hasi Alexari zuku guztia ateratzen. Informazioa eskatzeaz gain, skillsak instalatuz, funtzionalitate asko erants diezazkiokezu. Hainbat gairen inguruko aplikazioak edo osagarriak dira: sukaldaritza, yoga, jokoak... Adibidez, skillak aktiba ditzakezu zure horoskopoa jakiteko edo hanburgesa bat hatzik mugitu gabe eskatzeko.

Konfigura itzazu Alexak errutinen menutik egitea nahi duzun ekintzak. Adibidez: "Alexa, empieza mi día”-k esango dizu zer albiste dagoen, zer eguraldi egingo duen eta lanera joateko auto-ilararik aurkituko duzun. Lagun ona izango duzu egun hauetan, sinets iezaguzu.

Orain, laguntzaile birtualen kontu honetaz pixka bat gehiago dakizunez, probatu ezazu eta kontatu guri. Eta, zalantzaren bat baduzu, behar duzun laguntza emango dizugu... nahiz eta ez garen Alexa ?.