Appleren azkenekoa iritsi da Euskaltelera. Izan zaitez lehenetako bat 256 GB-ko iPhone 13 berria eskuratzen. Eta laster iritsiko zaizkigu iPhone 13 Pro eta iPhone 13 Pro Max ere.

Apple bakarrik da gai iPhone berri bakoitza merkaturatzen duenean hainbesteko itxaropena sortzeko. Eta halaxe egin du duela 14 urtetik, atera dituen 33 smartphone-modeloekin. Esklusibotasuna, berriena edukitzea... iPhone iPhone da.

iPhone 13a, jada Euskaltelen

Superbotereak dituen kamera

iPhone 13 belaunaldi berriaren nobedade asko kamerarekin lotuta daude. Kamera dualeko sistema aurreratuena du Applek, eta %47 argi gehiagorekin eta argazkiak ez mugitzeko egonkortze optikoarekin argazkiak egiten dituen angeluhandia.

Pro eta Pro Max bertsioek hiru sentsore angeluhandi dituzte, ultraangeluhandi bat eta 12MPXeko teleobjektiboa. Eta selfieetarako TrueDepth aurreko kameraren pixel-kopuru bera, atzeko kameren prestazio berdinekin. Hauek dira:

  • Zinema moduko bideoa: iPhone 13aren izugarrikerietako bat. Fokatzea modu selektiboan aldatzen du, arreta eszena bakoitzeko protagonistan jartzeko, sakonerarekin jolas eginez (norberak doitu dezake).

  • Argazki-estiloak: ez nahastu iragazkiekin. Estiloek irudiaren eremu bakoitzean behar diren kolore-doikuntzak aplikatzen dituzte, azal-tonuak aldatu gabe.

Diseinua, erresistentzia eta autonomia handiagoa

iPhoneaz hitz egitea diseinuaz hitz egitea da. Ertz lauak, aluminiozko markoa eta Ceramic Shieldezko aurreko estalkia, beste edozein beira baino gogorragoa. Gainera, urarekiko erresistentea da.

Applek atzeko kameren kokapena aldatu du, objektiboak diagonalean jarrita, eta aurreko TrueDepth-a txikitu du. Horrez gain, Face ID teknologia du, segurtasunez desblokeatu ahal izateko.

iPhone 13aren 6,1 hazbeteko pantaila Super Retina XDR da, eta OLED teknologia du, kontraste eta distira handiagoa lortzeko. 6,1 hazbeteko Pro eta 6,7 hazbeteko Pro Max modeloek ProMotion dute. Horrek fotograma-abiadura handiagoa eskaintzen du behar denean, eta energia aurrezten du behar ez denean.

Bateriari dagokionez, Applek 2,5 ordu gehiagoko autonomia eman dio iPhone 13ari.

Chip A15 Bionic, iPhone 13aren motorra

A15 Bionic txip berriak abiadura handitu, kamerak indartu, autonomia optimizatu eta joko-arauak aldatzen ditu, eta grafiko %30 azkarragoak ditu.

Eta iOS 15 sistema eragilearekin, Applek zure esperientzia eta pribatutasuna hobetu nahi ditu. Besteak beste, berritasun hauek ditu: FaceTimeko dei naturalagoak; kontzentrazio-moduak, arreta galtzea galarazteko; jakinarazpenetarako diseinu berria; Testu Bizia, zure irudietan dagoen testuarekin interakzioan aritzeko: telefonoz deitzeko, mezu elektroniko bat bidaltzeko edo helbide bat bilatzeko.

Euskaltelen, dagoeneko eskuragarri duzu iPhone 13 berria, 256GB-ko biltegiratze-ahalmenarekin.

Ikusi hemen nola funtzionatzen duen:

Sartu Euskaltelen mugikorren orrian iPhone 13 berria eskuratzeko: 37€-ko 24 kuotatan eskuratu dezakezu, 110€-ko hasierako ordainketa bat eginda.