Aireportuan zaude eta ordenagailu eramangarritik posta begiratu nahi duzu; autoz bide luzea egiten ari zarete eta umeek tabletan Youtubeko bideoak ikustea nahi duzu, lasai gidatu ahal izateko; hotelean oporretan zaude eta iPadean egunkaria online irakurri nahi duzu... WiFi bidez konektatu behar duzu, baina arraioa! Ez dago doako sarerik. Euskaltelen 4G MiFi-a irtenbide paregabea da Wifi-a zurekin edonora eraman dezazun.

Bidaiatzen dugunean gehien baloratzen ditugun gauzetako bat Interneterako konexioa da. Gauden lekuan gaudela ere, konektatuta egoteko beharra dugu. Euskaltelekoek badakigu hori. Horregatik, joan den urtean, Euskaltel WiFi merkaturatu genuen, nahi duzun guztietan doan nabigatu ahal izan dezazun; uda honetan, berriz, oso ongietorri berezia prestatu dugu Euskadi bisitatzen duten turistentzat: 5 eguneko doako konexioa dute eskura, Free WiFi For Visitors zerbitzuaren bidez. Baina, horrez gain, zu bidaiatzen ari zarenean etxean egongo bazina bezala konektatu ahal izatea nahi dugu.

Mifia sare mugikorrera konektatzen da, SIM txartel bat erabilizHorretarako, Euskaltelen 4G MiFi-a zurekin edonora eramatea da onena. Nahikoa duzu piztea, unean bertan WiFi sare bat sortzeko: ordenagailu eramangarria, tableta, eBook-a eta beste hainbat gailu konektatu ahal izango dituzu, guztira 10 gailu aldi berean.

Baina zer da MiFi-a? Nola funtzionatzen du? Oso erraza da. Bideratzaile bat da, baina Internetera ADSL linearen edo zuntzaren bidez konektatu beharrean, sare mugikorrera konektatzen da, SIM txartel bat erabiliz. Mugikorreko estaldura izateaz bakarrik arduratu beharko duzu.

Erosotasuna nahi baduzu eta partekatutako haririk gabeko sareen moteltasuna amorragarria egiten bazaizu, ez izan zalantzarik: eskuratu MiFi bat. Tamainaz txikia da, konexio-abiadura handia eskaintzen du eta guztiz fidagarria da; horregatik, aukerarik onena da zure maletan, motxilan edo zorroan eramateko.

Ondo iruditzen zaizu? Bada, ez itxaron gehiago. Hemendik aurrera, bidaiatu eta konektatu edonondik eta nahi duzunean.