Kaixo, Movember! Bai, Movember. Ez pentsa gure zuzentzailea erotu denik: gizonezkoen osasun-arazoei buruz kontzientzia zabaltzen laguntzen duen mugimenduaz ari gara. Moustache eta November elkartuta sortu dute izena; beraz, ez harritu hil honetan lankideak bibotea uzten ari direla ikusten baduzu: gaixotasun larriak dituzten gizonezkoekiko elkartasunaren seinale da. Zure mugikorra erabiliz, zuk ere bat egin dezakezu mugimendu horrekin. Nahi duzu? Bada, egiteko modu asko daude. Gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezakezu.  Movember Fundazioan esaten dutenez: “Gra Moo, Save a Bro” (“utzi bibotea, salbatu lagun bat”).

Hau da aplikazio ofiziala (Movember), nahiz eta oraingoz herrialde anglosaxoietan bakarrik funtzionatzen duen; beraz, mugimendu honetan parte hartu nahi baduzu, webean izena eman beharko duzu. Kanpainaren helburua da dirua biltzea eta gizonen osasun-arazoei buruzko kontzientzia gizartean zabaltzea (prostatako minbiziari, barrabiletako minbiziari, osasun mentalari eta suizidioaren prebentzioari buruzkoa, bereziki).

Nola? Zenbait modu daude horretarako. Errazena da zure moustachearekin argazki bat egitea, eta Facebookeko kontaktuen bidez zabaltzea. Beste aukera bat izan daiteke hilabete honetan 60 km korrika egiteko helburua jartzea zure buruari, orduro hiltzen diren 60 gizonen omenez, edo Fundazioaren orrialdearen bidez beste ekitaldiren bat antolatzea. Hiru tresna horietako edozein erabiliz, dohaintzak egin eta jaso ditzakezu; beraz, MoBro edo Mo Sista bihurtu nahi baduzu, utzi bibotea, mugitu hilabete osoan edo antolatu ekitaldi bat.

Izena eman aurretik, bibotea nola geratzen zaizun ikusi nahi duzu?

Ez baduzu arriskatu nahi eta biboteak ondo ematen dizun ikusi nahi baduzu…aukera batzuk ematen dizkizugu:

  • Man Hair Moustache Style PRO. Bizar gutxikoa bazara, edo neska bazara, edo, besterik gabe, zure estiloko bibotea aurkitzen ez baduzu, aplikazio honekin eta zure mugikorrarekin zure looka identifikatu ahal izango duzu. Bikingo-estiloko moustachea  aukeratu ahal izango duzu, edo XVII. mendeko lord ingelesarena, mongola edo hipsterra, nahi duzun ile-tonuarekin eta imajina ditzakezun osagarri guztiekin: eguzkitako betaurrekoetatik hasi eta txapel eta tatuajeetaraino. Doakoa da, eta Androiderako dago erabilgarri.
  • BoothStache. Aplikazio honek zazpi modelo desberdinetako biboteak ditu, zure gustuko looka aurki dezazun.   Selfie bat egin, gehien gustatzen zaizuna aukeratu, eta aplikazioak zure ilearen kolorea detektatuko du, osagarri berria automatikoki doitzeko. Doakoa da, eta Androiderako bakarrik dago erabilgarri.  Eta zure irudia osorik aldatu nahi baduzu, aukeran dituzu Booth familiako gainerako kideak; haien aplikazioei esker, zure lagunik onenek ere ez ezagutzeko moduan utziko zaituzte. BimboBoothekin sexua aldatu ahal izango duzu; MixBoothek beste arraza batekoa bazina bezalako itxura emango dizu; AginBoothekin zahar antzean ikusiko duzu zure burua; Fatboothek kilo batzuk gehiago jarriko dizkizu; eta, azkenik, BaldBoothek ilerik gabe utziko zaitu.

Ondo pasa Movember-ekin

Movemeberrekin ondo pasa dezakezu arrazoi on batengaitik!

  • Run Mo Run. Movember Fundazioaren joko ofiziala da hau, eta IOSen bakarrik erabil daiteke. Ezetz asmatu zertan datzan? Bada, arrazoi on batengatik korrika egitean: txanponak bildu, oztopoak gainditu eta hainbat helburu lortu beharko dituzu (Fundazioaren helburuekin bat datozenak). Aplikazioa doakoa bada ere, Movember Fundazioari zuzendutako ekarpen ekonomikoen bidez mundu edo xede berriak desblokeatzeko aukera duzu.
  • Bucket Dan - The Moustache Man 2. Arcade joko honetan, korrika eta jauzi egin beharko duzu Stan bibotedunak egitura metaliko batetik botatzen dituen lehergaiak harrapatzeko. 36 eszenatoki ditu jokoak, etenik gabe jolastu ahal izateko. Doakoa da, eta iOSerako dago erabilgarri.

Orain baduzu Mo Bro edo Mo Sista onek Movember-ekin bat egiteko behar duten guztia. Animatzen bazara, egin itzazu bibotedun selfieak eta erakutsi guri!