Hartu aurrea udari Euskaltelen, eta sartu giga gehiago eta mugikor berri bat hondartzako poltsan. Zure tarifako gigak pixka bat motz gelditzen badira udan, etxetik kanpo egonik gehien orduantxe erabiltzen dituzulako, eskuratu 20 GB-ko edo 50 GB-ko aparteko datu-bonu bat, eta estreinatu mugikor bat 0 €-ren truke.

Ezin hobeto etorriko zaizkizu biak gure bizitzako udarik desiratuenean. Izan ere, hainbeste denbora etxean emanda, irrikaz zaude zure sare sozialetan une gogoangarrien berri emateko: hondartzako terrazan, lehen bainua hartzen, inoiz baino gozoagoa iruditzen zaizun izozki hori jaten...

Eta inola ere ez duzu nahi daturik gabe edo mugikorrik gabe geratu unerik desegokienean. Euskaltelen, irtenbide batu daukagu: datu gehiago eta aukerako mugikor berri bat.

Euskaltel Euskadiko Mikel Bizkarrak eta Hernaniko Errugbi Elkarteko Beñat Iradik argi dute.

Hilean 6 €-ren truke 20 GB-ko bonua kontratatuta, zero euroan eskuratuko duzu 64 GB-ko Samsung Galaxy A12 mugikorra

Hilean 6 €-ren truke 20 GB-ko bonua kontratatuta, zero euroan eskuratuko duzu 64 GB-ko Samsung Galaxy A12 mugikorra

Hondartzatik bueltan jaten dituzun bi izozki horien prezioan, beste 20 GB izango dituzu, lehendik kontratatuak dituzunez gain; eta, gainera, 64 GB-ko Samsung Galaxy A12 berri bat.

A12ari esker, gehiago eta hobeto ikusteko aukera izango duzu, 6,5 hazbeteko Infinity-V pantaila baitu.

Zure plan guztietan argazkiak ateratzeko, kamera laukoitza izango duzu, 48+5+2+2 MPX-ekoa. 123 graduko ikus-angelua du panoramiketarako, eta desfokatze-efektua erretratuetarako eta xehetasun txikiko irudietarako. 8 MPX-eko aurrealdeko kamerarekin, selfie ikusgarriak egin ahal izango dituzu, hondoa gehiago ala gutxiago erakutsita; nahi duzun bezala.

Eta atera nahi adina argazki, beldurrik gabe. 64 GB-ko biltegia duzu, eta, microSD txartelarekin, handitu dezakezu (1 TB arte).

Egun osoz zure erritmoari eusteko, A12ak 5.000 mAh-ko bateria du, karga azkarrarekin.

Hilean 12 €-ren truke 50 GB-ko bonua kontratatuta, zero euroan eskuratuko duzu Oppo A74 5G mugikorra

Hilean 12 €-ren truke 50 GB-ko bonua kontratatuta, zero euroan eskuratuko duzu Oppo A74 5G mugikorra

Giga asko behar badituzu, gehitu 50 GB zure datu-tarifari aparteko bonu honekin, eta Oppo A74 5G-a zero euroan eskuratuko duzu.

128 GB-ko barne-memoria du, zure musika, argazkiak edo aplikazioak espazioarekin kezkatu beharrik gabe gorde ditzazun.

Gainera, nabarituko duzu oso azkar doala, nahiz eta aldi berean hainbat gauza eduki irekita edo martxan, 6 GB-ko RAM memoriari esker.

A74ak 6,49 hazbeteko pantaila handia du, eta 5.000 mAh-ko bateria, karga azkarrekoa eta egun osoz irauteko modukoa.

Argazkiei dagokienez, 48+8+2+2 MPX-eko lau lenteko kamera bat du, adimen artifiziala ere baduena. Horri esker, eszenak aukeratu daitezke; baita edertze-modua ere. Eta, selfietarako, 16 MPX handi ditu!

Eta zuk, zer duzu nahiago: KIN, Euskaltel Euskadiko Mikel Bizkarrak bezala, ala KON, Hernani Errugbi Elkarteko Beñat Iradik bezala?

Aukeratu zure beharretara gehien egokitzen den konbinazioa: 20 GB estra eta 64 GB-ko Samsung Galaxy A12a, 6 €/hil ordainduta, edo 50 GB estra eta Oppo A74 5Ga, 12 €/hil ordainduta.