Kontaktuak, argazkiak, bideoak... Gure bizitzaren parte handi bat smartphonean eduki ohi dugu. Baina, zer gertatzen da galtzen badugu, deskuiduren bat dela medio, edo lapurtzen badigute? Hemen azalduko dizugu zer egin behar duzun zure argazkiak eta bideoak babesteko eta gailua berreskuratzeko.

Mugikorra galdu baduzu, hau egin behar duzu lehenbizi: SIM txartela blokeatu, inork erabil eta zure kontura gasturik egin ez dezan. Ipini gurekin harremanetan, 1717ra deituta, eta lagunduko dizugu. Zure mugikorra babesteko eta haren segurtasuna bermatzeko, hau behar dugu: fakturaren titularraren datuak (izen-abizenak eta NAN zenbakia) eta banku-kontuko zenbakiaren azken 10 digituak. Txartela blokeatu ondoren, ezingo du inork erabili. Zure zenbakia ahalik eta lasterren erabil dezazun, jo Euskaltelen edozein dendatara; berehala egingo dizugu kopia bat.

Gogoratu: mugikorra lapurtu badizute eta aktibo badaukazu Mugikorraren Zaintza  Plus zerbitzua, ordezko mugikor bat duzu erabilgarri. Deitu 900 835 945 zenbakira, eta terminal hori ahalik eta lasterren eskura dezazun ahaleginduko gara.

Egun, Androidek eta iOSek doako aukera batzuk eskaintzen dituzte telefonoa bilatu, blokeatu, berreskuratu edo gordeta dituen datuak Internetetik ezabatzeko, baita mugikorra eskura ez badaukazu ere.

"Buscar mi iPhone" aukeraBuscar mi móvil

Appleren Buscar mi iPhone funtzionalitateak telefonoa non dagoen esaten dizu, eta minutu batzuez bolumenik handienean joarazteko aukera ematen. Ez baduzu mugikorra berreskuratu, "Perdido" moduaren bidez blokeatu egin dezakezu, eta etxetik ezabatu haren edukia, baita itzalita edo konexiorik gabe baldin badago ere.

Android Device Manager

Googleremovil-perdido_2n plDevice Androidataforma horri esker, Gmaileko zure kontuari atxikitako Android gailu guztiak lokaliza ditzakezu, bai aplikazio ofizialetik, bai webgunetik. Gailuaren soinua aktibatzeaz gain (baita isilik badago ere), blokeo-pantailako PINa berriro ezartzeko aukera ere ematen dizu, eta gordeta zeuzkan datu guztiak ezabatzekoa.