Telefono finkoan eta mugikorrean Euskaltelen ahots-postontzia nola aktibatu eta konfiguratu azalduko dizugu, mezu bat utz diezazuten dei bati erantzun ezin diozunean edo etxean ez zaudenean.
Nola aktibatu, nola konfiguratu eta nola sartu telefono finkoaren erantzungailura
Ahots-postontziaren zerbitzua inoiz erabili ez baduzu, lehenik eta behin aktibatu egin behar duzu:
- hartu telefonoa, markatu *63# eta sakatu deitzeko tekla
Orain, prest duzu telefonoa postontzian mezuak jasotzeko.
Zure linea finkoko erantzungailuaren menutik zure mezuak entzun ditzakezu, hizkuntza konfiguratu, ongietorriko mezua pertsonalizatu… Joan gaitezen urratsez urrats.
- zure finkotik postontzira sartzeko: markatu 1201 zenbakia, eta sakatu deitzeko tekla. Beste aukera bat ere baduzu: hartu telefonoa, eta itxaron segundo batzuk.
- zure erantzungailura zurea ez den beste linea batetik sartzeko: markatu zure telefono-zenbakia, eten lokuzioa laukitxoa (#) sakatuz, eta sartu zure PIN kode sekretua. Lehenespenez 0000 izango da, baina, segurtasun-arazorik ez izateko, aldatzea gomendatzen dizugu, urrats hauei jarraituz:
Postontziaren menu nagusian, sakatu 3 tekla (“Modificaciones”), eta, ondoren, 4 tekla (“Moficiar la contraseña”):
Pasahitz berria bi aldiz sartzeko eskatuko dizu sistemak, eta pasahitz hori beharko duzu postontzira urrutitik sartzeko.
- postontzira beste telefono batetik sartzeko: markatu 901 640 666 zenbakia, eta adierazi zure telefono-zenbakia eta PIN kodea edo pasahitza.
Irudian ikusi duzun bezala, “Modificaciones” menutik ere alda dezakezu hizkuntza edo ongietorriko mezua. Nola egin azalduko dizugu orain:
- hizkuntza aldatzeko: gaztelania, euskara edo ingelesa aukeratu ditzakezu. Aukeratu bat, eta, ondoren, sakatu #:
- ongietorriko mezua aldatzeko: lehenetsitako mezua erabil dezakezu, edo mezu berri bat grabatu:
- ahots-sinadura pertsonala aldatzeko: postontzian konfiguratuta datorrena erabil dezakezu, edo zurea grabatu:
Ahots-postontziaren funtzioak konfiguratu ondoren, utzi dizkizuten mezuak entzun ditzakezu menu nagusitik.
Ahots-postontzian sartzean, ahots batek esango dizu zenbat mezu berri dituzun eta dagoeneko zenbat entzun dituzun. Gero, mezu berrietako bat erreproduzituko da, eta, amaitzean, mezuarekin loturiko aukeren berri emango dizu sistemak.
Menu nagusitik, gordetako mezu guztietara sar zaitezke beti, eta haiekin zer egin nahi duzun aukeratu.
Uneren batean Euskaltelen ahots-postontziaren zerbitzua desaktibatu nahi baduzu edo zer egoeratan daukazun kontsultatu nahi baduzu, jarraitu pauso hauei:
- ahots-postontzia desaktibatzeko: hartu telefonoa eta markatu #63#
- ahots-postontziaren egoera kontsultatzeko: hartu telefonoa eta markatu*#63#
Nola aktibatu, nola konfiguratu eta nola sartu telefono mugikorraren erantzungailura
Erantzungailu-zerbitzua inoiz erabili ez baduzu, aktibatu eta markatu zer duzun nahiago: beti uztea mezu bat, edo egoera jakin batzuetan bakarrik uztea:
- dei guztiak: hartu telefonoa eta markatu **21*2242 # OK
- okupatuta: hartu telefonoa eta markatu **67*2242 # OK
- itzalia edo estaldurarik gabe: hartu telefonoa eta markatu **62*2242 # OK
- erantzunik ez: hartu telefonoa eta markatu **61*2242 # OK
Une horretatik aurrera, zerbitzua aktibatua egongo da, eta honela sar zaitezke erantzungailura:
- mugikorretik bertatik: 2242 zenbakira deituta.
- beste mugikor batetik edo estatuko telefono finko batetik: 688688242 zenbakira deituta
- atzerritik: +34688688242 zenbakira deituta.
Lehen aldiz sartzean, sarrera bat entzungo duzu, eta zure ahots-postontzia pertsonalizatzeko aukera izango duzu. 2242 zenbakiaren bidez sartzen zaren bakoitzean ere egin dezakezu hori. 3 tekla sakatuz, nahi dituzun aldaketak egin ditzakezu:
- ongietorriko mezua aldatzeko: zure mezua graba dezakezu 1 tekla sakatuta. Lehenetsitako mezura itzultzeko, joan “Modificar mensaje de bienvenida” aukerara, eta sakatu 3 tekla.
- pasahitza aldatzeko: sakatu 4 tekla.
- hizkuntza aldatzeko: sakatu 1# gaztelania aukeratzeko; 2# euskara aukeratzeko; 3# ingelesa aukeratzeko.
Laguntza behar baduzu, sakatu 8. Menu nagusira itzultzeko, sakatu izartxoa (*).
Postontzia pertsonalizatu ondoren, menu nagusira pasatuko zara zure ahots-mezuak kudeatzeko:
1 tekla: mezua entzuteko
2 tekla: mezua gordetzeko
3 tekla: mezua ezabatzeko
6 tekla: mezua bidaltzeko Sakatu eta gero, helburu-zenbakia markatu behar duzu, eta, ondoren, laukitxoa (#)
0 tekla: mezua utzi dizun zenbakira deitzeko
Ikusten? Erraz-erraza da.
Espero dugu gure jarraibideak lagungarri gertatu izana ahots-postontzia kudeatzeko Euskaltelen telefono finko eta mugikorrean.
Eta, zalantzarik baduzu, hemen gauzkazu.